2026-02-01
InicioAcción PolíticaBotiken berrordainketaren aurkako mobilizazioak bihar

Botiken berrordainketaren aurkako mobilizazioak bihar

Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformek botiken berrordainketaren aurkako elkarretaratzeak antolatu ditu bihar, otsailak 14 goizeko 11:00etan, Bilboko Osakidetzako egoitzan, Donostiako Groseko anbulategian, Gasteizko Santiago Ospitalean eta Lizarrako Foruen enparantzan. LAB sindikatuak bat egiten haien aldarrikapenekin eta bertan parte hartzeko deia luzatzen du.

Botiken berrorodainketa eta 417 botiken %100 ordaindu beharra osasunarentzat arrisku eta eraso larria dira. Halako neurriek osasun arazorik handienak eta pentsio baxuenak dituztenak zigortzen dituzte bereziki. Berrordainketaren beharrak gaixotasunaren aurreko ezberdintasuna areagotzen du, eta beraz, ezerezean uzten du Osasunerako eskubide unibertsala.

PNV eta UPN ez dira deus egiten ari pertsona helduen eta pentsiodunen osasunaren aurkako eraso hauen aurrean. LABek presioa eta mobilizazioaren alde egiten du: berrordainketari intsumisioa, Osasungintzako aurrekontuak handitu eta Osasun Sistema propioa, publikoa, unibertsala eta doakoa. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...