Garbiñe Aranburu: «Bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizioa marraztu...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok Iruñeko kaleak hartu ditugu, aurrekontu sozialen defentsan eta zerga-erreforma justu eta sakon baten alde. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza amaiera ekitaldian: "Bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizioa marraztu nahi dugu, eta trantsizio hori borrokatzen ari gara". Hain zuzen ere, Garbiñe Aranbururen esanetan, "trantsizio hori egiteko, bide hori egiteko, orain arteko bidean atzera egin behar da, erabakietan deseraikitzeko prozesu bat beharrezkoa da. Orain arteko erabakiekin bukatu behar da, pribatizazio eta merkantilizazio politikei mugak jarriz, zaintzaren arazori irtenbide bat emanez eta pentsio eta lan erreformekin atzera eginez".

EAEko aurrekontuetan ondasuna banatzea, eskubideak bermatzea eta zerbitzu publikoak garatzea eskatu...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deituta, manifestazioak egin ditugu EAEko hiriburuetan. Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuak abenduaren 17an Parlamentura bidaliko du aurrekontu proiektua, eta, orain arte entzun ditugun adierazpenen arabera, ez da inongo borondaterik antzematen neurri sozialak bermatzeko aurrekontuetan dotazioak handitzeko. Hori ela eta, kalera irten gara aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeak eskatzeko, azken asteotan Hego Euskal Herrian egindako mobilizazioei jarraipena emanez. Bilboko manifestazioan, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza: "Azken hilabeteotan inoiz baino ageriago geratu dira sistemaren hutsuneak, inoiz baino argiago geratu da kapitalismoa dela bizitzaren etsairik handiena. Eredu berri bat behar dugu".

DSBEri buruzko lege proposamena bertan behera uzteko exijitu eta Greba Orokorrera...

LABeko Ekintza Sozialeko ordezkari Edurne Larrañagak eta Mikel Alvarezek Eusko Legebiltzarreko Lan eta Gizarte Gaietarako Batzordean egin dute agerraldia, Diru...

Garbiñe Aranburu: «Politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, aktualitateari buruz hitz egiteko. Beasteak beste, EAEko aurrekontuei buruz aritu da: "Aurtengo aurrekontuak egoera berezi batean datoz; pandemia baten erdian, osasun krisia oraindik gainditu gabe eta aurretik pairatzen genuen krisi ekonomiko eta soziala guztiz areagotu den momentuan. Horregatik, aurtengo aurrekontuek garrantzia berezia dute, eta guk esaten duguna da orain arteko politika publikoetan norabide aldaketa bat beharrezkoa dela; bestela, politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko da".

Protesta contra la prestación social sustitutoria para personas en paro

Agentes sociales y sindicatos de Euskal Herria se concentrán para denunciar la aprobación por parte del Gobierno Vasco del artículo 19.1.i bis de...

Donostian, Bilbon eta Gasteizen mobilizatuko gara abenduaren 13an, aurrekontu sozial, parte...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deituta, manifestazioak egingo ditugu EAEko hiriburuetan. Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuak abenduaren 17an Parlamentura bidaliko du aurrekontu proiektua, eta, orain arte entzun ditugun adierazpenen arabera, ez da inongo borondaterik antzematen neurri sozialak bermatzeko aurrekontuetan dotazioak handitzeko.

Egungo eredu ekonomikoa erabat aldatzea ezinbestekoa dela aldarrikatu dugu

"Euskal Herriak kapitalari planto!" plataformako eragileok, LABek barne, manifestu bat aurkeztu dugu "Aldaketa sakona euskal eredu ekonomikoan" izenburupean. LABeko Ekintza Sozialeko idazkari Endika Perez egon da aurkezpen agerraldian. Ondoren, Bilboko Iberdrola Dorrearen aurrean mobilizatu gara.

2017ko EAEko aurrekontuek ez dituzte ezberdintasun sozialak zuzentzen

Datu makroekonomikoen arabera, hazkunde fasean sartu gara, eta, Barne Produktu Gordinari (BPG) begiratzen badiogu, hakunde hori % 3,1 izan dela konturatuko gara....

Astelehenean elkarretaratzea egingo dugu Bilbon, murrizketen aurka

Hainbat eragile sozial eta sindikalek elkarretaratzera deitu dute astelehenerako, urtarrilak 16, murrizketen aurka protesta egiteko. Hain zuzen ere, EAJ...