2026-02-03
InicioPrimero de Mayo 2012Krisiari irtenbide propio eta demokratikoa emateko, lotu borrokari!

Krisiari irtenbide propio eta demokratikoa emateko, lotu borrokari!

Euskal Herriko txoko guztietara iristeko asmoz aurtengo Maiatzaren Lehenari begira antolatutako mobilizazioak aurkeztu ditu gaur LAB sindikatuak.

Eskualdeka izango dira aurtengo manifestazioak, “ Gobernuetatik ezartzen ari diren neurri eta erabakiak pairatzen eta borrokatzen dituzten herritarrak bizi diren tokietan”, sindikatuko komunikazio idazkari Sonia Gonzálezek adierazi duenez. Maiatzaren Lehena oso testuinguru berezian dator, krisi ekonomiko bete-betean, astetik astera erabaki eta murrizketa berriak inposatzen ari zaizkigunean; azkenak, egunotan, osasungintzan eta hezkuntzan. 

“Madrilgo Gobernuan hartzen ari diren erabakiak eta finkatzen ari diren politikak hemen aplikatzea suizidio politiko, ekonomiko eta sozial bat da” ohartarazi du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Horregatik, greba orokor arrakastatsuaren ostean, aktibaziorako Maiatzaren Lehena izango da honakoa, “erreforma salaketatik haratago, aplikatzen ari diren politika guztien kontra langileok erabaki behar dugulako, Euskal Herriak erabaki behar duelako, krisiari irtenbide propia Euskal Herrian bertan emateko”. 

Etxaide eta Gonzálezen esanetan, “hartzen ari diren erabakiak politikoak dira, ez ekonomikoak; gezurra da politika hauek direnik egin daitezkeen bakarra, ez da egia Gobernuak derrigortuak daudenik eta are gutxiago horrela krisitik noizbait aterako garenik.” LABeko idazkari nagusiak nabarmendu du Greba Orokorrarekin berriro ere argi geratu dela “euskal langileok, euskal jendeartearen gehiengo handi batek ez dugula inposaketaren bidea onartzen” . Krisiari irtenbide “propio eta demokratikoa” emateko akordioak eraikitzeko garaia da. Irtenbide horren abiapuntua gutxieneko kontsentsu politiko batean jartzen du sindikatuak.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[OPINIÓN]: Respuesta a Amaia Antxustegi: los ratios se pueden cumplir, pero eso no es cuidar

Artículo de opinión de la secretaria de Bilbo Itsasne Núñez y del responsable del sector Sociocomunitario en Bizkaia Juankar Vizán. Las recientes declaraciones de Amaia...

LAB rechaza cualquier tipo de destrucción de empleo en Tubos Reunidos y exige responsabilidades a la empresa y a las instituciones

LAB rechaza de forma rotunda el ERE anunciado por la dirección de Tubos Reunidos en las plantas de Amurrio y Trapagaran.  No aceptamos que se...

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...