2026-10-03
HomeIndustriaFederazioaAdegiren aurrean mobilizatu gara, Gipuzkoa "lan eskubiderik gabeko lurralde" bilakatu nahi duela...

Adegiren aurrean mobilizatu gara, Gipuzkoa “lan eskubiderik gabeko lurralde” bilakatu nahi duela salatzeko

Aste honetan egingo ditugun mobilizazio sortari ekin diogu gaur Donostian, Miramongo teknologia parkean, hitzarmenak eguneratzeko eta industriako langileen lan baldintzak hobetzeko eskatzeko. Gipuzkoako enpresen elkarte Adegiren egoitzatik abiatu dugu manifestazioa, eta prekarietatearen aurkako oihuak izan dira nagusi. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Industriako Federazioko kide Jonan Goñik ohartarazitakoaren arabera, "Adegik lan eskubiderik gabeko lurralde bilakatu nahi du Gipuzkoa".

Hauek dira egunotarako deitutako gainontzeko mobilizazioak, industrian aberastasuna banatzeko garaia dela aldarrikatzeko:

• Bihar, asteazkena, 11:00etan, giza katea Gasteizko Aldabe Gizarte etxetik. Elkarretaratzea, 11:15ean, SEA parean, Gasteizen.
• Etzi, osteguna, elkarretaratzea Iruñean, CEN parean, 12:00etan.
• Etzidamu, ostirala, manifestazioa Confebasken egoitzatik abiatuta, Bilbon, 11:30ean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...