2024-04-24
InicioNotasLAB sindikatuaLAB negoziazio kolektiboaren defentsan ari da esparru guztietan, enplegua, soldata eta lan...

LAB negoziazio kolektiboaren defentsan ari da esparru guztietan, enplegua, soldata eta lan baldintzak bermatzeko

Egoera kezkagarria da langileontzat. Erreforma desberdinen bidez negoziazio kolektiboaren zentralizazioa, enpresariei lan baldintzak euren kasara moldatzeko aukera ematen zaie, soldatak eta lan baldintzak are eta gehiago erasotzen jarraitzen dute eta hori da datozen erreformek egingo dutena. Eta inolaz ere ez dute enplegurik sortuko, enpresek euren etekinak langileen soldata eta lan baldintzen kontura bermatu nahi dituzte.

Negoziazio kolektiboa bitarteko garrantzitsua da langileen soldatak eta lan baldintzak arautzeko, tresna da. Enpleguaren, soldaten eta lan baldintzen defentsa egitea bermatu behar digun tresna izan behar da. Orain arte ezagutu dugun negoziazio kolektibo eredua, herrialdeko hitzarmenetan oinarritua, goitik eta behetik erasotua izaten ari da. Goitik akordio estatalen bidez herrialdeko hitzarmenak edukiz hustuz eta behetik, enpresetan, enpresariei beraien eskakizunak aldebakarrez inposatzeko aukera emanez.

LAB negoziazio kolektiboaren eskubidearen defentsan, tresnaren defentsan ari gara lanean esparru desberdinetan: sektoreartekoa, sektoreak eta enpresak.

a) Sektoreartekoa

Akordio interprofesionala negoziatzen ari gara.

LABek jartzen dion helburu nagusia da negoziazio kolektiborako euskal eremua blindatzea, euskal esparruaren defentsa. Horretarako, erreforma eta akordio estatalekin desagertze bidean jartzen ari diren herrialdeko hitzarmenak mantentzea da gure proposamena eta akordio interprofesionalaren bidez, estatukoen aurrean lehentasuna ematea, beraz, estatukoak ez dira erreferentzia ezertarako gure negoziazioetan. Akordio interprofesionalak hemengo hitzarmenak estatukoen gainetik egotea bermatu behar du. Akordioa ez da Madrilen negoziatzen dena garatzeko, baizik Madrilekoaren gainetik jartzeko.

Ez da egia UGTk metaleko akordioaren inguruan dioena, herrialdekoen biziraupena bermatzen duela, hain zuzen. Estatu mailako metaleko akordioak eta Madrilen negoziatzen ari direnek (eraikuntza, merkataritzako akordio markoa…) negoziazio kolektiboa zentralizatzea besterik ez dute egiten, negoziazioko gai gehiago estatuko esparrura eramanez eta hainbat irizpide orokor zehaztuz, gero kontuan hartu beharko direnak herrialdeko negoziazio kolektiboan, de facto negoziazio esparru hau hustuz.

Honekin batera enpresetako hitzarmenei ematen zaien lehentasuna mugatu nahi dugu, herrialdeko hitzarmenen bidez. Eta batez ere, enpresetan beherantz negoziatu ahal izateko unilateraltasuna kendu nahi diegu enpresariei. Desadostasun kasuetan derrigorrezko arbitraia nahi dute, honela negoziazio kolektiboa ez da aldeen borondatean oinarritzen, adostasunik ezean hirugarren batek esango duelako zer egin eta hori praktikan, patronalari aldebakartasuna ematea da. Edo ez du negoziatzen edo langileentzat onartezinak diren proposamenak egiten ditu, negoziazioak blokeatu eta ondoren arbitro batek esan dezala.

Beraz, LAB moduan proposatzen duguna da akordio interprofesionalak argi eta garbi esan dezala ez dela derrigorrezko arbitrajerik bultzatuko lan baldintzak aldatzeko edo soldatak ez aplikatzeko.

Borondatea egonez gero egin daiteke, PRECOn iritsi gara akordio batera ELA, CCOO, UGT eta patronala, negoziazio epeak amaitu ondoren adostasunik ez badago ez dela derrigorrezko arbitrajerik egongo. Zergaitik ez dago borondate berdina lan baldintzak edota soldatak ez aplikatzeko klausulekin? Gai horiei buruz hitz egin behar da enpresetan baina beti ere adostasunetan oinarritua.

Akordioa oso zaila ikusten dugu, patronalak negoziazio eremuak mantentzearen truke, euskal esparrua blindatzearen truke, enpresetako lan baldintzak desarautzeko abantaila atera nahi duelako eta LAB ez dagoelako horretarako prest.

LABek, akordioari balio handia ematen dio negoziazio kolektiborako eskubidea mantentzea suposatzen duen neurrian eta azken saiakera egingo du baina akordioa ez da berez helburu bere horretan. Akordioa ez da posible izango LABek bere aldarrikapenei uko eginez eta goitik husten ez dena behetik hustuz.

Eskenatoki guztiak irekita daudenez, akordioarena eta ez akordioarena. Bi aukerak kontuan hartuta ari gara lanean.

b) Sektoreak

Edozein kasutan konfrontazioa eman beharko da. Akordioak esan bezala, tresna mantentzea bermatzen du, edukiak izan ditzan borrokatu egin beharko dugu.

Ikusi besterik ez dago nola dagoen negoziazio kolektiboa, blokeatuta dago, patronalak krisiaren aitzakiaz edota erreformaren zain, negoziazio mahaietan ez duelako eskaintzarik egiten.

Akordio interprofesionalean negoziazio eremuak mantendu eta blindatzeaz ari gara eta bizirik dagoen esparrua mantendu nahi dugu. Zabalik dauden hitzarmenak itxi egin behar dira eta LABek helburu hori lortzeko, bere aldarrikapenak berrikusi egingo ditu negoziazio mahai guztietara proposamen berdina eramanez: KPIaren gaineko soldata igoerak, negoziazio kolektiboaren euskal esparruaren defentsa, atzerapauso berririk ez eta horretarako erreformaren ondorioak gainditzeko proposamenak.

Fase honetan garrantzi berezia ematen diogu soldata igoerari, erreformari aurre egitearekin batera.

Eduki hauekin blokeatuta dauden hitzarmenei irtenbidea emateko prestasunik azaltzen ez badu patronalak, langileei hitzarmenen defentsan kalera ateratzeko deia egin beharko da.

d) Enpresak

Enpresek hitzarmena beraien beharretara egokitu nahi dute enpresetan, lan harremanen desarautzean urrats berriak eman nahi dituzte, soldatak ez aplikatuz, malgutasuna areagotuz, lan baldintzak kaskartuz. Guzti hau enplegua mantentzeko beharrarekin mozorrotuta.

Ez da egia, neurri hauek ez dute enplegua mantenduko, suntsitu egingo dute. LAB krisia hasi zenetik ari da enpleguaren defentsan. Espedienteetan gure jarrera izan da prestasuna agertzea beti ere enplegua mantentzeko konpromiso argiak badaude enpresen aldetik. Enpresariek ez dute nahi izan.

Bestelako neurriekin ere gauza bera egingo dugu, patronalaren proposamenak lekuan lekuko aztertuko ditugu. Neurriak koiunturalak badira, enplegua mantentzeko konpromiso argiak badaude eta enpresaren bideragarritasuna bermatzeko erabakiak hartzen badira alde biko adostasunak bilatu daitezke. Egoera koiunturala oinarri eskubide urraketa estrukturala inposatu nahi badute, akordio sektorialak behin betiko balio gabe uzteko enpresa eremuan, ez dezatela LABekin kontatu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El tiempo se agota y el Gobierno Vasco no asume sus compromisos

El próximo 26 de abril, si ninguna sorpresa lo evita, terminará el periodo de consultas del ERE que la multinacional Stellantis ha presentado para llevar adelante el cierre de Mecaner. A lo largo de las diversas reuniones mantenidas en este periodo de consultas la mayoría del Comité de Empresa ha argumentado que la decisión tomada por la multinacional no responde ni a motivos económicos, ni a motivos productivos u organizativos, sino a una decisión estratégica y ha puesto encima de la mesa un plan de transición ecosocial que planteaba alternativas productivas.

Escenificamos un encierro en Iruñea para denunciar el bloqueo de las negociaciones del convenio de las residencias privadas de Nafarroa

Miembros del sindicato LAB y trabajadoras de residencias hemos representado esta mañana un encierro por las calles de Iruñea, como acto de protesta por el bloqueo continuado que sufren las negociaciones del primer convenio de residencias privadas de Nafarroa. Con el mismo fin, habíamos llamado para hoy otro día de huelga en las residencias.

No vamos a permitir despidos en ZF LEMFORDER TVA

Desde LAB denunciamos el despido de un joven trabajador en el empresa ZF LEMFORDER TVA, en Ermua. La empresa llamó al trabajador cuando le tocaba por antigüedad ser el próximo contrato relevo, pero lejos de eso, le comunicó que ese día era el último trabajando en la empresa.