2024-03-19
InicioAcción SindicalArratian enplegu suntsiketaren aurka deitutako itzalaldiak erantzun oso zabala izan du

Arratian enplegu suntsiketaren aurka deitutako itzalaldiak erantzun oso zabala izan du


"Argie amatau etorkizune izitako" izenarekin Arratian Lan eta Bizi plataformak Arratiako bizilagunei atzo orduerdiko itzalandia egiteko eskaera luzatu zien. Plataformak ekimena bera eta ekimenak jasotako atxikimenduekin oso pozik azaldu dira eta bizilagunei gogorarazi die oraindik ere asko geratzen dela borrokatzeko eskualdean (Alfus, Incoesa, langabezi tasa altua…). Bide honetan beste eredu sozial eta ekonomiko berri baten beharra aldarrikatu dute, hori baita "egoerari buelta ematea" bermatuko duena. 

Arratian Lan eta Bizi Plataformaren balorazioa

ARRATIAN LAN ETA BIZI! Plataformak oso positiboki baloratzen du enplegu suntsiketaren aurka deitutako itzalaldiak izaniko erantzuna

Arratian Lan eta Bizi! Plataformak gaur asteazkena 30, mobilizazio eguna deitua dugu eskualdean; Arratiarrek gure deialdiari emaniko erantzuna oso positiboki baloratzen dugu.
Argie amatau etorkizune izitako izenarekin, dei egin diegu Arratiako bizilagunei arratsaldeko 7.30etatik 8.00etara argi itzalaldi bat egiteko, enplegu suntsiketaren aurka. Ekimen honek eragile eta erakunde ugariren atxikimendua jaso du eta babes hori ikusi ahal izan da egunean zehar hainbat mobilizazioren bidez. Eremu askotatik iritsi zaizkigu atxikimenduak, esparru politikotik, sindikaletik nahiz sozialetik. Eremu instituzionalean nabarmendu ditzakegu, besteak beste, Lemoa, Bedia eta Arteako Udaletan ordezkatuak dauden talde guztiek (EAJ, BILDU, PSOE eta ALDATUZ) emaniko babesa, baita Diman eta Igorren Bilduk eta Igorre Danontzat-ek eskainitakoa ere.
Lan munduan ELA eta LAB sindikatuek joan den astelehenean prentsaurreko bidez ia dozena bat enpresa batzorderen atxikimendua aurkeztu zuten, tartean, Cementos Lemona, Ormazabal, Negarra eta Alyasa. Hala, gaurkoan egunean zehar zenbait bilkura egin dituzte GEA Iberica, Forjas Unidas eta Tecnichapa enpresetan langileen lantegi atarietan; halaber, horietako askotan itzalaldia ere burutu da.
Arratsaldean Arratiako herri guztietako plazetan deitu diren bilkuretan lagun ugari batu dira: Bedian 100 lagunetik gora, Lemoan beste 100 eta Igorren 70 inguru. Azpimarratzekoa da hiru herri horietan alkateek ere parte hartu dutela. Horrez gain elkarretaratzea egin dira Zeanurin, Diman, Artean… Elkarretaratzerik jendetsuenak Lemoa, Bedia, Igorre eta Dimakoak izan dira. Ilunpean, kandelak piztu eta auto nahiz plazetan ipinitako sirena hotsekin hasi dituzte herritarrek elkarretaratzeak.
Azkenik, Arratian Lan eta Bizi plataformatik gogorarazi nahi izan dugu deialdia arrakastatsu honen ostetik oraindik asko geratzen dela egiteko, oraindik hor daudela ALFUS eta INCOESAko gatazkak, Arratian mila lagun baino gehiago daudela langabezian, eta soilik eredu sozial eta ekonomiko berri batek bermatuko digula egoerari buelta ematea. Hori lortzeko bestelako politika ekonomikoak egiten hasi beharra dagoela aldarrikatzen dugu plataformatik, eta dei egiten dugu hain beharrezkoa dugun alternatiba horren alde lanean eta mobilizatzen jarraitzeko.

Arratian, 2013ko urriaren 30ean

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El 22 de marzo se realizará la reunión para constituir la mesa para renovar el convenio colectivo del comercio del metal de Gipuzkoa

Este viernes, 22 de marzo, se celebrará la reunión para constituir la mesa negociadora para la renovación del convenio colectivo del comercio del metal de Gipuzkoa. Este convenio lleva 15 años sin renovarse. En LAB tenemos las ideas claras, es imprescindible recuperar la capacidad adquisitiva perdida por las y los trabajadores del sector en los últimos 15 años y reducir la jornada laboral. Estos dos puntos serán los objetivos principales de LAB.

Pedimos a la dirección de Sidenor que abandone el ERTE de su centro de trabajo de Azkoitia

El pasado 8 de marzo, la dirección de Sidenor nos comunicó su intención de poner en marcha un ERTE por motivos productivos y organizativos en los centros de trabajo de Azkoitia y Reinosa. El 14 de marzo tuvimos la reunión para crear la comisión negociadora y recoger la documentación.
00:02:19

LAB reivindica unas condiciones laborales y de vida dignas para las y los trabajadores de Ezkerraldea y Meatzaldea

Hoy, convocadas por LAB, cientos de personas han tomado las calles de Sestao para reivindicar un futuro digno para las y los trabajadores de Ezkerraldea y Meatzaldea. Y es que hace tiempo que el PNV y el PSOE pusieron en marcha una estrategia de desindustrialización en Ezkerraldea y Meatzaldea, destruyendo el tejido industrial y, a cambio, implantando el sector de los servicios en beneficio de la logística y el almacenamiento.