2026-07-20
InicioServicios PrivadosComercioGobernuak merkataritzan hartutako erabakiak saltoki handien mesedetan harturiko erabakiak baino ez direla...

Gobernuak merkataritzan hartutako erabakiak saltoki handien mesedetan harturiko erabakiak baino ez direla salatu du LABek

LABek Rajoyren gobernuak merkataritzan hartutako azken erabakiak baloratu eta bere desadostasuna agertu du  gaur Bilbon. EAEko Gobernuari ere, Madriletik inposatu nahi dizkiguten neurriak gelditzeko bere konpetentziak erabil ditzala eskatu dio. Sindikatuak langile eta gizarte osoaren inplikazioaren garrantzia azkimarratu du.

 Azken neurrien aurrean Euskal Herriko erosle, merkatari eta langileen frente amankomun bat osatu beharra dago

Azken neurrien aurrean Euskal Herriko erosle, merkatari eta langileen frente amankomun bat osatu beharra dago
Prentsaurrekoaren edukiak

«LAB sindikatua, Madrileko PPko Gobernuak azkenengo erreforman merkataritzan hartutako erabakien aurka azaltzen da. Hau da, guztiz kontra gaude bota dituzten neurrien kontra, honek sektoreko hondamendia ekar lezaketelako. Ordutegien liberalizazioa, igande eta jai egunetan irekitzearen inposaketa gei merkealdien liberalizazioa, saltoki handien mesedetan harturiko erabakiak baino ez dira, eta kolokan jartzen dute merkataritza txiki eta ertaina, etorkizuna guztiz baldintzatuz.

Neurri hauekin gizartearen kontsumo habitoak aldatu nahi dituzte, eta merkataritza gune handietara eramanez eta igande eta jai egunetan kontsumitzeko behar faltsua sortuz.

Honek orain arte ezagutu dugun merkataritzaren desagerpena ekar lezake, hau da herrietako merkataritza txiki eta ertaina, eta honekin batera egundoko enplegu galera.

Gobernua enpresa handien mesedetan dabil, batez ere ANGEDen barruan elkartzen diren enpresen mesedetan, orain arte hartutako erabaki guztiak hauek eskatutakoak bai dira.

Euskal Herrian bai kontsumitzaileak, bai merkatariak eta baita ere langileak, argi esan dute honelako neurriak ez direla beharrezkoak, eta guztiz kontra azaldu dira igande eta jai eguneko irekiaren kontra eta baita ordutegi eta merkealdien liberalizazioan kontra.

Hau honela izanda, LABetik Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu, neurri honetaz aldentzea, eta, dituen konpetentziak erabilita, edo berriak bereganatuz, bertoko kontsumitzaileak, merkatariak eta langileak eskatzen dioten erregulazioa ezartzea, adibidez, igande eta jai egunetan irekierarik ez, eguneko ordutegi neurtuak (adibidez orain artekoa) eta merkealdien aro neurtua ere.
Honela egiten ez bada, merkataritza sektoreak sufrituko duen egoeraren erantzule izango dira eta baita ere honek ekarriko dituen ondorioetaz ere.

Gobernuak hartutako azken erabakiak larritu egiten du sektoreko egoera, baina hau jada bazen kezkatzeko modukoa, jarraian aipatuko ditugun hiru arrazoiengatik:

a) Lehenengokoa instituzio batzuetatik (estatuko gobernua, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Diputazioa, Bilboko udala, …) beti enpresa handien mesedetan eramandako politikengatik. Adibidez igande eta jai egunen irekiera.

b) merkataritza gune erraldoien irekiera masiboa. Hemen ere, enpresa handien mesedetan, instituzio batzuen bultzadarekin.

c) Enpresa handien eta merkatari txiki eta ertainen artean ematen den konpetentzia okerra, batez ere langileei aplikatzen zaien lan baldintzak desberdinak direlako. Badaude enpresa handi asko (Ikea, Corte Ingles, Decathlon, Leroy Merlin, Sabeco, Carrefour, Dia, …) estatu mailako hitzarmenak aplikatzen dituztenak, non lan baldintzak askoz ere okerragoak diren. Honekin sektorean prekarizazioa areagotzeaz gain, merkatatza txiki eta ertaina ezin konpetitzea ekartzen dute ere.

Merkataritzako patronala egoeraren jakitun da, baina orain arte ez du egoera salatu, eta langileen kontrako neurriak baino ez ditu artu: adibidez kaleraketak, EREak, hitzarmenen negoziazioa gelditzea edo lan eskubideak galtzea. Orain dela gutxi ere, eta nahiz eta ordutegien liberalizazioaren eta igande eta jai egunen irekiera planteatu duen erreformaren kontra azaldu badira ere, lan erreforma aplikatzea planteatu zuten, egoeraren irtenbidea hortik aurkituko balute bezela.

LABetik argi eta garbi esan behar diegu oker dabiltzatela, langileen prekarizazioan ez bai dago irtenbidea, zeren, bai lan erreformak eta ordutegien liberaliazioen erreformak oihanaren legea ekarriko dute, eta hor, handian beti txikia jan egiten du. Bada garaia begiak irekitzeko eta benetako irtenbidea bilatzeko pausoak emateko

LABetzat irtenbidea hiru puntu jorratu behar ditu:

1.- Instituzioei interpelatzea alde batetik merkataritza txiki eta ertainaren aldeko neurriak har ditzaten, eta bestetik, erosle, merkatari zein langileen iritzia kontutan hartuz, igande eta jai egunetako irekiera onartu ez dezaten eta ordutegien liberalizazioen kontra egiteko.

2.- Saltoki handien lan baldintza okerrak salatzea, herrialdeko hitzarmenaren aplikazioa exijituz, gizarteari argi eta garbi utziz nortzuk diren, izen abizenekin, sektorea desarautzen eta kaltetzen ari direnak

3.- Lan erreformari aurre egitea. Patronalari ere interesatzen zaio, bestela sektore honetan oso arriskutxuak diren enpreseen arteko desorekak sortu ditzakeelako. Konkretuki:

a) Herrialdeko negoziazioa berreskuratu, adostu eta blindatu estatuko eremuaren kontra (AMS baten bitartez)
b) ultraktibitatea mantentzea.
c) Herrialdeko hitzarmena baldintza minimoen moduan mantendu (enpresetan azpitik ez arautzea).
d) hitzarmena ez aplikatzeko langileekin adostasuna egotea

Euskal Herrian erosle, merkatari eta langileen frente amankomun baten bitartez, orain arte lortu dugu igande eta jai egunetako irekierei freno ipintzea. Hau da bidea eta argi dugu jorratzen jarraitu behar dugula merkataritzako sektorea salbatu nahi badugu, kontrakoa enplegu galera baino ekarriko ez lukeelako.

Jar gaitezen alde guztiak ordutegien liberalizazioa eta jai egunetako irekiera planteatzen duen erreformaren kontra, lan erreformaren kontra eta interpelatu ditzagun instituzioak, posizio horretan aurkituko dugulako sektorearen irtenbidea eta etorkizuna bermatzeko bidea.»


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Pedimos al Consejo de Relaciones Laborales un plan para poder negociar en euskera

LAB se ha reunido con el Consejo de Relaciones Laborales de la CAPV (CRL) para abordar la presencia y el uso del euskera en la negociación colectiva. En el encuentro, el sindicato ha reiterado que es necesario dar pasos firmes para que el euskera ocupe el lugar que le corresponde en las relaciones laborales y en la negociación colectiva, y que para ello resulta imprescindible adoptar medidas concretas.

Abandonamos la Mesa Sectorial de Osakidetza ante la negociación secreta con el Sindicato Médico de Euskadi

Desde LAB consideramos que debe escucharse la voz de todos los colectivos profesionales y que la negociación colectiva no puede quedar reducida a una relación bilateral entre la Administración y un único sindicato y/o colectivo. Durante el otoño promoveremos una nueva dinámica de movilizaciones para mejorar las condiciones laborales y fortalecer el servicio público de salud.

Primafrío continúa vulnerando en derecho a la huelga

Ayer se llevó a cabo alizó la segunda convocatoria de paro en la empresa alavesa Primafrio. Al igual que en la anterior ocasión, la empresa prohibió de nuevo al comité de huelga el acceso al centro de trabajo, vulnerando el derecho de huelga e impidiendo la posibilidad de comprobar que no se sustituyen los puestos de trabajo de los trabajadores y trabajadoras que secundaron el paro.