2026-02-07
InicioIndustriaMetalItsasondoko Jaso Industrialeko langileak greban enpresa-itun duinaren alde

Itsasondoko Jaso Industrialeko langileak greban enpresa-itun duinaren alde

Itsasondon kokatzen den eta iaz 50 urte bete zituen garabien sektoreko enpresa, greban dago. Zuzendaritza eta Enpresa Batzordea 6 hilabete luze doaz negoziaketan 2015ean amaitu zen hitzarmena berritze aldera eta adostasun bat lortzea ezinezkoa izan denez, batzarrak mobilizazioetara jotzea erabaki du blokeo egoerarekin amaitu eta akordio batera iristen saiatzeko. Asteazken honetan, martxoaren 9an, goizeko 10etan lantegitik abiatu eta Ordiziako azokatik buelta egingo duen manifestaldia antolatu dute "Jaso Itsasondo, enpresa-itun duinaren alde" lemapean. 

Aurreko astean 2 orduko geldialdiak egin zituzten ostegun eta ostiralean eta aste greba egingo dute. JASOko langileei, bost egun hauetan, SATeko lankideak gehitu zaizkie. Langileak txandaka antolatu dira eta enpresaren ordutegi guztian lantegiaren aurrean daude protestan (7:30-18:00).

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

6 accidentes de trabajo mortales en Euskal Herria en 2026

Hoy hemos tenido conocimiento de un nuevo accidente laboral mortal en el sector forestal. El accidente ocurrió ayer jueves 5 de febrero, sobre las...

Araiako Froneri enpresako langileak lanuzte eta mobilizazioekin hasi dira lan baldintzen aurkako beste eraso baten aurrean

Nestlé–Miko izandako Froneri Araiako langileek berriro mobilizatu behar izan dute beren lan-baldintzen aurkako eraso zuzenaren aurrean.  Hitzarmen kolektiboa negoziatzen hasteko atarian —2025ean amaitzen da—, zuzendaritzak...

ELA y LAB convocan 11 días de huelga en el sector de Artes Gráficas de Bizkaia, comenzando el 17 de marzo, día de la...

Los sindicatos ELA y LAB, con una representación de más del 70% en el sector de Artes Graficas de Bizkaia, hemos convocado huelga para...