2026-08-03
InicioEuskal HerriaLAB: «Gure besarkadarik beroena auzipetuei eta Egunkariaren proiektuan parte izan ziren guztiei»

LAB: «Gure besarkadarik beroena auzipetuei eta Egunkariaren proiektuan parte izan ziren guztiei»

Bukatu da Egunkaria auzia. Gipuzkoako Lurralde auzitegiak berretsi egin du Egunkariako auziaren artxiboa eta erabaki honen aurrean LAB sindikatuak poza eta lasaitasuna adierazi nahi du, hartu zitekeen erabaki zuzen bakarra hartu delako, eta 11 urteko amesgaiztoaren amaiera dakarrelako.

Erabaki honen hari beretik, euskal herritarren aurkako auzi eta zigor politiko guztien etetea eskatzen du LAB sindikatuak

Libre diren zortzi auzipetuei, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzuri gure besarkadarik beroena helarazi nahi diegu LABetik; baita modu batean edo bestean egunkariaren itxiera egunera arte proiektu horren parte izan ziren guztiei ere, bereziki bertako langileei.

Auzipetuen aurkako zigor eskaera gogorrak (128 urteko kartzela zigorra eta 221 milioiko isuna) prozesu honen bidegabekeriaren tamainaren adierazle izan dira. Baina justizia egin denik nekez esan dezakegu, eragindako minak eta kalteak (Egunkariaren betiko itxiera, torturak…) atzera bueltarik ez dutenean. Badira, beraz, oraindik erantzunik gabe jarraitzen duten galderak: nork eta nola ordainduko du egindako kaltea? Non dira erantzuleak?

Egunkariaren itxiera ez da gertaera isolatu bat izan. Aurretik Egin egunkaria eta irratiarekin gertatu moduan, komunikabide desberdinen itxierarekin (egunkari, irrati, webgune…), adierazpen askatasuna, iritzi eta informazioa askatasuna eta oinarrizko beste hainbat giza eskubide ere urratuak izan dira herri honetan. Komunikabideak itxi dira eta jazarpen egoera larriak eman dira, tortura kasuak, kazetarien auzipetzeak, urteetako espetxe zigorrak….

Guztiak gogoratu nahi ditugu gaur. Egunkariari loturiko berri ona ospatzearekin batera, geure elkartasuna adierazi nahi diegu Euskal Herriaren aurka irekita dauden gainerako auzi politiko eta prozesuetan auzipetuak edota espetxeratuak jarraitzen duten euskal herritar guztiei. Lehenbailehen eta baldintzarik gabe kalean izan behar dute, eta horrela aldarrikatzen jarraituko dugu LABetik.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Huelga de técnicos y técnicas de espectáculos y eventos el 5 de agosto en Araba

Como ya se anunció el pasado día 21 de Junio, los sindicatos negociadores del primer Convenio de Espectáculos y Eventos hemos convocado 3 jornadas...

El juzgado de lo social de Gasteiz declara nulo el ERTE presentado en las bodegas Casa Primicia

Así, da la razón al sindicato LAB que llevó el caso al juzgado. Se declara firme la sentencia publicada por el juzgado de Gasteiz, por...

Firmaremos el preacuerdo del Convenio de Conservas y Salazones de Pescado de Bizkaia tras el respaldo de una amplia mayoría de las trabajadoras

Tras la celebración de las asambleas realizadas en las empresas del sector, una amplia mayoría de las trabajadoras ha decidido respaldar la propuesta trasladada...