2024-07-27
InicioAcción SocialKUTXABANKen pribatizazioaren aurka azaldu dira hainbat eragile sozial eta sindikal

KUTXABANKen pribatizazioaren aurka azaldu dira hainbat eragile sozial eta sindikal


Euskal finantza-sistema publiko baten alde eta euskal kutxen likidaziaren aurkako kanpainari hasiera eman diote gaur Bilbon zenbait eragile sozial eta sindikalek, LAB tarteko. "Euskal Herrian sistema finatziero publikoa, Kutxabanken pribatizaziorik ez!" lelopean Udaletxearen atarian elkartu ostean giza katea egin dute Udaletxetik hasi eta Kutxanbanken egoitzaraino.

Mobilizazioaren amaieran kanpainaren zergaitia eta eragile sozial eta sindikatuek egiten duten irakurketaren berri eman (ikusi behean) eta datozen asteetan Gasteiz (Maiatzak 13) eta Donostian (Maiatzak 20) izango diren mobilizazioen berri eman dute.

EUSKAL HERRIAN SISTEMA FINANTZIERO PUBLIKOA
GURE AURREZKIAK EZ IKUTU

Eragile sozial eta sindikalen irakurketa

Euskal Kutxak-Kutxabank likidatzen ari dira zerbitzu publikoari eta gizarte-ekintzari dagokionez. Helburu bakarra, Hego Euskal Herrian urte luzeetan zehar ereindako aurrezki eta aktiboak akziodunen eta espekulatzaileen esku jartzea da.

Kutxen bankarizazioa eta pribatizazioa, haien kontrol publiko eta sozialaren murrizketa latza, gizarte-ekintzaren argaltze etengabea eta jarraitutako hedapen-politika zoroa, euskal erakunde finantzario publiko bat sortzeko aukera suntsitzen ari dira.

Erabaki hauek eragotzi egingo dute aurrezkia eta kreditua Euskal Herriko gizarte osoaren onurarako erabiltzea, euskal produkzio-sare eraginkor bat mantentzea edota guztiok etxebizitza duin bat izan dezagun bermatzeko politikak garatzea, alokairuaren bitartez, esaterako.

Euskal Kutxen aginte-organuetan erabakiak hartzeko gaitasuna izan dutenak dira estrategia hau hautatu dutenak, eta ezin zaie norbere ardurei ihes egin finantza-sistemaren erreforma edota akordioak bete ez izana bezalako kontuak aipatuz.

Beste toki batzuetan, erreforma berdinekin, kutxek iraun egingo dute eta irtenbideak aurkitu dituzte haien kontrol publiko eta soziala mantentzeko. Hori bera posible litzateke hemen ere, orain arte izandako prozesuan atzera egingo balitz eta neurri politikoak eta legegileak hartuko balira kontrol hori handitzeko eta euskal eremua defendatzeko.

Arrazoi hauek guztiak direla eta, behean sinatzen duten antolakundeek euskal erakunde publikoei, alderdi politikoei, gobernuei, legebiltzarrei, foru aldundiei eta udalei eskatzen diegu behar besteko erabaki politiko eta legegileak har ditzaten:

• Euskal Kutxen-Kutxabanken bankarizazio eta pribatizazioan atzera egiteko, euskal gizartea defendatzeko funtsezkoak diren ardatzak sendotuz: kontrol publikoa, Euskal eremua, bertarako inbertsioak eta erakundeon izaera soziala.

• Euskal kreditua eta aurrezkia pertsonen eta gizartearen mesedetan kudeatzeko balioko duen euskal finantza-sistema publiko bat eraikitzeko.

Eta helburu honekin galdera eta mobilizazio-dinamika bat bultzatuko dugu, Euskal Kutxek akziodun eta espekulatzaile batzuen poltsikoetan buka ez dezaten.

GIZA KATEA
BILBO, Maiatzak 6 – 11:00etan Udaletxean • GASTEIZ, Maiatzak 13 – 11:00etan Aldundian • DONOSTIA, Maiatzak 20 – 11:00etan Udaletxean

Eragile sozialak: AHT Gelditu Elkarlana – Berri-Otxoak – Bilboko Auzo-Elkarteen Federazioa – Denok lan – Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak – EZKER GOGOA – Kontsumitzaile Elkarteak (EKE, UCE, EKA, EHKB, OCUV) – M15 – REAS (Red de Economía Alternativa y Solidaria) – PAH Kaleratzerik ez! – STOP desahucios Gasteiz – STOP desahucios Gipuzkoa – IRPH
Sindikatuak: EHNE (Lehen Sektorea) – HIRU (Garraiolari autonomoak) – ELA – LAB – ESK – STEE-EILAS – CNT

 

KANPAINAREN DEIALDIAK

GASTEIZ. Maiatzak 13
11:00etan Diputazioan

DONOSTIA. Maiatzak 20
 11:00etan Udaletxean

 

{linkr:related;keywords:kutxabank;limit:5;title:Albiste+gehiago}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El sindicato LAB reitera su petición al Gobierno Vasco y la Diputación Foral de Bizkaia de dejar de lado el proyecto Guggenheim Urdaibai de...

El impulso de las políticas públicas debe encaminarse a garantizar un futuro ecosocial justo para la comarca, y condiciones laborales, de vida y servicios públicos dignos para las personas trabajadoras que habitan en ella.

La subida salarial para personal público aprobada por el Gobierno Vasco supone una vez más la pérdida de poder adquisitivo y la dependencia de...

LAB denuncia la subida salarial del 2% aprobada recientemente por el Consejo de Gobierno del Gobierno Vasco para el personal público (*). En este curso hemos llevado a cabo tres huelgas y varias movilizaciones para decidir aquí el salario y el empleo, para negociar y acordar aquí. Estos son los argumentos que exponemos contra el último recorte ordenado por el Gobierno Vasco:lmc a

La falta de seguridad laboral que acarrea la precariedad mata

Todos los sindicatos del sector de Limpieza Viaria de Gipuzkoa, a excepción del sindicato ELA, hemos realizado una concentración frente a la sede central de FCC en Gipuzkoa, en el polígono Zubiondo de Hernani, hoy 24 de julio, para hacer llegar nuestro apoyo y solidaridad a la familia, amigos y las y los compañeros del trabajador de FCC (Subcontrata de la Mancomunidad de Iruñerria) muerto en accidente de trabajo mientras realizaba su trabajo en turno de noche.