2026-09-25
InicioEnseñanzaEducación Eskolako irakasleak greban? Ez dira ondo bizi, ala?

[IRITZIA] Eskolako irakasleak greban? Ez dira ondo bizi, ala?

LAB Irakaskuntzako kide Maider Izagirrek, Aitor Nuñezek eta Aner Petralandak iritzi artikulu bat idatzi dute, EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan egiten ari diren mobilizazio eta lan uzteak direla eta. Hain zuzen ere, Irakaskuntzako langileek gaur ekingo diote Borroka Asteari.

Iritzi artikulu honen izenburuari jarraiki, pentsatzeko era hau gailentzen ari da aspaldian gizartearen zati handi batean. Hala ere, hurrengo lerroak idatzi baino arinago, sinonimoen ariketa bat egitea proposatzen dizuegu: “funtzionarioak-alferrak” (ondo iruditzen zaizue?), “irakasleak bizizaleak”, “etorkina-diru-sarrerak bermatzeko errenta” (hau ere ondo. ezta?), “etxebizitza sozialak ijitoak”… Adibide gehiago jar genitzake, baina honekin nahikoa izan daitekeela uste dugu. Eta ondorioa argia da: pentsatzeko forma honek, eredu kapitalistak abiatutako borroka ideologikoari jarraipena emanez, gizarte baten ongizate soziala bermatzen dituen zerbitzu publikoak suntsitzeko estrategiari erantzuten diola zuzen-zuzenean.

Esaterako, azkeneko asteetan aurrekontu berriak aurkeztu dizkigute “gure” Eusko Jaurlaritzako agintariek, “Eusko Jaurlaritza Pertsona helburu”, badakizue. Bertan diru partida itzelak banatuko dituzte, denok ordaintzen ditugun zergetatik jasoak, noski. Eta zenbat euro inbertituko dute hezkuntzan? Zenbat osasungintzan? Etxebizitzan? Eta gizarte laguntzetan? Banketxeek sortutako zor guztia ere geuk ordaindu behar dugu? Eta AHT edota erraustegia bezalako makroproiektuak, zer? Zenbat diru doa AHTra?

Serio jar gaitezen. Ez al dute merezi gure seme-alabek kalitatezko hezkuntzarik? Langile bat gaixotzen bada, ordezkoa bostgarren egunean bidaltzeak zelako eragina du hezkuntzaren kalitatean? Nork ikusten du 67 urteko irakaslea bi urteko hogei haurrekin? Urtero-urtero gure seme-alabek irakasle berri bat izan behar al dute geuk, irakasleok, eskola batean finkatzeko ditugun aukerak oso murritzak direlako? Gripeak jota egoteagatik soldata murriztea zilegi eta etikoa al da?

Argi dugu kalitatezko hezkuntza izatea ez dagoela lan baldintzekin bakarrik lotuta. Hezkuntza kalitatea, zer eta nola ikastea edo irakastea ere bada. Hezkuntza sistema, hezkuntza proiektua eta eskola ereduarekin guztiz lotuta dagoen ezaugarria da. LOMCErik ez dugu nahi, baina zer nahi dugu? Zein da gure eredua? LABen hezkuntza burujabetza iruten dihardugu eta irakasleon lan baldintzen borroka gure hezkuntza sistema propioaren eraikuntzarekin lotzen dugu. Duela ez gutxi, Hik-Hasik Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko gako batzuk aurkeztu zizkigun hezkuntzan lanean gauden eragile guztioi, eta bada garaia eztabaida horri ekin eta adostasunak eraikitzeko. Proposamena hamar puntutan oinarritzen da, eta eskolan zentratzen bada ere, heziketaren ikuspegi globala du, herri hezitzailearen filosofiaren bidetik. Hezkuntza ez da irakasleon esku dagoen eginkizuna soilik, hezkuntza eskola komunitate osoaren altxorra da eta beste gizarte eta jendarte bat eraikitzeko ezinbesteko tresna. Ados jar gaitezen, beraz, gure herriko hezkuntza sistema hobetu nahi dugun guztiok.

Bestetik, iragan den ikasturteari jarraipena emanez, aurten ere irailetik aurrera hainbat mobilizazio eta greba burutu dugu “Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lelopean. Irakasleok azaroaren 30ean dugu gure sektoreko greba deialdia, eta abenduaren 12an, bat egingo dugu sukalde eta garbitzaileak, heziketa berezia eta haur eskoletako langile eta hezitzaileekin, greba deialdi bateratu baten bitartez kaleak geure eginez. Eskariak argiak dira: gure jardun hezitzailea modu egokian garatzeko eta kalitatezko zerbitzua eskaintzeko lan baldintza duinak izatea (inbertsioa igotzea, pertsonala handitzea, ikasle ratioak murriztea, langileen egonkortasuna bermatzea, ordezkapenak lehen egunetik betetzea, eta abar).

Greba deialdi hauek gure hezkuntzaren egoera gordina agerian utzi nahi dute. Ez dezagun ahaztu, gure ikasleen hezkuntza kalitatea dagoela jokoan. Ez dugu beste alternatibarik, ez dugu beste biderik, greba egitera behartzen gaituzte.

Administrazioak entzungor egiten die gure aldarrikapenei. Hezkuntzan inbertsio handiagoa egingo dutela ozen aldarrikatzen duten bitartean, beraien gabeziak agerian uzten dituzten lau sasi-proposamen egin dizkigute gu isildu nahian. Gure esku dago negoziazio prozesuari beste buelta bat ematea. Gure eskaerak beharrezkoak bezain lorgarriak dira, borondate kontua da. Atera gaitezen kalera gure hezkuntzaren defentsaren alde, mobiliza gaitezen gure ikasleek hezkuntza duina izan dezaten. Goraipa dezagun gure lanbidea! Eraiki dezagun harresi bat denon artean herri hau eraikitzeko zutoina den hezkuntza zapal ez dezaten!

Administrazioak zabaltzen duen mezuaren kontra, greba deialdiek ez dute ikaslea kaltetzen, protesta hauetan parte hartzearekin batera, guk geure lan hezitzailea egiten jarraitzen dugulako. Baldintzarik desegokienetan, urteak joan eta urteak etorri, milaka haur, ume eta neraberekin jarraituko dugu lanean. Cristina Uriarteren ondoren beste bat etorriko da, administrazio buruak egun batetik bestera aldatzen diren agintariak direlako. Ez gara zenbakiak, ez dugu zenbakiak izan nahi. Horregatik, azaroaren 30ean eta abenduaren 12an EAEko irakasle guztiok grebara!
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

PNV y PSE cierran la puerta a la negociación de Udalhitz mientras EHBildu muestra su voluntad de seguir negociando

Cerca de que la negociación del convenio de los ayuntamientos de la CAV cumpla dos años, todavía falta profundizar en las medidas concretas para recuperar la pérdida de poder adquisitivo, en las medidas para vivir y trabajar en euskera, en el derecho de subrogación de las y los trabajadores subcontratados, en una mayor reducción de la jornada y en la implantación del contrato de relevo y los planes de rejuvenecimiento.

Multitudinaria manifestación en Bergara en apoyo de los y las trabajadoras de ITASUA en huelga indefinida

Las y los trabajadores del servicio de Inspección Técnica de Vehículos (ITV) de Zarautz y Bergara llevan ya 77 días en huelga y han anunciado su intención de seguir luchando hasta que la empresa se mueva y cese en el bloqueo de la negociación. Entre los próximos pasos, el lunes tendrán una reunión con la empresa en la Delegación de Trabajo de Gipuzkoa, y en el próximo Pleno de Bergara se tratará una moción sobre el tema.

LAB y ELA hemos solicitado una reunión con el lehendakari Pradales para reclamarle que haga frente a la patronal en favor de un salario...

Tras recoger más de 145.000 firmas a favor de que el salario mínimo se decida en Hego Euskal Herria y tras una exitosa huelga general, LAB y ELA consideran que el Gobierno Vasco debería dar cauce a la voluntad de la sociedad y que el lehendakari, Imanol Pradales, debería ejercer un liderazgo claro para superar el veto de la patronal y del PSE-EE y del PNV.