2026-09-20
InicioIndustriaMetalIncoesako langileek Eusko Jaurlaritzak egindako txostena beranduegi datorrela salatu dute

Incoesako langileek Eusko Jaurlaritzak egindako txostena beranduegi datorrela salatu dute

Enpresaren itxieraren eta ekoizpenaren deslokalizazioaren kontra 333 egun greban daramatzaten Incoesako langileek Eusko Jaurlaritzak EEEaren inguruan egindako txostena ez dela nahikoa eta beranduegi heldu dela salatu du. Espedientearen inguruko erabakia epaileraren esku dagoen honetan, mobilizazioak iragarri dituzte EEEaren arrazoiak deusezta daitezen exijitzeko.

INCOESAKO LANGILEOK EZ GAUDE GUSTORA EEEAREN INGURUAN EUSKO JAURLARITZAK EGINDAKO TXOSTENAREKIN ETA MOBILIZAZIOAK IRAGARRI DITUGU EPAILEARI EEEAREN ARRAZOIAK DEUSEZTA DITZAN EXIJITZEKO
Incoesako langileen prentsaurrekoaren edukiak

Incoesako langileok, enpresaren itxieraren eta ekoizpenaren deslokalizazioaren kontra 333 egun greban daramatzagun honetan, EEEaren harira Eusko Jaurlaritzako lan arloan egindako informearen inguruko balorazioa egin nahi dugu.

Bilboko Merkataritza epaitegiak enpresak martxan jarritako lekualdatzeak baliogabetu ondoren, enpresak ez du bere helburua bertan behera uzteko asmorik. Ondorioz, urtarrilean, Bediako langile guztiak kaleratzeko EEEa aurkeztu zuen.

EEEaren kontsulta epealdian, Incoesako langileok ekoizpena Bedian mantentzeko akordioa lortzeko borondatea erakutsi dugu. Enpresak ordea ez du bere jarrera aldatu, ondorioz, martxoaren 13an akordiorik gabeko akta sinatu behar izan genuen.

Horregatik, Merkatzaritza Epaitegiak erabakia hartu aurretik, Eusko Jaurlaritzak dagokion txostena egin behar izan du.

Eusko Jaurlaritzak orain arte mantendutako posizioa aldatu duen arren, egindako txostena ez dugu modu positiboan baloratzen. Txosten honetan enpresak aurkeztutako arrazoiak onartzen ez dituen arren, ez da nahikoa eta beranduegi heldu da.

Ezin dugu ahaztu, Autoritate laboralak, azken informe honetara arte enpresaren jarrera eta lanpostuen suntsiketa oinarri izan zituen enpresaren proposamenak ontzat eman dituela. Lanaldia eteteko EEEen eta lekualdatzeen aurka epaileak emandako sententziek eta orain arte egindako mobilizazioek lortu dute Eusko Jaurlaritzak lanpostuak suntsitzea helburu izan dutenen jarrera ontzat ez ematea.

Langileak egunez egun lanpostuen eta ekoizpen unitatearen defentsan borrokan ibili diren bitartean, Eusko Jaurlaritzak Incoesari 2.000.000 euro eman dizkiola jakin dugu, horrela deslokalizazioa finantzatuz. Arantza Tapia Sailburua ez da gai izan langileekin bildu eta beraiekin jarduera bertan gelditzeko planaren inguruan hitz egin, edota enpresari jasotako dirua itzularaztea exijitzeko.

Denbora guzti honetan, argi gelditu da posiblea eta beharrezkoa dela Bediako lan zentrua bertan mantentzea, baina instituzioen borondate eta erantzukizun eza izan dira aukera hori baztertuarazi dutenak. Azken txosten honek, orain arte bezala, erantzukizuna beste baten gainean uztea du helburu.

Orain epaileak hartu beharko du EEEaren inguruko erabakia. Jakin badakigu, epaileak ez duela berriz ere gure lanpostuak itzultzeko gaitasunik, baina hemendik, orain arte bezala jokatu eta lekualdatzeekin egin zuen bezala, kaleratzeak ezbidezkoak direla erabakitzeko deia egiten diogu. Lekualdatzeetarako zein EEErako arrazoiak berberak direlako. Egoera berdina izateaz gain, Eusko Juarlaritzak egindako informean onartzen den bezala, enpresaren asmoak argi gelditu dira azken hileotan.

Guzti horregatik, Incoesako langileok mobilizazioak mantenduko ditugu Epaitegiaren aurrean, epaileak erabakia hartu arte.


 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Exigimos que se suspenda la negociación del Acuerdo Marco en Sidenor para dar la palabra a las personas trabajadoras

Hemos pedido la celebración de un referéndum en el centro de trabajo de Basauri para decidir si se debería seguir o no en ese marco.

Denunciamos el despido disciplinario de un trabajador en Voestalpine Railway Systems JEZ y alertamos de la utilización del miedo como herramienta de gestión

El sindicato considera que la medida es injustificada y desproporcionada y advierte de que este tipo de decisiones generan un clima de presión e inseguridad entre las personas trabajadoras.

Denunciamos la agresión sufrida por un compañero de Ekialdebus

No es la primera vez que sucede algo parecido, por lo que la representación de LAB en el servicio de autobuses de Oarsoaldea y Bidasoaldea subraya que existe un problema de seguridad. Esta vez ha ocurrido en la línea E05, frente al ambulatorio de Beraun, en Errenteria.