Irakaskuntzako langile bat hil zen lan-istripuz Oñatin, ostiralean. Honen aurrean, gehiengo sindikalak mobilizazioa egin du Donostian, Hezkuntza sailaren egoitzaren aurrean, lanean izandako istripu hilgarri hau salatzeko. Lan heriotzak gaitzesteko mobilizazioek jarraipena izango dute bihar, Sondikan, ostiralean hildako beste langile baten lan heriotza dela eta; industria arloan, kasu honetan.
Secretarías Secretaría de Salud Laboral Lan heriotzak prekarietatearen ondorio zuzena direla salatu dugu, ostiralean hildako irakaslea gogoan