2026-08-14
InicioSecretaríasSecretaría de EuskaraLABek, beste eragile batzuekin batera, lan bundua euskalduntzeko deia luzatu du

LABek, beste eragile batzuekin batera, lan bundua euskalduntzeko deia luzatu du

Euskaraz bizitzeko lan mundua euskaldundu egin behar da, lan mundura heltzen diren langileen eta enpresarien lana euskaraz garatzeko gaitasuna bultzatu behar da. Helburu hau betetzeko euskara ikastera eta euskaltegietan izena ematera deitu dute Erkide Kooperatiben Federazioak, ELA, LAB, eta EILAS sindikatuek, Ahize-AEK, Ekilore, Emun eta Artez hizkuntz aholkularitza enpresek.

LAN MUNDUTIK ERE, ZATOZ EUSKALTEGIRA!

Edozein hizkuntzaren normalizazio-prozesuak bi ardatz nagusi ditu; batetik, norbanakoak euskalduntzea eta, bestetik, espazioa euskalduntzea. Biak ala biak ezinbestekoak dira hizkuntza horretan normaltasunez bizi ahal izateko.

Gurean, Euskal Herrian, beraz, ezin pentsa dezakegu norbanakoak euskaldunduz bakar-bakarrik herri hau euskaraz bizi ahal izango denik. Herritar euskaldunak behar ditugu, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa erdietsi behar dugu, baina herritar horiek guztiek erabiltzeko aukerak beharko dituzte, eta beraz funtzio euskaldunak beharko dira.

Hori horrela, gure bizitzaren parte handi bat lanean ematen dugu eta beste parte handi bat beste inoren lanaz baliatzen. Lan munduaren euskalduntzeak herritarron eguneroko bizitzan duen eragina azpimarratu nahi dugu gaurko agerraldian. Bertan langile bezala igarotako orduengatik edota lan mundutik datozkigun zerbitzu eta produktuen kontsumitzaile izateagatik, sakoneko eragina du lan munduak gu guztion eguneroko bizitzan eta hizkuntza jardunean. Horregatik, garrantzi handia du alor sozioekonomikoak betetzen dituen milaka espazioetan euskarari lekua egiteak. Lan munduaren euskalduntzean urrats esanguratsuak emateko garaia iritsi dela eta posible dela pentsatzen dugu.

Euskalgintzak bere kabuz ezin du lan mundua euskalduntzea lortu, baina bai zeresana duten eragile nagusien, enpresarien, langileen, kontsumitzaileen eta administrazioen laguntzarekin. Halere, lan mundua euskalduntzeko lehen premisa da lan mundura heltzen diren enpresariek eta langileek lana euskaraz garatzeko gaitasuna izatea. Sarritan gaitasun horretan hutsunea egoten da. Hutsune hori betetzeari begira ari da lanean Helduen Euskalduntze Alfabetatzea.

Euskaltegietako ateak zabalik daude jada, Euskal Herriko edozein herri zein auzotan daukazu euskaltegi bat hurbil; etorri, galdetu eta animatu euskara ikastera.

Denon artean lortuko dugu; lan mundua euskalduntzea ere gure esku dago! ZATOZ EUSKALTEGIRA!  

  

LAB sarean
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos que la combinación de los riesgos de movilidad y la precariedad supone un cóctel laboral mortal

El sindicato LAB ha sabido que Said El Hadi, vecino de Funes de 42 años, fallecido el día 5 en Azkoien en un accidente...

Las trabajadoras de Konecta BTO reclaman la readmisión de sus 13 compañeras despedidas

Han realizado un paro y se han movilizado ante la sede de El Correo en Bilbo. Vocento es, junto con Iberdrola, el principal cliente...

Osasunbidea no valora los idiomas en convocatorias del personal facultativo

Esto se debe a la aplicación de la nueva normativa que rige la valoración de los idiomas, el conocido como “decreto del euskera”. En...