2026-10-16
InicioAcción PolíticaMARTXOAK 3. Omenaldi eta manifestazioa 19:00etan Martxoak 3 plazan

MARTXOAK 3. Omenaldi eta manifestazioa 19:00etan Martxoak 3 plazan

35 urte geroago Aurtengo martxoaren 3an, Espainiako poliziak Gasteizko langile asanblada baten kontra oldartzearen ondorioz egindako sarraskitik 35 urte beteko dira. Egun horretan hildako bost langileak eta ehunaka zaurituak, 35 urte hauetan egin ditugun urteroko omenaldi guztietan presente egon dira. Eta borroka, omenaldi eta aldarrikapenez betetako 35 urte hauek eta gero esan behar dugu gaur egun langile klaseak, iraganean bezala, milaka arrazoi dituela borrokan jarraitzeko.
Azken urteetan jasan ditugun eraso guztiak areagotuz joan dira, lortzea horrenbeste kostatu zaizkigun eskubideak desager arazi nahi dituen lan erreforma basati bat egiteraino. Hori lortzeko, zoritxarrez, bere burua langileriaren ordekari gisa agertzen duten bi erakunde sindikalen laguntza daukate, CCOO eta UGT alegia. Itun sozial handi baten aitzakian, Gobernuari nahi duena egiten uzten diote, eta honek, sindikatu hauen isiltasun eta babes horrekin, botere ekonomikoak eskatzen dizkion murrizketa guztiak egiten ditu.

Guk, noski, itun antisozial horri buruz ez dugu ezer jakin nahi, gizartearen gehiengoaren kontrako erasoen konplize ez gara izango, ez gara horiekin elkarlanean arituko. Alderantziz, miseria gorrira kondenatuko ez gaituen eredu baten alde borrokatzeko eta exijentzia mantentzeko konpromisoa hartzen dugu, berdinsunean eta aberastasunaren bidezko banaketan oinarritutako eredu ekonomiko eta sozial baten alde hain zuzen. Euskal langile-klasea beharrezkoa izango den guztietan kalera irteteko prest dago, azken hiru greba orokorretan markatutako ildoari jarraituz, gure miseriaren kontura gutxi batzuk aberastu ez daitezen.

Benetako aldaketaren alde apustua egiteko garaia da, aukera-berdintasunean oinarritutako prozesu demokratiko baten alde, gizarte eredu berria eraikitzeko aukera ematen diguna, non banka eta kapitala ez den ezeren gainetik pasatzen bere etekinei eutsi ahal izateko.

Erantzun indartsu bat aktibatu behar dugu eta langileria zein gizarte osoa mobilizatu; hitzetatik ekintzetara pasa eta etorkizuna eraiki eguneroko lanaren ahaleginarekin. Gu gabe hartzen ohi diren erabakiek gure kontra jotzen dute.

Mobilizatu, lantokian eta kalean. Zure esku dago!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ayuda a hacer realidad el documental ‘Enigma’ que trata de explicar cómo han sobrevivido hasta ahora las naciones sin estado de la península ibérica

Euskal Herria, Galiza y los Països Catalans han unido sus fuerzas para explicar cómo han sobrevivido sin Estado. Este es el objetivo del proyecto...

Nos hemos movilizado en los hospitales para exigir a Osakidetza propuestas que den respuesta a nuestras reivindicaciones y a las necesidades de la plantilla

El primer borrador de acuerdo remitido por Osakidetza a los sindicatos no incluye mejoras salariales y ello mientras el Gobierno Vasco ultima los presupuestos para el año 2027, norma que determinará las partidas destinadas a sanidad pública.