2026-02-02
InicioAcción SindicalAiaraldeak PLANTO egin eta alternatibak badirela aldarrikatzen du

Aiaraldeak PLANTO egin eta alternatibak badirela aldarrikatzen du

Langabezia eta lan gatazka ezberdinak, Hezkuntza, gazteen egoera, Etxebizitza eta Komertzio txikiak abiapuntu hartuta  Aiaraldeko plataformak kanpaina informatiboa jarri dute martxan eskualdeko egoera kezkagarria salatzu eta alternatibak badirela aldarrikatzeko. Otsailaren 22an Eskualdeko Manifestazioa deitu dute "Aiaraldeak plantoa nahi du. La comarca se plata" lelopean.

Askapena, ELA, Amurrio, Laudio, Urduña eta Orozkoko Gazte Asanbladak, Gazte Independentistak, Hauspoa, Ikasle Abertzaleak, LAB, STEE EILAS eta Stop Deshaucios Aiarak osatzen duten Aiaraldeko Plataformak, otsailaren 8tik 22ra, kontzientziazio eta informazio dinamikak eramango ditu aurrera esparru ezberdinetan (enpresak, ikastetxeak, kalea……). Otsailaren 22an, arratsaldeko 20:00etan Lamuza plazatik irtengo den Eskualdeko Manifestazioak emango dio amaiera kanpainari.

Guzti honekin Aiaraldeak egungo politiken aurrean PLANTO egiten duela irudikatu nahi dute, instituzio ezberdinei egoera eta gizartea aldatzeko alternatibak badaudela eta aurrera eraman daitezkeela esanez.

Plataformak deialdi honetara atxikimenduak jasotzeko gonbitea luzatzen die enpresa batzorde edo ordezkariei, gurasoen elkarteei eta irakurketa konpartitzen duten eragileei guztiei. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB rechaza cualquier tipo de destrucción de empleo en Tubos Reunidos y exige responsabilidades a la empresa y a las instituciones

LAB rechaza de forma rotunda el ERE anunciado por la dirección de Tubos Reunidos en las plantas de Amurrio y Trápaga.  No aceptamos que se...

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...