2026-03-19
InicioIndustriaMetalInasa desmantela ez dezaten eta industria eta enplegu plan bat exijitzeko manifestazioa...

Inasa desmantela ez dezaten eta industria eta enplegu plan bat exijitzeko manifestazioa ekainaren 30ean

Sakanako langabezia datuek Sakanan 1650 langabetu daudela esaten digutenean, INASAk 193 enplegu zuzen suntsituko ditu eta honen ondorioz inguruko lantoki txiki eta komertzioek ere erabaki honen eragina pairatuko dute. INASA ren itxierak Ziorditik Irurtzunera hedatuko dugu bizitzen ari garen hondamendia.
Pertsona batzuek eta enpresaren zuzendaritzak ez zuten zalantzarik izan itxiera hau eskualdeko eragile abertzaleei egozteko orduan. LABek uste dugu Nafarroako sektore atzerakoiek eta batez ere UPNren atzean ezkutatzen hari diren horiek, euren porrota ezkutatu nahi dutela enpleguaren arloan urteetan egin duten gestioak Nafarroa osoan huts egin duelako krisi gari hauetan. Hau esateko datu adierazgarriak ditugu. Nafarroan, Nafarroako enplegu zerbitzuetako bulego batzuk hartzen baditugu ikusiko dugu nola krisia hasi zenetik Tuteran langabezia %225 hazi den, Lodosan %212,74 eta Altsasun %203,46. Sakana osoko datuak erabilita hazkundea txikiagoa da.

Beraz argi ikusten da Nafarroa osoan langabeziak gorantz egiten duela. Erreforma laborala praktikan jarri den honetan (ez dezagun ahaztu erreforma hau UPNk babestu zuela) INASA bilakatu dute orain arteko adierazle larriena bezala. Bavaria Industrie Kapital Kapital-riesgo funts bat da, Nafarroara orain dela 2 urte iritsi zena INASAren gidaritza hartzeko HYDROk gidaritza utzi zuela eta. 4 urte hauetan lantokian hainbat doikuntza eman dira 50 lanpostu baino gehiago suntsituz. Nafar gobernuak doikuntza guzti hauen berri izan du. Bavaria Industrie Kapital funtsak ez du inbertsiorik egin lantokian, egin duen bakarra izan da langileek urteetan erretiroetarako sortutako funtsa erreskatatu eta doikuntza hauek egiteko erabili.

Lau urte hauetan Sakanarako eta Nafarroarako estrategikoa den enpresa hau desmantelatzen egon dira eta jokoan zegoena guztiek genekien. Zerbaitek huts egiten du enpresa hauek kontrolatzen ez direnean eta ezer eskatzen ez zaienean, hartzen dituzten neurri guztiek langileak gehiago estutzeko soilik balio dutenean. Zeozerk huts egiten du langabeziak muga historikoak hartzen ari denean, Sakanan, Tuteran, Bortzirietan edota Iruñean.

Nafar gobernuak zeinen zerbitzura lan eginen duen hautatu behar du oraingoan. Hau da INASA eta honen 193 lanpostuen alde egiten du edota espekulazioaren alde egiten du kapital-riesgo funts honek bere helburua lortu dezan.

INASA enpresa bideragarria da, produktua du eta merkatua. Nafar Gobernuak INASAren alde apustu egin behar du, bideragarritasuna duen aztertuz eta enplegua mantentzen saiatuz. Horretarako altenatiba ezberdinak aztertu behar dira. Langileek erakutsi dute borondatea dutela proiektua aurrera ateratzeko. Nafarroako gobernuak badu enpresa honetan bideragarritasun bat egin eta aurrera ateratzeko borondaterik?

Industria eta enplegu plan bat beharrezkoa da. Nafarroako gobernua konprometitu behar da enpresa honetarako alternatiba erreal bat bilatzeko asmoz. Ezin dute utzi Bavaria Industrie Kapital funtsak INASA suntsitu dezan euren interesen arabera. Eta beraz, Nafarroako Gobernuari exijitzen diogu bere esku dauden eta ez dauden neurri guztiak har ditzan enpresa desmantela ez dezaten. Funts honek ez du deus ekarri Irurtzunera eta hemendik ezin du ezer lapurtu.

LAB sindikatutik Sakanako eta Nafarroako langile eta gizarteari dei egiten diegu larunbat honetan ekainak 30 arratsaldeko 17:00etan Iruñeko bus geltoki zaharretik irtengo den manifestazioan parte hartzera.

IRURTZUN, 2012koekainaren 28an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB llama a las y los trabajadores vascos a participar masivamente en Korrika

Mañana comenzará la 24ª edición de Korrika en Atharratze, bajo el lema Euskara Gara, y el sindicato LAB se ha sumado un año más a la Korrika, tal y como lo ha hecho desde el inicio de esta gran carrera en favor del euskera. Ha adquirido varios kilómetros y su militancia está participando activamente en la organización de Korrika, tanto en comités locales como en los centros de trabajo. Ahora es el momento de salir a la carretera. Por ello, LAB hace un llamamiento a los y las trabajadoras vascas a reforzar la ola en favor del euskera a partir de mañana.

LAB exige soberanía, el control público de la economía y un salario mínimo propio para asegurar condiciones de trabajo y vida dignas aquí

El Consejo Económico y Social de Nafarroa (CES) ha celebrado una reunión extraordinaria con el objeto de analizar el impacto de la guerra de...

El clamor social por un SMI propio debe obligar a gobiernos y patronales a avanzar de modo inmediato en su implantación

El éxito de la huelga y las movilizaciones masivas demuestran que la sociedad vasca no va a ceder en la reivindicación de los 1.500 euros. LAB, ELA, Steilas, Etxalde e Hiru, tras el 17M: “Hoy somos más fuertes que ayer no vamos a parar hasta conseguir el objetivo”.