Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak aktualitateko gaiei buruz hitz egin du Bizkaia Irratian, eta, aldi berean, ekainaren 16 eta 17an Baiona-Miarritzen egingo dugun Biltzar Nagusia izan du hizpide. Hain zuzen ere, X. Biltzar Nagusira bi koordinatzaile orokor izateko proposamena eramango dugula adierazi du, idazkari nagusi baten ordez.

Aldaketa sindikalgintza feminista eta gertuago baten aldeko apustuan kokatu du Garbiñe Aranburuk: «Zuzendaritza eredu parte hartzaileago baten aldeko apustua egin dugu»