2025-12-05
InicioAcción SindicalLABek Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitzen Plana kritikatu du, langileen baldintzak eta herritarrei...

LABek Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitzen Plana kritikatu du, langileen baldintzak eta herritarrei arreta emateko eredua aintzat ez hartzeagatik

Bizkaiko Foru Aldundiak, 2024ko uztailean, Egoitzen Plana eguneratzeko zerbitzuen kontratua esleitu zuen. Honen helburua da foru egoitza eta lantokien egoera eta erabileraren diagnosia egitea, alternatiba posibleak identifikatzea, ekintza-plan bat zehaztea eta erabaki bat hartzea Etxanoberen agintaldia amaitu baino lehen, 2027an.

Esparru politikoan edo Batzar Nagusietan garatzen den eztabaidaz gain, LABek oso egokitzat jotzen du egungo Egoitzen Planaren ebaluazioa egitea, bai honek proiektatutako zerbitzu publikoaren eta/edo herritarren arretarako ereduaren inguruan, bai, batez ere, etorkizuneko egoitza edo lantoki horien barruan plantillak berak dituen baldintzei dagokienez.

Egoitzen Plan honen xedeari erreparatzen badiogu, begien bistakoa da diagnostiko hau Bilbon kokatutako foru eraikinen azterketan oinarritzen dela. Hau da, ez da arreta integratuko eskualde-bulegoaren ereduari edo «Gertu Ereduari» buruzko ekintza-planik aztertzen, ezta planteatzen ere. Eredu horrek lotura estua du aurrez aurreko arretarekin eta zerbitzuak ematearekin, Plan honek aipatzen duen ikuspegi omnikanaletik. LABek eredu hori garatzearen eta ezartzearen alde egiten du, gaur egun Durango, Gernika, Bermeo, Markina, Igorre, Balmaseda eta Mungiako bulegoetan gauzatzen dena. Eta laster bulego berri batera zabalduko da Bilbon, eta antza denez, gaur egun Foru Liburutegian kokatuta dagoen Laguntzako plantilla jasoko eta inplementatuko du.

Eta planteatutako alternatibak ikuspegi kuantitatibo eta ekonomizista hutsetik islatzen dira, hau da, Egoitzen Plana etorkizuneko agertoki batzuk aztertzera mugatzen da, honako parametro hauetan oinarrituta: eraikinen aurrekontu-kostua, okupazio-azalera edo egungo zentroetan lan egiten duten langileen kopurua. LABen ustez, Plan honen diagnostikoak beste irizpide batzuk jaso beharko lituzke, zuzenean eragiten dutenak bai langileen lan-baldintzen kalitatean, bai herritarren arretarako ereduaren kalitatean; besteak beste, aurrezpen eta efizientzia energetikoari dagozkionak, irisgarritasun unibertsalari edota langilegoaren beraren partaidetzari buruzkoak.

LABek administrazio elektronikoaren garapena eta herritarren eta foru-administrazioaren arteko interkonektibitatea defendatzen ditu, baina, aldi berean, eredu presentziala mantentzearen eta zabaltzearen defendatzaile irmoa da, bereziki tresna horiek ez dauzkaten edo erabiltzen ez dituzten gizarteko sektoreentzat.

Egoitzen Plan honetan jasotzen diren datuak larritzeko modukoak dira eta foru-gobernuek izan duten gaitasunik eza, eraginkortasunik eza eta xahutzea islatzen dute. Aldundiko eta 16 foru-erakundetako langileak Bilboko 31 eraikinetan sakabanatuta daude; horrek, besteak beste, 2,6 milioi euroko kostua dakar urtean alokairuetan foru-kutxetarako.

Argi dago Egoitzen Plan honetan planteatutako 3 egoeretako edozeinek sailen koordinazioa hobetzea ekarriko duela, eraikin eta energia kostuak aurreztea, arreta eta zerbitzu publikoa hobetzea. Hobekuntza izango da baldin eta irizpide ekonomizistez eta/edo eraikinez kudeaketaz gain beste parametro batzuk kontuan hartzen badira (aurrezpen eta efizientzia energetikoa, irisgarritasuna egoitzetan eta egoitzetatik kanpo…), zuzenean arretaren kalitatean eta langileen baldintzetan onura dakartenak.

Ildo horretan, LABek uste du funtsezkoa eta premiazkoa dela, besteak beste, Gizarte Ekintza Sailaren eta Enplegua, Gizarte kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailaren egoitza guztiak bateratzea esku-hartze sozialaren esparruarekin lotutako zerbitzuak eta arreta hartuko dituen egoitza bakar batean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...