2025-05-16
InicioEuskal HerriaElkartasuna eta babesa eskaini ditugu "Euskaldunon Egunkaria" itxi zuteneko 15. urtemugan

Elkartasuna eta babesa eskaini ditugu «Euskaldunon Egunkaria» itxi zuteneko 15. urtemugan

"Itxia bai, baina ez isildua". Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean entzun den esaldia da hori, "Euskaldunon Egunkaria" itxi zuteneko 15. urtemugaren harira esandakoa. LAB sindikatuaren ordezkaritza bat Andoainen izan da urtemuga ekitaldian, Garbiñe Aranburu buru. Hain zuzen ere, LABeko idazkari nagusiak elkartasuna adierazi die euskarazko egunkari nazionalaren proiektuari segida eman diotenei zein duela 15 urte itxiera pairatu zutenei. Era berean, babesa luzatu dio Berrialagunak lortzeko "Geroa zugan" kanpainari, LAB sindikatuak berak duela egun gutxi egin bezala.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA eta UGT sindikatuok EAEko langileon kolektibitateen hitzarmen propio baten alde mobilizatu gara

Pasa den martxoan LAB, ELA eta UGT sindikatuok mobilizazio prozesu bati ekin genion kolektibitateetako enpresei exijitzeko behingoz eser daitezela sektoreko langileentzat EAEn hitzarmen propioa...

LABek hezkuntza publikoan sinaturiko lan-hitzarmenek, langileon lan baldintzak hobetzeaz gain, kalitatean aurrerapauso handiak ekarriko dituzte

Hezkuntza publiko osoan 30.000 langile baino gehiagoren lan baldintzak hobetzeko, erabakigarria izan da LABen lana, bai akordio laboralean adostutako neurriak eremu bakoitzera eramaten, eta baita grebak eta mobilizazioak sustatzen ere.

LABek José Ignacio Murilloren zuzendaritza jo du Sunsundeguiren egoeraren errudun, eta gertatutakoa sakon ikertzeko eskatu du

LABeko Sunsundeguiko ordezkariek eta sindikatuko Sakanako arduradunak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Iruñean 338 pertsona kalean utziko dituen lantegiaren itxieragatik erantzukizunak eskatzeko.