2024-07-27
InicioAcción PolíticaGreba Orokorra otsailaren 28an Sakana eta bere etorkizunaren defentsan

Greba Orokorra otsailaren 28an Sakana eta bere etorkizunaren defentsan

Sindikatu,  eragile, alderdi politiko, erakunde eta Sakanan itxitako enpresa ordezkari ezberdinek Greba Orokorra deitu dute Sakanan datorren otsailaren 28rako. Sakana eta bere etorkizunaren defentsan eta UPNren politika ekonomiko inposatzaileak salatzeko langile eta herritar orori kalera ateratzeko deialdia luzatu die.

SAKANA EZ DA IXTEN! UPN GURE ETORKIZUNA LAPURTZEN

«Jada, krisiaren 5.urteari ekin diogu Sakanan. Egoeraren larritasuna begi bistakoa da bailara osoan: hamarnaka enpresa txiki, ertain eta handi itxita, ehundaka lanpostu suntsituta, 1800 langabetu baino gehiago (2008an baino 3 aldiz gehiago), gazteen erdia langabezian, komertzioa eta ostalaritza kinka larrian, lehendabiziko sektorea bizi irauten, hezkuntza, osasun eta zerbitzu sozialak murrizturik… Jakinda Iruñako Gobernutik ez dugula laguntzarik jasotzen, ez proposamenik, ez ekimenik gure egoera sozio ekonomikoa dinamizatu eta suspertzeko, mugitzea erabaki genuen sakandarrok eta 2011an krisi mahai biltzea lortu zen, sindikatu, alderdi, enpresari elkarte eta eragile ezberdinak adostasun garrantzitsuetara iritziz. Sakanatik Sakanarako dinamika bati ekitea erabaki zen, lan postu duhinak sortu, gure ehun ekonomikoa suspertu eta herritarron ongizatea hobetzeko. Horretarako abiapuntua adostu zen krisi mahaian:

1. Garapenerako Plan Estrategikoa egitea.
2. Sakanako garapenaz arduratuko den bertako entitatea sortzea, Sakanako Garapen Agentzia.
3. Nafar Gobernuak Sakana “Urgenteki Berrindustrializatzeko Zonaldea” deklaratzea.
4. Nafar Gobernuak lankidetza iraunkorra bermatzea Mankomunitatea eta Garapenerako Agentziarekin, markatutako helburu sozio ekonomikoak betetzen laguntzeko.
5. 2012ko aurrekontuetan Sakan adostutako ekimen hauek finantziatzeko diru partida bat onartzea Nafarroako Legebiltzarrak.
6. Gizartearen dinamizaioa bultzatzea, herritarrak kontzientziatu eta Sakanako garapen sozio-ekonomikoan inplikatzeko.

Sakanaren esku dagoena jada martxan jartzen ari da, 1, 2 eta 6. puntuak abian dira edo jartzear daude, erakunde, herritar eta eragileen lanari esker. Nafar Gobernuari zegozkion 3, 4 eta 5. puntuetan hitz politak entzun, baina praktikan ezezko borobila jaso dugu sakandarrok. Aski da! Esateko garaia dela iruditzen zaigu. Sakana itxi nahi du UPN-k eta guk bertan lan eta bizi nahi dugu. Gure etorkizuna lapurtu nahi dute eta gure esku dago defendatzea. Nafar Gobernuak konpromisu batzuk hartu behar ditu Sakanarekiko:

• Nafar Gobernua Sakanako garapenerako agente aktibo eta positibo bat izan behar du, lehendabiziko, bigarren eta hirugarren sektoreak suspertu eta garatzeko.
• Berrindustrializatzeko plan urgente bat garatu behar du, Sakanako erakunde, eragile, sindikatu eta Garapen Agentziarekin batera. Lan postuen suntsiketa gelditu behar du, berriak sortzen hasteko.
• Gure gazteen hezkuntzarako eskubidea bermatu behar du, Altsasuko Lanbide Hezkuntzan ematen diren aukerak dibertsifikatuz eta bailararen beharreri erantzunez eta gainontzeko zentruetako kalitatea bermatuz, behar den inbertsioa eginez eta langile kopurua bermatuz.
• Bailarako herritarron osasun eta babes sozialerako eskubidea bermatu behar du, Aita barandiaran edo Josefina Arregi bezelako zentruen kudeaketa publikoa lehenetsiz, Osasun Zentruetako funtzionamentua bermatuz bai ordutegietan, bai hedapenean, bai langileen kopuruan.
• Sakanan, jada, ehundaka lagun dira langabezi subsidiorik gabe gelditu direnak. Baldintza duhinetan bizitzeko hainako babes sozial eta ekonomikoa bermatu behar du.

Sakana eta gure etorkizuna defendatzeko datorren otsailak 28an SAKANAN GREBA OROKORRA EGINEN DUGU DENOK PARLAMENTU AURRERA JOATEKO dadozkigun eskaerak aurrez aurre egiteko.

Sakanan Bizi eta Lan!

Oraingoz, deialdiarekin bat egin duten sindikatu, alderdi, udaletxe eta eragile sozialak hauek gara:

Sindikatuak: LAB, EHNE.
Itxitako enpresen odezkariak: Hisphording Ispaniako, Arfe, Recindsa eta Inasako langile ohiak. Sunsundegui eta bere azpikontratetako langileen ordezkariak Tapicerias del Car eta Montajes Zapardi, hurrengo egunetan enpresa komite gehiagotako atsekimenduak jasoko ditugu
Eragileak: Askapena, Bilgune Feminista, Altsasuko Fenministak, Ikasle Abertzaleak, Sakanako Gazte ZukGua prozesuko gazteak, Arbizuko gazte asanblada, Bakaikuko gazte asanblada, Iturmendiko gazte asanblada, Ziordiko Gazte Asanblada, Altsasuko gazte asanblada, FP eta Institutuko langileen ordezkariak, Langabetuen Batzarra, Abian, Osasungintzako eta Zerbitzu Sozialetako langileen ordezkariak, Pentsionistak Martxan eta Sasoiak.
Alderdi politikoak: Ezker Abertzalea, Geroa Bai, Bildu, Aralar eta IU.
Erakundeak: Sakanako Mankomunitatea, Sakanako Garapen Agentzia, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Altsasu eta Olaztiko udalak. Hurrengo eguneatn gainontzako udaletan plenoak eginen dira atsekimendua erabakitzako.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

Greba orokorra eta parlamentura martxa iragartzeko kartela.

Kartela 
 

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El sindicato LAB reitera su petición al Gobierno Vasco y la Diputación Foral de Bizkaia de dejar de lado el proyecto Guggenheim Urdaibai de...

El impulso de las políticas públicas debe encaminarse a garantizar un futuro ecosocial justo para la comarca, y condiciones laborales, de vida y servicios públicos dignos para las personas trabajadoras que habitan en ella.

La subida salarial para personal público aprobada por el Gobierno Vasco supone una vez más la pérdida de poder adquisitivo y la dependencia de...

LAB denuncia la subida salarial del 2% aprobada recientemente por el Consejo de Gobierno del Gobierno Vasco para el personal público (*). En este curso hemos llevado a cabo tres huelgas y varias movilizaciones para decidir aquí el salario y el empleo, para negociar y acordar aquí. Estos son los argumentos que exponemos contra el último recorte ordenado por el Gobierno Vasco:lmc a

La falta de seguridad laboral que acarrea la precariedad mata

Todos los sindicatos del sector de Limpieza Viaria de Gipuzkoa, a excepción del sindicato ELA, hemos realizado una concentración frente a la sede central de FCC en Gipuzkoa, en el polígono Zubiondo de Hernani, hoy 24 de julio, para hacer llegar nuestro apoyo y solidaridad a la familia, amigos y las y los compañeros del trabajador de FCC (Subcontrata de la Mancomunidad de Iruñerria) muerto en accidente de trabajo mientras realizaba su trabajo en turno de noche.