2025-12-05
InicioSecretaríasSecretaría de EuskaraEskolan euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortzeko dekretuari buruz, LABen prentsa oharra

Eskolan euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortzeko dekretuari buruz, LABen prentsa oharra

Gaur aurkeztu da ofizialki Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan “Eskolan euskeraz egindako ikasketak aitortzeko eta euskarako hizkuntza tituluak eta ziurtagiriak egiaztatzetik salbuesteko” dekretua.
Salatu nahi dugu dekretu honen berri hedabideetan aurkeztu zutela, baina gaur arte ez diotela eragindako ezein eragileri ofizialki aurkeztu, eta gaurkoan sindikatuoi bai, baina euskalgintza eztabaida garrantzitsu honetatik kanpo utzi dutela.

Hala, LABek, dekretuaren gainean eztabaida sozial handiagoa egin behar zela uste du. Kontseiluaren bilkura honek, prozesuaren bukaera izan beharrean, eragileen partehartzea aurreikusten duen prozesuaren hasiera izan behar zuen, eta horregatik eskatu dugu proiektua mahai gainean gelditzea. Jaurlaritzak ezezkoa eman du eta hartara LABek abstentziora jo du.

LABen ustez dekretuaren helburua ona izanik ere eta guk helburuarekin bat eginda ere –eskolan euskaraz egindako ikasketak balioztatzea eta Administrazioaren Hizkuntza Eskakizunak egiaztatzeko beharrizanetik salbuestea– ezin dugu bere horretan onartu: arestian esan bezala parte hartze eskaseko prozedura arrazoiengatik baina baita bere edukiek dekretuaren helburua ezinezko egiten dutelako.

Izan ere badira helburu hori betetze aldera dekretuak aurreikusi eta jaso beharko lituzkeen eta betetzen ez dituen zenbait kontu: gaur egun Hezkuntza Sailak berak egindako azterketek beraiek ere islatu duten bezala, eskolak ez du betetzen ikasleek euskararen ezagutza maila nahikoa izatea, ez behintzat A eta B ereduan, beraz lehen-lehenik dekretuak egoera hau gainditzeko zer bitarteko jarriko diren edota zer erabaki hartzen den jaso beharko luke (gure ustez ereduen sistema gainditu beharko litzateke), bestetik eskola garaian zehar euskararen ezagutza eta trebatze maila neurtzeko tarteko moduak ere jar litezke. Seguruenez behar bezalako eztabaida eta parte hartze prozesu egoki batek korapilo hauek askatuko lituzke baina Jaurlaritzak ez du horretarako borondaterik azaldu.

LABek, halaber, garbi adierazi nahi du Euskal Herriak administrazio eta zerbitzu publiko euskaldunak behar dituela eta, norabide horretan, langile berriek ezinbestean euskara ezagutu behar dutela lan eta zerbitzu publikoa egin eta emango badute. Orain arteko hizkuntz eskakizunen sistemak porrot egin du xede horretan, eta gainera ez dago ez aurreko gobernuen eta inolaz ere ez gobernu honen aldetik borondate politikorik egoera hori aldatzeko.

Beraz, hau da gobernuek oraindik ere gainditu gabe duten eginbeharrik garrantzitsuena: euskararen erabateko normalizazioa lortzeko plan estrategikoa, azken batean gogoratu behar baita EAEko administrazioan euskararen erabilera %3koa baino ez dela eta herritarrei zerbitzuak euskaraz ematetik oso-oso urrun gaudela. Zentzu honetan gure kezka azaldu nahi dugu PSE-PPko Gobernu honek Legebiltzarrean aurkeztu nahi duen Funtzio Publikoaren Euskal Lege berrituaren proiektuan ez baita jasotzen euskarak gure funtzio publikoan bete beharko lukeen zehar-lerroko funtzio eta horren araberako garrantzia.

Gasteizen, 2011ko abenduaren 14an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...