2026-02-02
InicioIndustriaFederacionesAdegiren aurrean mobilizatu gara, Gipuzkoa "lan eskubiderik gabeko lurralde" bilakatu nahi duela...

Adegiren aurrean mobilizatu gara, Gipuzkoa «lan eskubiderik gabeko lurralde» bilakatu nahi duela salatzeko

Aste honetan egingo ditugun mobilizazio sortari ekin diogu gaur Donostian, Miramongo teknologia parkean, hitzarmenak eguneratzeko eta industriako langileen lan baldintzak hobetzeko eskatzeko. Gipuzkoako enpresen elkarte Adegiren egoitzatik abiatu dugu manifestazioa, eta prekarietatearen aurkako oihuak izan dira nagusi. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Industriako Federazioko kide Jonan Goñik ohartarazitakoaren arabera, "Adegik lan eskubiderik gabeko lurralde bilakatu nahi du Gipuzkoa".

Hauek dira egunotarako deitutako gainontzeko mobilizazioak, industrian aberastasuna banatzeko garaia dela aldarrikatzeko:

• Bihar, asteazkena, 11:00etan, giza katea Gasteizko Aldabe Gizarte etxetik. Elkarretaratzea, 11:15ean, SEA parean, Gasteizen.
• Etzi, osteguna, elkarretaratzea Iruñean, CEN parean, 12:00etan.
• Etzidamu, ostirala, manifestazioa Confebasken egoitzatik abiatuta, Bilbon, 11:30ean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB rechaza cualquier tipo de destrucción de empleo en Tubos Reunidos y exige responsabilidades a la empresa y a las instituciones

LAB rechaza de forma rotunda el ERE anunciado por la dirección de Tubos Reunidos en las plantas de Amurrio y Trápaga.  No aceptamos que se...

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...