2026-06-18
InicioIndustriaMetalCandy enpresako langileak kalera irten dira itxierari ezetz esatera

Candy enpresako langileak kalera irten dira itxierari ezetz esatera

Candy Hoover Electrodomesticos enpresako zuzendaritzak Bergaran duen fabrikaren itxieraren iragarpenari erantzunez langileak mobilizatzen ari dira 160 lanposturen galera ekarriko lukeen erabakia salatu eta gelditzeko. Enpresa komitearen arabera gutxi batzuek beraien mozkinak handitzeko deslokalizazio eta prekarizazio kasu baten aurrean gaude. Guzi hau salatuz, atzo Bergarako kaleak zeharkatu zituen manifestazioa burutu zuten.

Candy Hoover Enpresa Komitearen irakurketa Bergarako fabrikaren itxieraren berriaren aurrean (2014/10/31)
«Italian egoitza duen Candy Hoover Electrodomesticos SA ko zuzendaritzak, gaur goizean formalki adierazi du Bergaran duen fabrikaren itxiera. Honek esan nahi du 150 pertsonen kaleratzeak egin nahi dituela kaleratze kolektibo baten bidez, antolakuntza, ekonomia eta produktibitate arrazoiak argudiatuz. Hau guztia deslokalizazio eta prekarizazio kasu bat da gutxi batzuek beraien mozkinak handitzeko. Bergaran dagoen produkzioa Txinara pasa nahi da argudio nagusiak lan eskuaren kostua eta produktuaren bukaerako prezioak izanik

Mahai gainena jarri dituzten argudioak Txinako lan eskuaren prezioa Bergaran dagoena baiño merkekoa dela da. Komiteak Candy-k Bergaran produzitzen jarraitzea nahi du. Ez du axola enpresak erabakia hartura eta inongo jarraipen alternatibarik gabe etorri izana. Hau ez da 150 langileen arazoa bakarrik, Bergaran eta dagoeneko zigortuta dagoen baiara honetako arazo bat da.

Candy Hoovereko langileriak Bergarako enpleguaren alde borrokatu behar du, gure ustez Candy Hooverek bidegarritasuna eta etorkizuna du. Baina denok parte hartu behar dugu, administrazio publikoak, agente sozialak eta lagineria proiektu honen eta enpleguaren alde.

Hau horrela izanik, Bergarako eta bailarako biztanleria guztia animatzen dugu aurki egingo ditugun deialdietan parte hartzera.»

{linkr:related;keywords:candy;limit:5;title:Albiste+gehiago}
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Paro laboral en la Diputación Foral de Bizkaia: más de 600 personas movilizadas por un nuevo acuerdo y convenio y a favor del teletrabajo

Hoy, 17 de junio, las personas trabajadoras de la Diputación Foral de Bizkaia han realizado un paro laboral de dos horas convocados por la Junta de Personal y el Comité de Empresa, con el apoyo de los sindicatos ELA, LAB, UGT y CCOO.

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Nos hemos movilizado para defender los convenios propios del comercio de alimentación

Denunciamos que la iniciativa impulsada por la patronal y las grandes cadenas de distribución amenaza las condiciones laborales pactadas en Hego Euskal Herria en...