2026-02-02
InicioAcción SindicalGarbiñe Aranburu: "Tubacex-ek momentua baliatu nahi du enplegua suntsitzeko, eta horretan bidelagun...

Garbiñe Aranburu: «Tubacex-ek momentua baliatu nahi du enplegua suntsitzeko, eta horretan bidelagun du Jaurlaritza»

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk Euskadi Irratiko «Faktoria» saioan elkarrizketatu dute, gaurkotasun gaiak hizpide. Tubacex-eko gatazkari buruz aritu da, eta enpresak enplegua suntsitzeko estrategian Eusko Jaurlaritzaren babes osoa duela salatu du. «Jaurlaritzak babesa ematen die Tubacex edo ITP bezalako enpresei, egoera koiuntural baten aurrean enplegua suntsitzeko. Eta enpresek, lan erreforma eskuetan, oso erraza eta oso merke suntsitu dezakete enplegua», adierazi du, eta egoera koiuntural batean egiturazko neurriak hartzen ari direla deitoratu du.

Garbiñe Aranburuk nabarmendu du enpresak, hasieratik, ez duela akordiorik nahi izan. «Mehatxu baten gainean oinarritutako negoziazio prozesu bat inposatu nahi izan du, eta ez da ahaztu behar Tubacex taldea azken urteetan irabazi izugarri handiak izan dituela, dibidendu banaketa itzela izan duela eta enpresak diru publikoa jaso duela».

Idazkari nagusiaren hitzetan, «Tubacex-ek momentua baliatu nahi du enplegua suntsitzeko, eta horretan bidelagun du Jaurlaritza». Azpimarratu du ez dagoela bestelako ezerri buruz hitz egiteko aukerarik, kaleratzeen mehatxua mahai gainean egonez gero: «Bestelako neurrietaz, neurri koiunturalei buruz, etorkizun batean berreskuratzeko aukerekin, eta enpleguaren berme argi batekin, guztiari buruz hitz egin daiteke, baina ez dago enpresaren borondaterik horretarako, eta Jaurlaritzak ez ditu horrelako negoziazioak bilatzen».

Martxoaren 8a, txertaketa kanpaina eta sektore publikoan apirilaren 22rako deitutako greba ere izan ditu hizpide, besteak beste. Aipatutako grebari dagokionez, ohartarazi du prekaritatea eta egonkortasun falta ez direla sektore publikotik kanpo geratzen diren kontuak: «Hainbat eta hainbat interino daude egoera ezengonkorrean, eta hori guztia erregularizatu behar da. Enplegua defendatu behar da sektore publikoan. Mobilizatzeko behar bat ikusi dugu, eta deialdia hor dago».

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...