2026-06-17
InicioAcción SindicalLABek negoziazio kolektiborako eskubidearen alde patronalaren eta Jaurlaritzaren aurrean presioa areagotuko du

LABek negoziazio kolektiborako eskubidearen alde patronalaren eta Jaurlaritzaren aurrean presioa areagotuko du

Aurtengo ikasturtean ekintza sindikalean landuko diren ildo nagusiak aurkeztu ditu LABek. Sindikatua negoziazio kolektiborako eskubidea eta enplegu duinaren aldeko borrokan oinarrituko du bere lana. Egungo egoerak alternatiba integral bat behar du, eta horretarako aurtengoan erabakitzeko eskubidea lan harremanetara ekartzea beharrezkotzat jotzen du sindikatuak.

NEGOZIAZIO KOLEKTIBORAKO ESKUBIDEA
Negoziazio Kolektiboa erreformek ematen dien boterearekin patronalak ezarritako blokeo egoera batean dago, eta edo haien neurriko hitzarmenak sinatzen dira edo ez dago aurrera egiterik. Hitzarmenei ematen dien balio bakarra lan kostuak merkatzeko estrategian abantaila berriak eskuratzea da.

LAB ez dago prest bide horretan aliatu bat izateko, ez sektoreko negoziazioetan ez eta enpresatako akordioetan ere. 

Eztabaida gainera enpresas enpresa egin nahi dute, langilegoa zatituago dagoen eta mehatxu eta txantaiaren bidez atzerapauso berriak inposatzea errazago den eremuan. 

LABentzat enpresa eremua borroka eremua da baina ezin gara mugatu enpresaz enpresa erantzutera, lan erreformari ezin zaio aurre egin enpresatatik bakarrik.

Sektore publikoaren negoziazio kolektiboan ere aurrerapen handirik ez da izan. Egun Madrilen erabakitzen direlako gai nagusiak: soldatak, lanaldiak etab. Eta negoziazio kolektiborako eskubidea ez dago bermatua dekretoen bidez administrazioak aldebakarrez arautu dezakelako.

Horrez gain, Jaurlaritzak aurkezturiko eta sindikatuek onartu ez dugun Enplegu Proposamak, erreforma laborala aplikatuz, arlo publikoan soldaten egiturari eta lan baldintzen malgutasunari eraso berri bat ematera dator.

Egoera honetan, LABek zaila ikusten du arlo publikoan tamainako erabakiak hartzen dituen patronal publikoak, arlo pribatuari berdina egin ez dezan eskatzeko intentziorik izango duenik.

Honi aurre egiteko LABek bai patronalari eta bai Jaurlaritzari haien posizioetatik mugi daitezen presioa areagotuko du. Patronala mugitu dadin ekintza sindikala areagotuz eta langileei eskaintza berriak eskainiz eta Jaurlaritzari, sindikatu eta gizarte eragileen arteko mobilizazioaren bitartez jarrera aldatu dezaten presionatuz.

ENPLEGU DUINAREN DEFENTSA
Soldata duinak aldarrikatzea LABentzat borroka nagusietako bat izango da aurten. Soldatak murriztearen bidetik ez dago ekonomiaren errekuperaziorik. Herri pobrea besterik ez.

Soldaten debaluazioa ematen ari da eta lan prekarioen ondorioz gero eta gehiago dira soldata duina kobratzen ez duten langileak. Ukaezina da beraz, bizitza erruz garestitu dela. Horregatik KPIaz gaindiko soldata igoerak eskatuko ditu LABek.

Enplegua: enplegu suntsiketari aurre egiten jarraitzearekin batera, momentu honetan bi erronka nagusi ditugu:

  • Malgutasunari mugak ipini

    Enpleguan eta soldatetan doikuntza eman da eta orain urrats bat harago doa. Lanaldiaren gaineko kontrol osoa izan eta lan kostuak murrizten jarraitzeko. Lan harremanen desarauketan sakontzen segitzen dute inolako konpromisorik hartu gabe., ez enpleguarekin ez enpresaren bideragarritasunarekin

Malgutasunak, patronalak planteatzen duen parametroetan enplegua babestu ez, enplegua suntsitzen du eta kontziliazioa ezinezko egiten du.
  • Lan banaketa . Lan erreformak lanaldi osoko kontratuak lanaldi partzialeko kontartuengandik ordezkatzea posible egin du. Eskubide batzuk zituzten langileak eskubide gutxiago dituzten langileek ordezkatuz. Hau ez da lan banaketa, hau miseria zabaltzea da. Hau da langabezi tasak zuritzeko bide bat, besterik ez.
Lanaldia murriztu behar da eskubide galerarik gabe. Lana banatu eta aberastasuna banatzeko bidea delako.
 
EGOERARI BUELTA EMATEKO ALTERNATIBA: LAN HARREMAN EREDU BERRI ETA PROPIOA
LABek LAN HARREMANETAN ALTERNATIBA EREDU BERRI ETA PROPIOA eraikitzeko borrokaren beharrean eta horretarako prestutasunean oinarritzen ditu:.
  • Eredu berria: langabezia, prekarietatea eta pobrezia egoerari aurre egin eta langileen eskubideak errespetatuko dituena.
  • Eredu propioa: bertako eragile politiko eta sozialen artean erabakia.

Aurreko kurtsoan jadanik eztabaidarak proposamena aurkeztu zuen LABek eta horri ekin behar zaio. Bide honetan SINDIKALGINTZA ABERTZALEAK ERRONKA HANDIA du, proposamen eta mobilizazioekin lan harreman eredu propioaren eztabaida irekitzera behartu behar du. 

LAN HARREMANETAN EREDU BERRI ETA PROPIOA IZATEA ERABAKITZEKO ESKUBIDEA LORTZETIK ETORRIKO DA
Lan harreman eredua eta herri eredua guztiz loturik daudelako ERABAKITZEKO ESKUBIDEA LAN HARREMANETARA EKARRI behar dugu. Herri pobre bat izan nahi ez badugu lan harreman eredu berri baten eraikuntza ezinbestekoa izango da.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

En el plazo de dos días ha habido dos muertes y seis personas heridas, dosde ellas en graves, en tres accidentes laborales en Euskal...

El pasado domingo, a las 20:00 de la tarde, hubo un incendio en una empresa de construcción en la que estaban preparando el material...

Nos reunimos con el presidente de Euskal Hirigune Elkargoa

Hemos pedido a la mancomunidad liderada por Alain Iriart que dé pasos para crear una estructura socioeconómica para Ipar Euskal Herria y favorecer espacios de negociación colectiva para los trabajadores y trabajadoras, y le hemos trasladado la propuesta elaborada por LABen ese sentido.

Exigimos la retirada del ERTE y reclamamos explicaciones a la dirección de Tubacex

Hoy se ha celebrado la primera reunión del periodo de consultas del ERTE planteado por Tubacex para sus plantas de Laudio y Amurrio. En dicha reunión, la dirección ha hecho entrega de la documentación con la que pretende justificar la medida y ha planteado un ERTE basado en causas productivas y organizativas.