2024-03-29
InicioAcción SocialKutxabanken pribatizazioaren kontra borrokan jarraituko dutela adierazi dute eragile sozial eta sindikalek

Kutxabanken pribatizazioaren kontra borrokan jarraituko dutela adierazi dute eragile sozial eta sindikalek


Euskal Finantza sistemaren aldeko eta Kutxabanken pribatizazioaren kontrako plataformak Kutxak-Kutxabank pribatizatze prozesuaren aurka borrokan jarraituko dutela jakitera emateko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon. Irakurketa bateratu baten bidez Kutxabank pribatizatzea saihesteko eta euskal gizartearen zerbitzura dagoen finantza-erakunde baten ereduaren alde egiteko prest daudela adierazi dute.

Euskal Finantza sistemaren aldeko eta Kutxabanken pribatizazioaren kontrako plataformaren irakurketa
Kutxak-Kutxabank. Hau hasiera besterik ez da
Euskal sistema finantziero publikoa. Pribatizaziorik ez

Mobilizazio sozial, sindikal eta politiko-instituzionalari esker euskal Kutxen-Kutxabanken pribatizazioa eztabaida sozial eta politikoaren erdian dago.

Estrategia hau bultzatzen dutenek (EAJ-PP-PSE) ezkutuan eta inolako azalpenik eman gabe egin nahi zutena arazo larria bihurtu zaie. Era guztietako armak baliatu behar izan dituzte (500.000 euro arteko zigorrak babesa ematen ez zietenentzat; elkarren artean zerikusirik ez duten gaien bozketa bateratua, esaterako estatutuak eta Patronatuaren osakera; manipulazio mediatikoa, etab.).

BBK eta Vital banku-fundazio dira dagoeneko, baina datozen borroketarako prest gaude, Kutxabank pribatizatzea saihesteko eta euskal gizartearen zerbitzura dagoen finantza-erakunde baten ereduaren alde egiteko.

Euskal aurrezki-kutxak banku-fundazio bihurtu izana ez dago atzera eragiterik, hau gauzatu duten alderdi politikoek ez baitaukate borondate politikorik kutxen izaera publiko eta soziala bermatuko lukeen arau-marko bat garatu eta horrela euskal finantza-sistema publiko bat berrosatzeko. Lehen ondorioa kutxen Batzarren desagerpena da, eta horrek dakarren erakundeen gaineko kontrol publiko eta sozialaren galera.

Frankismotik hona gertatu den herri-baliabideen usurpaziorik handiena zuritzeko EAJk, PPk eta PSEk azalpen bakarra eman dute: legea betetzen ari direla. Haatik, eurek nahierara taxutu duten legediak berak ere ez du derrigortzen egiten ari direna egitera, are gutxiago egiten ari diren moduan egitera.

Kutxak banku-fundazio baldintza jakin batzutan bilakatu behar dira. Baldintza hauek ez badaude, ez da derrigor egin beharreko zerbait; horregatik diogu alternatibak badaudela, eta lotsarik gabe ari direla gezurretan. Halaber, horregatik eskatu dugu etorkizuna baldintzatuko duten erabakiak hartu aurretik eztabaida soziala hastea, gero erabakitzeko zer egin behar den.

Zergatik ez da Hego Euskal Herrian posible izan Europan ohiko dena?

Ez dute inolako azalpenik eman Europar Batasunean (EB) aurrezki-kutxek duten lekuari buruz. Txintik ez dute esan ohartarazi dugunean frantses estatuan aurrezki-kutxek kudeatzen dutela gordailuen %55; Alemanian portzentaje hori %60koa dela, edota %45, EBko batez besteko maila. Gainera, krisiaren ondorioz nazionalizatu dituzten bankuak alde batera utzita, europar finantza-sistemaren %11 banku publikoen esku dago.

Bestalde, kutxak banku-fundazio bihurtzeko erabakia ez zegoen ekainean hartu beharrik. Esaterako, Kutxa banku-fundazio bihurtzea ez da orain proposatu, eta inork ez du esan horregatik legeak urratzen ari direnik. BBKn eta Vitalen erabakia presaka hartu dute eskatzen dugun eztabaida ukatzeko. Dauden alternatibei buruz eztabaidarik has ez dadin.

Gaur Kutxabanken erabakitzen dutenek aurrera egin dute, kontua euren ardura ez bailitzan; beste bankuek egiten dutena egiteko aitzakiaz (gero saldu nahi izaten dute Kutxabank ez dela beste edozein bankuren modukoa) putre-funts bati milaka bezeroren kontratuak saldu dizkiote (guztira, 340 milioi euro kreditutan 5 milioitan salduta) espekulatzaile mafioso batzuk negozioa egin dezaten Kutxabankekin fidatu diren pertsonen lepotik. Honek arriskuan jartzen du informazio konfidentziala; bankuaren izen onari kalte egiten dio, eta zerbitzuaren kalitatea okertu egiten da.

Gainera, hartutako erabakiaren ondorioz, BBK eta Vitalek banku-fitxa galdu dute, eta euskal finantza mundutik behin betiko desagertu dira; akzioak salduta, patronatuko kide izateagatik dietak kobratzeko txiringito bat besterik ez lirateke. Caja Navarrakoa dugu honen eredu hurbila.

Emandako urratsarekin erakundeei kudeaketa kontrolatzeko ahalmena ebatsi diete; izatez, akordioa sinatu duten alderdi politikoek bereganatu dute kontrol hori. Beraz, ustezko despolitizaziotik honek ez dauka ezer. Izan ere, alderdi hauek Kutxabank gidatzen duen lobby ekonomikoaren esanetara jarri dira, eta fundazioetako patronatuen kontrola hartu dute, baita administrazio-kontseiluarena eta bankuko akziodunen batzarrarena ere.

Horregatik,
• pribatizazioari atzera eragiteko araudia eskatzen jarraituko dugu. Euskal esparruan erabaki beharra dago.
• Eztabaida soziala hasi eta topagune sozial eta sindikal zabala eratuta, lanean jarraituko dugu plataformaren
helburuen alde, jarduera esparruari zein mobilizazio ahalmenari dagokionez.
• Hori dela eta,
– Hitz ematea eskatzen dugu Kutxabankeko akzio bat bera kapital pribatuaren esku ez dela geratuko; akzioak burtsara ez direla aterako, eta euskal herri-erakundeei lagako dizkietela.
– Ez dugu nahi erakundea pribatizatzerik, eta prozesu hau bideratzeko hartu diren erabakiak bertan behera uztea exijitzen dugu.
– Kontrol politiko eta soziala eskatzen dugu Kutxabankek euskal jendartearen zerbitzutan lan egin dezan, ez bere bazkide kapitalistei kontuak eman eta dibidendoak banatzeko.
• Beste eskari bat izango da Kutxa banku-fundazio ez bihurtzea, eta honen alde mobilizatuko gara.
• “Euskal finantza-sistema publiko baten alde, Kutxen-Kutxabanken pribatizazioaren aurka” plataformak galdegiten du behingoz amai dadila euskal jendarteari egiten ari zaien espoliazioa; horren aldeko borrokari eutsiko diogu, eta erabaki negargarri hauek hartzen dituztenei aurrerantzean ere eskatuko diegu alde egin dezatela.

Eragile sozialak: AHT Gelditu Elkarlana – Berri-Otxoak – Bilboko Auzo-Elkarteen Federazioa – Coordinadora ONGD Euskadi – Danok lan – Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak – Ezker Gogoa – IRPH STOP Gipuzkoa – Kontsumitzaile Elkarteak (EKE, UCE, EKA, EHKB, OCUV) – M15M – Mugarik gabe – Mujeres del Mundo – REAS (Red de Economía Alternativa y Solidaria) – PAH Kaleratzerik ez! – SOS Racismo Bizkaia – STOP desahucios Gasteiz – STOP desahucios Gipuzkoa

Sindikatuak: EHNE – HIRU – ELA – LAB – ESK – STEE-EILAS

 

«EUSKAL KUTXEN PRIBATIZAZIOA»
Bea Martxueta, LABeko politika sozialetako idazkaria


Iraultzen aldizkaria Bea Martxueta, LABeko politika sozialetako idazkariarekin egon da Euskal Kutxak-KUTXABANKen pribatizazioaren atzean dagoena aztertu nahian. Martxuetak prozesua interes espekulatzaileei erantzutera datorrela salatzen du eta euskal jendartearen beharrei erantzungo dion alternatiba erreal baten alde borrokatzera deitzen ditu Euskal Herritarrar guztiak.

LABek alternatibaren alde egiten du, eztabaida sozialaren bidez euskal kutxen helburu eta funtzioak adostuko dituen alternatibaren alde.

«KUTXABANKen pribatizazioa herritarrok galtzaile»
14.06.30
  LAB eta ELA: «Kutxabankeko hamarna milaka kreditu-kontu eta mailegu putre-funts bati salduko dizkiote datozen egunotan»
14.06.30
  LAB eta ELAk Kutxabanken pribatizazioari ezezko botoa ematea legala eta zilegia dela aldarrikatu dute
14.06.21
 «Milaka euskal herritar Bilboko kaleetara irten dira KUTXABANKen pribatizazioari ezetz esatera»
14.06.21

 «Bea Martxueta, LABeko politika sozialetako idazkariaren interbentzioa»
14.06.20

 «Pribatizazioaren kontrako bozka emateak zigorra ekarriko duela jasotzen duen puntua gai ordenetik erretira dezala eskatu diote LAB eta ELAk BBKri»
14.05.13
 «Esta batalla la vamos a ganar. En Euskal Herria, Banca Pública»
Bea Martxueta y Txomin Lorca
14.06.06
 Euskal Kutxen likidazioa bizkortzen ari da. Hilak 30 baino lehen gauzatu nahi dute
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los sindicatos del 0-3 se vuelven a movilizar para pedir al Departamento de Educación que se haga cargo de una vez por todas de...

Todos los sindicatos del ciclo educativo 0-3 (LAB, ELA, STEILAS, AFAPNA, UGT y CCOO) de Nafarroa se han vuelto a concentrar hoy en Iruñea, junto a la sede del Departamento de Educación, para denunciar, una vez más, la actitud negligente que el Gobierno está demostrando con respecto a este ciclo. Además, han anunciado que realizarán una manifestación el día 11 de abril, que partirá desde la sede del departamento a las 17:30.

Huelgas en el sector de ocio educativo y animación sociocultural de Araba los días 2 y 4 de abril ante la falta de acuerdo...

Trabajadoras y trabajadores del sector han comparecido en Gasteiz para anunciar los dos días de huelga. Han señalado que si no hay convenio digno no habrá servicios.

La actividad de la zona azul de Iruñea ha estado prácticamente parada durante los tres días de huelga

El Comité de Empresa (LAB, ELA, UGT y CCOO) hace una valoración positiva de la huelga que se está llevando a cabo desde el lunes, y advierte que si no hay avances por parte de Dornier en la negociación del convenio para mejorar las condiciones laborales, seguirán las movilizaciones.