2025-12-18
InicioServicios PúblicosIntervención y acción socialEskola-jangeletarako baliabide gehiago eskatu ditugu Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean

Eskola-jangeletarako baliabide gehiago eskatu ditugu Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean

Eskola-jangeletako gatazka dela eta, LABeko kide Andoni Alonsok agerraldia egin du, bideo konferentziaren bitartez, Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean.

Andoni Alonsok azaldutakoaren arabera, «aurreko ikasturtearen amaieratik, bagenekien honen hasiera zaila izango zela eta hala izan da. Ikasturtea hasi baino egun batzuk lehenago, ez genekien jangelak irekita egongo ote ziren, eta eskola-garraioko zerbitzua emango ote zen, zer gertatuko zen sektoreko milaka langileekin, antolakuntza, protokoloak, eta Eusko Jaurlaritzak zer jarrera izango zuen guzti honetan. Gaur egun, honela defini dezakegu: inprobisazioa eta aldebakartasuna».

Ikasturtearen hasierari, jangelen antolaketari eta eskola-garraioari buruz hitz egiteko Hezkuntza Sailari behin baino gehiagotan bilerak eskatu ondoren, erantzuna ezezkoa izan da une oro, duela bi aste arte, eta hiru eguneko grebarako deia egin ondoren, grebaren lehen egunaren aurreko egunean bildu ginela.

LABeko kidearen hitzetan, «jangelen antolaketari, jarduera-protokoloei, kontingentzia-planei eta abarri buruzko informazio guztia komunikabideen bidez edo Hezkuntza Sailaren web orriaren bidez jakin dugu. Eta ziurtatzen dut ez egungo ez aurreko Gobernuko kiderik ez dela gurekin harremanetan jarri. Dena izan da eta izaten jarraitzen du nik diodalako eta kito. Izan ere, LABek, 2019-2020 ikasturtea amaitu baino lehen, bilera telematiko bat egin zuen Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuko aurreko sailburuordearekin eta Amaia Jauregiberri Kudeaketa Ekonomikoko zuzendariarekin. Haiek hitza eman ziguten sektoreko langileen ordezkariekin bilduko zirela berriro, baina ez zen halakorik gertatu».

Sektore hau nagusiki emakumezkoa da, egunean batez beste 2 orduko kontratuak eta soldata irrigarriak dituztenak, eta enplegu-aniztasunera behartuta dau soldata duin bat lortzen saiatzeko. Era berean, gaur egun, aldizkako langile finko batzuk ez daude lanean; are gehiago, bi enpresa daude bi ERTE aurkeztu dituztenak, orain arte ezinezkoa izan delako langile horiek birkokatzea.

Galderak bota ditu Andoni Alonsok bere agerraldian: «Ba al zenekiten enpresa bat azpikontratatzen ari dela eskola publikoetako jangeletako langileen kontratazioa ETT baten bidez aldizkako langile finkoak egin behar ez izateko? Indarreko baldintza- agiriek argi uzten dute zerbitzuaren enpresa esleipendunak ezin duela langileen kontratazioa azpikontratatu; are gehiago, lote bakoitzeko, enpresek lan-poltsa bat izan behar dute, lotera atxikitako langileen %15 edo gehiago biltzen dituena. Ba al zenekiten eskola batzuek ikasle bekadunei eta garraiatuei bakarrik eskaini dietela jangela zerbitzua? Ba al zenekiten Gasteizen DBHko 4 ikastetxek ez dutela aurten jangela-zerbitzurik emango? Ba al zenekiten eskola batzuek jangelako ordutegia murriztu dutela? Ba al zenekiten txandaren eta txandaren artean garbiketa, desinfekzioa eta airea egin behar direla, eta denbora hori kendu egiten zaiela ikasleei bazkaltzeko?».

Horrenbestez, eskola jangela segurua eta kalitatezkoa eskatzen amaitu du bere hitzartzea, eta horretarako baliabide gehiago ezinbestekoak direla aldarrikatu du Andoni Alonsok; hots, erratioen jaitsiera, langile gehiago eta lanaldiaren igoera.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB también llama a llenar Miribilla el 27 de diciembre para dar un nuevo impulso al euskera

La emergencia lingüística del euskera es cada vez más evidente. Cada vez hay más estudios que demuestran que el euskera no tiene el futuro...

LAB exige a Arcelor AMDS y al comité de empresa que aclaren el futuro de la plantilla de Legasa

El sindicato LAB denuncia la falta de información sobre el futuro de la plantilla del centro de trabajo de Legasa tras el inicio del...

LAB reafirma su apuesta por la acción sindical antirracista en el Día Internacional de las Personas Migrantes

Hoy, Día Internacional de las Personas Migrantes, y todos los días, en LAB queremos reconocer a estas y estos compañeros por estar sosteniendo en muy malas condiciones laborales sectores fundamentales de la economía vasca, y sobre todo, poner en valor su aportación social, cultural y política en los pueblos y barrios de Euskal Herria.