2025-12-05
InicioSecretaría de Salud LaboralLa precariedad mataGarbiñe Aranburuk adierazi du mobilizazio orokorragoak beharrezkoak direla enpleguaren arazoari erantzuteko

Garbiñe Aranburuk adierazi du mobilizazio orokorragoak beharrezkoak direla enpleguaren arazoari erantzuteko

Aktualitateko gaiak hizpide izan ditu Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, Hamaika Telebistan egindako elkarrizketan. Hain zuzen ere, enpleguaren suntsiketaz, lan osasunaz, sistema publikoa indartzeko beharraz eta aurrekontuetaz aritu da, besteak beste. Gertatzen ari den enplegu galerari buruz, nabarmendu du beharrezkoa dela harresi sindikal eta sozial bat eraikitzea lanpostuen defentsan: «Enpleguaren arazoari, lekuz leku, enpresaz enpresa, erantzuteaz gain, mobilizazio orokorragoak eta zabalagoak beharrezkoak dira», azaldu du, eta LAB sindikatua bide hori lantzen ari dela azaldu du, eragileekin egingo dugun erronda aipatuta.

Lan heriotzak eguneroko ogia bilakatu dira, eta horren aurrean ere gogoeta egin du Garbiñe Aranburuk: «Heriotzen atzean prekarietatea dago, eta prebentzio neurriak ez betetzea. Lan heriotzak ekidin daitezke, indarkeria patronala da, eta instituzioen aldetik utzikeria dago, ez dutelako urratsik ematen istripu hauek saihesteko. Laneko gaixotasunak ez dituzte erregistratu ere egiten». 

Zaintza sektorean eta Osakidetzan izandako grebak ardatz, zerbitzu publikoak indartzea ezinbestekoa dela azpimarratu du. Osasungintza publikoan agerian geratu da zein garrantzitsua den sistema publiko indartsu bat izatea. Osasungintzan murrizketak izan dira azken urteetan; osasun langileak egonkortasunik gabe daude lanean, lan karga handiarekin; babes neurriak borrokatu beharrean izan dira… Europako beste herrialdeekin alderatuz, inbertsio beretsua eskatzen dugu, eta EAErako aurkeztutako aurrekontuetan ez dugu ikusi”.

Zaintza arloko gatazkari buruz, salatu du langile hauei ez zaiela behar eta merezi duten aitortzarik ematen, ez politikoki, ez ekonomikoki, ezta sozialki ere, lan hauek emakumeek betetzen dituztelako. Zaintza negozio izatea onartezina dela kritikatu du: «Zaintzak ezin du pribatizatuta egon, sistema publiko baten bidez bermatu behar da. Egungo egoerak nahiko agerian utzi du gogoeta sakon bat egin behar dela, eztabaida sakon bat ireki behar dela guztion artean, zein nolako zaintza eredua nahi dugun erabakitzeko».

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...

Gobierno Vasco: ¡garantiza la financiación necesaria para la universidad pública! Partidos políticos del Parlamento: ¡defended firmemente la EHU!

El paro y la concentración de hoy son la cuarta de las movilizaciones llevadas a cabo esta semana en los campus de la EHU,...

Condiciones de vida y trabajo de la clase trabajadora de Navarra: una de cada dos navarras sigue viviendo en situación de precariedad

En Navarra el salario medio ha subido en el último año, pero tanto las desigualdades sociales como las situaciones de pobreza están aumentando. Por...