2026-11-15
InicioAcción SindicalJai egunak “bizitzeko” dira, ez lan eta kontsumitzeko

Jai egunak “bizitzeko” dira, ez lan eta kontsumitzeko

Astebukaera honetan hainbat ekimen burutu dira jai egunetan komertzioen irekiera salatzeko. Ostiralean Sestaoko eta Oiartzungo Carrefour supermerkatuen aurrean elkarretaratzeak egin ziren "Jai egunetan denok jai! Apertura en domingos y festivos aquí 0" lelopean. Igandean Iruñeko Alde Zaharreko hainbat eragilekin batera LABeko delegatuek Nafarroako Gobernuak merkatalguneak irekitzea baimentzen dituen araudia salatu zuten.

IRUÑEKO MOBILIZAZIOA

Iruñeko Alde Zaharreko hainbat eragilek, Leclerc, Caprabo, Zara edo Bershka bezalako kateetako LABeko delegatuekin batera, atzo abenduak 21 igandea, dendak ireki izana salatu zuten. Atzokoa Nafarroako Gobernuak merkatalguneak irekitzea baimentzen dituen hamar jai egunetatik bat da.

“Bizi Eguna” delakoaren antolatzaileek salatu dute PP-ren Gobernu ordezkaritzak nahiz UPNren Udalak ekitaldiak Vinculo Plazan, Corte Ingles ondoan, egitea eragotzi dutela, baita aipatutako eraikina inguratzea ere. “Berriro ere, Corte Inglesaren inguruak manifestazio eskubiderik gabeko gune izendatu dute, UPN eta PP dirudunen zerbitzura daudela frogatuz”.

Ekitaldia San Frantsizko Plazan izan zen, bertan ekimen ezberdinak egin zirelarik “jai egunak jolasteko dira, ez erosketak egiteko” lelopean: Irrien Lagunak taldearen emanaldia, truke azokaz eta txokolatada. Era berean, parte hartzaileek informazioa banatu zuten Alde Zaharreko kaleetan barna, herritarren artean igande nahiz jai egunetan ez erosteko kontzientzia zabaltzeko.

LABeko merkataritza arduradun Itxaso Torregrosak jai egunetan irekitzearen kalteak azaldu zituen: “Denda txikiak ixten dira, kate handien egutegi eta ordutegiarekin lehiatu ezinik, enplegu suntsiketa nahiz komunitate bizitzaren pobretzea eraginez; langileek bizitza pertsonala eta familiarra baldintzatzen da; eta kontsumismo basatiena zabaltzen da, ahal duten horientzat opio eta ezin duten horientzat, gero eta gehiago direnak, bazterketa sozialerako aldagai”. Torregrosaren esanetan, arazo zehatz eta eguneroko honen aurrean ere beharrezkoa da Nafarroan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea, izan ere igande eta jai egunetan irekitzea 0 irekiera eskatzen duen Nafarroako gehiengo sozialaren kontrako Espainiako Gobernuaren inposaketa baita, UPN, PP eta PSNren babesa duena”.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La fuerza de la movilización obliga a Osakidetza a mover ficha, pero las propuestas siguen siendo insuficientes

LAB, SATSE, ELA, CCOO y UGT valoramos que la contundente respuesta de las y los profesionales en la huelga del pasado 30 de octubre...

La plantilla de la Residencia Foral de Leioa va a la huelga para denunciar la falta de trabajadoras y el deterioro de sus condiciones...

Han convocado la huelga para el 16 de noviembre, ya que trabajadores y trabajadoras planteado por la Dirección es insuficiente, se han deteriorado las condiciones laborales y la dirección no quiere negociar una relación de puestos de trabajo que responda a las necesidades reales del centro.

Criticamos que la nueva Ley Foral de Industria de Nafarroa prioriza a los inversores privados, aunque presenta avances en propiedad pública, deslocalización y jornada...

La nueva Ley Foral de Industria, aprobada ayer en el Parlamento de Nafarroa, sigue centrando su apuesta en facilitar la inversión privada mediante incentivos,...