2026-05-25
InicioAcción PolíticaBizi arteko zigorraren aurkako mobilizazioak egin ditu LABek lantegi, eskualde eta hiriburuetan

Bizi arteko zigorraren aurkako mobilizazioak egin ditu LABek lantegi, eskualde eta hiriburuetan

Gaur, martxoak 20, Estrasburgon Ines del Rioren auzia jorratuko da; horren harira, LABek enpresa eta lantokietan hainbat mobilizazio egin ditu, 197/2006 doktrina salatu eta bere ezarpena etetea exijituz.

Gaur, Martxoak 20, Estrasburgon, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Ines del Rio Euskal Herritarraren auzia berraztertuko du.

Espetxean 25 urte egin dituen preso politiko honek 2008an bete zuen bere zigorra, baina aske gelditzear zela, Espainiako auzitegiak zigorra beste bederatzi urtez luzatu zioten (197/2006 dotrina).

2012an Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak dotrina honek Europako Giza Eskubideen Konbentzioa urratzen zuela eta Ines del Rio berehala aske uzteko dekretatu zuen.
Espainiar estatuak ordea, errekurtsoa jarriz, ez du epaia onartu eta Inesek preso jarraitzen du.

Presoen espetxe zigorra bidegabeki luzatzen duen “Parot dotrina” bezala ezagutzen dugun 197/2006 dotrina hau, indargabetzea ezinbestekoa da.

Estrasburgon aterako den epaia Ines del Rioren aldekoa izango balitz, 20, 25 eta 30 urtez preso dauden eta beren zigor osoa bete duten edo betetzear dauden beste 72 euskal preso ere kaleratuak izango lirateke.

{flickr-album}Type=Photoset, User=38841381@N08, Photoset=72157633041152409, Cols=4, Rows=5{/flickr-album}

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB denuncia la violencia de la Ertzaintza contra miembros de la Global Sumud Flotilla

LAB quiere mostrar su solidaridad con las y los miembros de la Global Sumud Flotilla y las personas que se han acercado a mostrarles...

Muere un pescador vasco en Senegal, el segundo trabajador que fallece en lo que va de año trabajando para la empresa ATUNSA

Las violaciones de derechos que se producen en el sector pesquero suelen influir directamente en este tipo de muertes

LAB alerta de la descalificación de 190 viviendas en Ezkaba y exige medidas urgentes para garantizar el derecho a la vivienda

LAB volvió a concentrarse la tarde de ayer junto a vecinos y vecinas de la urbanización de Ezkaba, en el barrio de la Txantrea...