2024-03-05
InicioNotasGreba OrokorraKrisiaren irtenbidea Euskal Herrian eraiki behar dugu

Krisiaren irtenbidea Euskal Herrian eraiki behar dugu

LAB sindikatuak Martxoaren 29ko greba orokorrera deituz agerraldia egin zuen martxoaren 12an. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, PPk onartutako lan erreformak ekarriko dituen ondorio larriak aztertu eta honi aurre egiteko bide bakarra mobilizazioa dela azpimarratu zuen.

Etxaideren interbentzioa
Martxoaren 8an Madrilgo Parlamentuan aurrera egin zuen langileon eskubideak inoiz ez bezala erasotuko dituen lan erreformak. PPren gehiengo absolutuarekin aurrera egin zuen, benetako eztabaidarik gabe, eta herritarren borondatearekin zerikusi oso gutxi duen tramite parlamentarioa burutuz.

Datozen urteak markatuko dituen errealitate politikoa nolakoa den adierazten digu horrek: PPk erabateko hegemonia du politika ultraneoliberalak inposatzeko herritarren izenean, herritarrok diogunari erreparatu gabe. PPk ez du inolako arazorik ez oztoporik krisia bere kasara kudeatzeko, botere ekonomikoak eskatzen duen gestioa egiteko. Eta kudeaketa hori hiru ardatzen gainean egingo du:
 

-Lan mundutik erretiratu egiten da eta patronalari uzten dio lan mundua bere kasa eta bere arabera kudeatzeko boterea. Hau aspaldiko joera da, baina urrats ikaragarria eman dute, negoziazio kolektiboa patronalaren eskutan utziz, negoziazio kolektiboa patronalari oparituz. Langileen eskubideak babestea helburu zuten araudiak kendu, eta egiten dena da enpresarioen pribilegioak arautu. Aurrerantzean negoziazio kolektiboa patronalaren mesedetan lan mundua gehiago edo guztiz desregularizatzeko bitartekoa izango da: orain arte lan baldintzak arautzeko zena, orain, langileok lortutako guztia desegiteko bitartekoa izango da. Erreforma honekin, negoziazio kolektiboa patronalak duen bitarteko izango da langileok lortu ditugun eskubide guztiak enpresaz enpresa deuseztatzeko.
 
– Sektore publikoa deuseztuko da iniziatiba pribatuaren esku uzteko, beraz, enpresa nagusien esku uzteko ekonomiaren antolaketa eta planifikazioa. Honek esan nahi du ez dela interes orokorraren arabera kudeatzen den eta indarten den eredu ekonomikorik izango. Jonetan ere erretiratu egiten da botere publikoa eta guztia kapital handiaren esku uzten du.

– Zerbitzu publikoak sistematikoki murriztea bideragarritasun ekonomikoaren argudio faltsua baliatuz. Finkatu duten defizit ekonomikoa murrizteak ezinbestez ekarriko du oinarri-oinarrizko diren zerbitzuak eta babes soziala murriztea. Jendartearentzat behar-beharrezkoak diren zerbitzuak sistema pribatuaren esku utziko dira, eskubide horiekin, herritarron eskubideekin espekulatu egingo dute. Lehen etxebizitzarekin espekulatzen zen bezala, orain osasunarekin etab. hau da,beste oinarrizkoa eskubide batzurekin espekulatuko dute.
 

PPK hegemonia politiko osoa du politika hauek garatzeko, estatu osoa uniformizatuz. Ez du inor behar eta ez du beste helbururik. Beraz, datozen urteetan ez du inolariko baliorik izango jada guztiz agortua dagoen elkarrizketa sozialak, eta ez dago krisiaren aurrean alternatiba bat eraikitzerik Madrilera begira geratzen bagara Euskal Herrian gure erabakiak hartzeko dugun eskubidea aitortzeko borroka egin beharrean.

Inoiz baino argiago geratzen da guk GURE BIDEA HARTU BEHAR dugula:

– Krisi honek behar duen IRTENBIDEA EUSKAL HERRIAN eraiki behar dugula.
– Irtenbide hori euskal eragileon eskutik eraiki behar dela.
– Eta euskal herritarren borondatea eta eskaerak aintzat hartuz eraiki behar dela irtenbidea.
 
Ez dago herritarrei bizkarra emanez eraiki daitekeen irtenbiderik.

Langileok eta herrritar guztiok eraiki behar dugu alternatiba ekonomiko eta sozialean parte hartzen dugu, edo ez da benetako alternbatibarik izango.

Eta horretarako gaur dugun bidea MOBILIZAZIOARENA da. Mobilizatu behar gara, borroka egin behar dugu, iniziatiba hartu behar dugu herritarrok:
 

– Mobilizatu gure eskakizunak agenda politikoan sartzeko.
– Borrokatu gure eskakizunak jasoko ditzten politika berriak egitera behartzeko.
– Eta iniziatiba hartu krisi honen aurrean zer egin behar den erabakitzea Gobernuen esku ez egoteko.
 
Martxoaren 29ko GREBA OROKORRA PPren hegemoniari aurre egingo dion eta hemen, EUSKAL HERRIAN BIDE PROPIOA egitea ekarriko duten ERABAKI eta INIZIATIBA berriak hartzeko greba izango da.
 
-Iniziatiba berriak, LANTOKIETAN erreformaren ondorioei aurre egiteko beharrezkoak diren ADOSTASUNAK ERAIKITZEKO langileen artean.
-Iniziatiba berriak, krisi honen aurrean ezinbestez bultzatu eta egin behar dugun ERALDAKETA PROZESUA INDAR BERRIZ BULTZATZEKO.
 
Krisiari IRTENBIDE PROPIO eta DEMOKRATIKOA ERAIKITZEA ALDARRIKATZEN DUGU. Propioa, hemen eraikitakoa eta ezberdina; demokratikoa, bere helburuetan eta bere kudeaketan. Horretarako behar-beharrezkoa da Euskal Herrian BURUJABETZAREN ALDEKO BORROKA INDARTZEA, burujabetza merkatuaren esanetara dauden Estatuen aurrean. Inposaketa hauei bide ematen dien eta inposaketaren bidea ziurtatzen duen gaurko marko politikoarekin krisiari irtenbide bat eraikitzea ezinezkoa da.

Soberanista guztiei dei egiten diegu eredu sozial berri bat eraikitzea helburu izan behar duen aldaketaren bidea sustatzeko borroka indartzera.

Oso positiboki baloratzen dugularik sindikatuko guztiok erreforma honen aurka kalera ateratzea eta egun berean ateratzea, guk EAEko eta Nafarroako CCOO eta UGTri dei egiten diegu urrats bat emateko, Madrili begira eta elkarrizketa sozialari begira egoteari uzteko, eta langileen eskutik, sindikatuon parte hartze zuzenarekin eraiki daitekeen irtenbide propio eta demokratiko horretan inplikatzeko, krisiaren aurka hemen borrokatzeko (erreforma honi lantokietan bakarrik egingo diogulako aurre) eta behingoz Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren defentsara beraien indarra ere batzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el Consejo Presidencial de la FSM en Sao Paulo

El pasado fin de semana se celebró en Sao Paulo, Brasil, el Consejo Presidencial de la Federación Sindical Mundial (FSM). La FSM es una asociación fundada en 1945. Representa a unos 105 millones de trabajadores y trabajadoras de 133 países. El Consejo Presidencial es su principal órgano de dirección, formado por 50 miembros de diferentes continentes.

Las condiciones laborales y de vida no mejoran y la precariedad sigue siendo estructural

En Araba, Nafarroa, Gipuzkoa y Bizkaia hay 141.582 personas en paro, lo que supone un descenso del 2,13% respecto al año anterior en el conjunto de Hego Euskal Herria. El empleo, sin embargo, se está creando en sectores precarios, con condiciones laborales precarias y con un impacto más directo sobre las vidas de los personas en situación de vulnerabilidad. En Hego Euskal Herria, una de cada dos personas de entre 25 y 64 años vive en una situación de precariedad, sin ingresos suficientes para garantizar una vida digna, a pesar de tener empleo.

Trabajadores y trabajadoras del Hospital San Juan de Dios se movilizan en Iruñea para denunciar el bloqueo en la negociación del convenio

El comité de empresa del Hospital San Juan de Dios se ha concentrado en Iruñea, ante la sede de Osasunbidea, en la calle Conde Oliveto, para denunciar el bloqueo de la negociación del convenio. Han informado sobre la situación de la negociación de su convenio colectivo 2023-2024. En diciembre del 2023 el comité de empresa, compuesto por LAB y Grupo Independiente, presentó la plataforma de negociación y el día 15 diciembre se constituyó la mesa para iniciar la negociación a partir de enero.