2024-04-16
InicioEcosocialismoAldaketa klimatikoaren alternatiba da Eskubide Sozialen Karta erakundetan txertatzea

Aldaketa klimatikoaren alternatiba da Eskubide Sozialen Karta erakundetan txertatzea


Gaur goizean, hilak 27, LABeko Batzorde sozioekonomikoko kide diren Bea Martxueta eta Urtzi Ostolozagak prentsaurrekoa eskaini dute klima-aldaketaren aurrean hartu beharko litzatekeen bidea zein den azaltzeko. Aldaketa eraikitzeko, kontzientziazio lana beharrezko den heinean, gogoetarako gunea izan nahi duen Talaia argitalpen berria prestatu eta aurkeztu du LABek Ipar Hegoa Fundazioarekin batera. Bertan gai hontan adituak diren hainbat pertsonen gogoeta eta elkarrizketak jasotzen dira. Amaitzeko, Parisen COP21 Klimari buruzko Goi-bilera egingo den testuinguruan, LABek dei egin du Euskal Herri osoan zehar antolatuko diren mobilizazioaetan parte hartzera.

Aldaketa klimatikoaren aurrean, Eskubide Sozialen Kartan jasotakoak erakundeen marko araugilean txertatzea da alternatiba

Arduraz eta mesfidati hartzen dugu astelehenean Parisen hasiko den aldaketa klimatikoaren inguruko Goi Bilera. Parisen bilduko direnak, giza komunitate jakin batzuen, baliabide naturalen eta langileon zapaltzaileak dira irabazi ekonomikoak lortzeko.

Kapitalismoa ez da gai bizitza babesteko eta zuzentasun soziala lortzeko, eta gainera, bizirauteko etengabe hazi beharra du, eta badakigu hau, epe luzera begira ezinezkoa dela. Beraz, Parisen eskeiniko dizkigutenak irtenbide faltsuak baino ez dira izango

Munduko agintariak aldaketa klimatikoaren ondorioak gutxitzeko hainbat aldiz bildu dira, baina ezer gutxi egin dute arazoari aurre egiteko. Oraingoan, hogeigarren aldiz Parisen bilduko dira, eta Kiotoko Goi Bileran hartutako adostasunak berretsi beharko dituzte, baina Kiotoko protokoloaren helburuak ez ziren nahikoa izan, eta gainera, protokoloa bera ez da eraginkorra izan. Oraingoan ere esperantza gutxi dugu Gailur honetan jarrita, izan ere, bertan parte hartuko duten gobernuen interesak ingurumenarengandik, pertsonon ongizatearengandik zein osasunarengandik hurrun daude, beraien interesak merkatuen menpe daude eta itxurakerietan ibiliko badira ere, gutxi batzuen aberastasuna lehenetsiko dute beste guztiaren gainetik. 

Pertsonak, planeta eta bizitza erdigunean jartzen dugunon esku baleude Goi bilera honetan hartu beharreko erabakiak, sistema bera errotik kolokan jarri beharko lukete.

Parisen eskeiniko zaiguna dagoeneko agortua dagoen formula da, ezinezkoa da erregai fosiletan oinarrituriko ereduan jarraitzea, dagoeneko urgentea da ahalik eta epe laburrenean karbono gutxian oinarrituriko ekonomia garatzea, hori lortzeko, frackinga bezalako teknikak legez kanporatuak izan behar dira, berriztagarrien alde egin behar dugu, agroekologiaren eta arrantza jasangarriaren alde egin behar dugu, gertuko merkataritza bultzatu behar dugu. Neurri hauek nahitaezkoak dira atzeraezina izango den egoerara ez heltzeko. 

LABek Euskal Herrian, aldaketa klimatikoaren aurrean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan jasotako naturaren eskubideak gure erakundeen marko araugilean txertatzean ikusten du aterabidea. 

Ingurumen osasuntsua eraikitzea da gure nahia, eta horretarako naturaren eskubideekin konprometitua egotea besterik ez dago. Goazen edo hobe esanda, kapitalismoak daramagun bidetik jarraitzerik ez dago, uste baino lehenago amildegiarekin aurkituko garelako. Aldaketak planteatzen ditugu guk, aldaketa errealak eta egingarriak, eta bide berri horiek hartzeko, jendarteko gainontzeko eragileekin aliantzak sortu eta elkarlana abiatzea da gure hautua.

Produkzio bitartekoetan eta erakundeetan eragin beharra dugu, interes espekulatibo aseezinen gainetik ingurumena eta gu guztion osasuna jarri behar dugu langileok jendarteko gainontzeko sektore guztiekin batera. Horretarako, erabakien jabe gu geu izatea nahitaezkoa da, langileon eta gainontzeko sektoreen parte hartzea guztiz beharrezkoa da guztia komunitate osoaren mesedetan kudeatzeko, bai gure belaunaldiaren alde, baita etorkizuneko belaunaldien alde ere.

Gure lehentasunak argi marraztuak dauzkagu, badakigu zeren aldekoak garen eta zeren aurkariak garen. Ez dugu energia nuklearrik onartuko, Lemoiz itxi genuen, eta Garoña ixtea ere derrigorra dugu. Ez dugu nahi Kantauri itsasoan hidrokarburorik dagoen iker dezaten, eta Euskal Herria frackingetik librea izan behar da. Mugikortasunari dagokionez, Abiadura Handiko Trenaren kontrakoak gara, makroproiektu hau euskal herritarrontzat ekonomikoki, sozialki eta ingurumenari dagokionez kaltegarria da, lanak gelditzea eta auditoria soziala egitea exijitzen dugu. Hondakinen tratamenduari dagokionez, errauskailuak bezalako sistemak edo porlandegietan erraustea gaixotasun-sortzailea eta guztiz kutsakorra dela jakinda, sistema hau alboratzea exijitzen dugu.

Baina noski, ez gara ezezkoan gelditzen, ereduen arteko talkara goaz, biak aurrez aurre konfrontatuz. LABek arrantza, nekazaritza edo hosto zabaleko basogintza bezalako sektore estrategikoen alde egiten du. Argi dugu bidea elikadura burujabetza dela. Energiari dagokionez, gehiegizko kontsumoa gelditu, aurreztu eta enplegua sortuko duten berriztagarrien eta ordezkagarrien aldekoak gara. Mugikortasunari dagokionez, batez ere lanera eta ikastera joan etorriak egiteko, garraiobide komunitario eta publikoaren alde egiten dugu. Hondakinen tratamenduari dagokionez, kontsumo eta produkzio arduratsuaren alde egingo dugu, erraustegiak alboratzeko. “Zero zabor” izan behar da helburua, eta hori lortzeko, sistema egokiena denaren alde egingo dugu.

Azkenik, LABek COP21aren aurrean erantzuteko mundu mailako deialdiari erantzunez Euskal Herrian deitu diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten diegu langileei eta orokorrean euskal jendarte osoari.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Damos comienzo a las movilizaciones por un convenio digno en Aulasa

La empresa mantiene bloqueadas las negociaciones que iniciaron las y los trabajadores de la fábrica de metalurgia de Oleta hace casi medio año.

Condenan a Correos por daños morales a una trabajadora #LortuDugu

El Juzgado de lo Social Nº 3 de Vitoria-Gasteiz ha condenado a pagar 1.500 euros a la Sociedad Estatal Correos y Telégrafos S.A. Por primera vez se condena a la empresa en concepto de daños morales, por denegar a una trabajadora un permiso por intervención quirúrgica sin hospitalización.

Ayer nos sumamos a la Marcha Solidaria Urdinduz de Gautena, destacando la importancia de un convenio digno

El 14 de abril, la comunidad de Gautena celebró Urdinduz, una marcha solidaria destinada a concienciar y visibilizar el Trastorno del Espectro del Autismo (TEA). En un ambiente festivo, el comité de trabajadores y trabajadoras de Gautena se unió a esta iniciativa.