2024-04-29
InicioServicios PúblicosGobierno Vasco7 greba egun Telelaguntzako Euskal Zerbitzu Publikoan

7 greba egun Telelaguntzako Euskal Zerbitzu Publikoan

LAB, ELA eta UGT sindikatuek deituta otsailaren 9, 10, 20, 21, 24, 25 eta 26an goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara langileek zerbitzua etengo dute Jaurlaritzak bere gain duen telelaguntza zerbitzua lizitazio bidez kanpora eramateko erabakiak ekarri dizkien eskubide urraketak salatzeko. Gaur Jaurlaritza aurrean lehenik eta enpresa aurrean gerora, protestak egin dituzte langileen eskubideak bermaturik egon daitezela exijitzeko.

LAB, ELA eta UGTren oharra
GREBA DEIALDIA.
TELELAGUNTZAKO EUSKAL ZERBITZU PUBLIKOA


2011ko ekainean, Eusko Jaurlaritzak telelaguntzako zerbitzu publikoa bere gain hartu zuela Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan. Eusko Jaurlaritzak zerbitzu publikoak kanpora eramateko politikari eutsi zion, eta lizitazio baten bidez, telelaguntzako zerbitzu publikoaren kudeaketa TELEVIDA – GSR merkataritza enpresari (egungo UTE GSR – TELEVIDA) esleitu zion.

Bizkaiko langileek, lehen eta orain, enpresaren langile gehienak lurralde honetakoak izanik, Hitzarmen Kolektibo bat negoziatu zuten Bizkaian, zerbitzua kudeatzen duen enpresarekin.

Titulartasun eta kudeatze aldaketak, gure ustez, langileei eta zerbitzu berari ere egin die kalte.

Enplegu baldintzei dagokienez, kontuan hartu behar da, nahiz eta gure zeregina ez den onartzen, gizarte zerbitzuez berba egitea zerbitzu hauen hartzaileez jardutea dela. Gizarte zerbitzuetako langileak, eta hortaz, telelaguntzako euskal zerbitzu publikoaren langileak zerbitzua oinarritzen den zutabeak dira.

Hala ere, zerbitzuak titulartasunaz aldatu izanak eta egungo merkataritza-enpresak egin kudeaketak eragin dute langileen eskubideen aurka aurrez aurreko eta gorabehera handiko erasoa. Lan-araudiaren ez-betetzeak etengabeak izan dira, baita lege-iruzurrean lotutako kontratazioak, hitzarmen kolektiboaz egin diren interpretazio okerrak, Lan Arriskuen Prebentzio legearen ez betetzeak eta zerbitzuaren kaltean lan-zama nabarmenki handitu izana ere.

Aipatu guztia areagotzen da, aintzat hartzen badugu, lan bera egiteagatik, hainbat soldata-eskala erabiltzen direla langileei ordaintzeko. Lan-baldintzei dagokienez, azken lau urtean ez da inolako soldata-igoerarik jazo. Laneko baldintza hauek bere horretan iraungo dute enpresan jazo diren aldaketekin ere.
Zerbitzuan jazotzen diren arazoen jatorria dugu: zerbitzua kanpora eramatea, are gehiago, kontuan hartuz, urtez urte irabaziak pilatzen ari den merkataritza-enpresa batez ari garela; egiaztatze-egituretan langileak ez daude ordezkatuak; langileen eskubideak bermatuko dituen araudirik ez izatea, zerbitzuaren titular berak ezarria; eta Telelaguntzako Euskal Zerbitzu Publiko berarentzat, lanaldia arautuko duen esparrurik ez izatea.

Jazoera hauen nahiz gure aldarrikapenen berri eman diegu, iraganean ere, Eusko Jaurlaritzari, zerbitzuaren titularra eta finantzatzailea delako, zein Legebiltzarreko Taldeei eta enpresa berari ere.
Egia bada ere, aukera eman zigutela Eusko Legebiltzarraren batzorde batean berba hartzeko eta arazoari nolabaiteko irteera eman geniezaiokeela eta gure arazoa kontuan har zezaketela igarri genuela, azkenean, ez zuen aurrera egin.
Langileen Legezko Ordezkaritzak ( LAB, ELA eta UGT) eta langileok erabaki dugu mobilizazioei ekingo diegula.

Mobilizazioak, otsailean, zazpi egunetako greba batean gauzatuko dira (otsailaren 9an, 10an, 20an, 21ean, 24an, 25ean eta 26ean, goizeko 10:00ak eta 12:00ak bitartean eta arratsaldeko 18:00ak eta 20:00ak bitartean). Enpresako langileok mobilizazioak areagotzeko asmoz dihardugu, beti ere, Telelaguntzako Euskal Zerbitzu Publikoan lan egiten duten langileen lan baldintzak negoziatzeko eta arautzeko gertu ez baleude.

Honen bidez, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte politikako sailera eta Legebiltzarreko Taldeengana jotzen dugu gure eskariak bere egin ditzaten eta kalitateko zerbitzua lortzearren, eskaintzen dugun zerbitzuari egokituko zaizkion lan baldintzak berma daitezen. Horrengatik guztiarengatik eskatzen dugu:

• Langile ororen baldintzak arautzeko eta haien zereginak saritzeko helburuan, Eusko Jaurlaritzak enpresa kudeatzailearen eta langileen ordezkaritzaren arteko negoziazioaren buru izan behar du. Honen ondorioz, Telelaguntzako Euskal Zerbitzu Publikoak Erkide mailako Hitzarmen Kolektiboa lortu beharko luke.
• Eusko Jaurlaritzak finkatu ditzala, zerbitzu honi dagokion kontratuan agertzen diren baldintza pleguetan, Telelaguntzako Euskal Zerbitzu Publikoaren Erkide mailako Hitzarmen Kolektiboa nahiz hari dagozkion klausula sozialak, langileen eskubideak berma daitezen.
• Gutxieneko izaeraz ezar dezala jadanik zerbitzuan ezarria zegoen erabiltzaile/langilearen ratioa, zerbitzuaren titulartasuna eta kudeaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren esku zegoenean.

Gure asmo ona eta prestasun osoa adierazi nahi dugu Legebiltzarreko Taldeekin eta Enplegu eta Gizarte politikako Saila berarekin ere, beharrezkoak gerta daitezkeen gaiez eztabaidatzeko.

Euskal Herria, 2015eko otsailak 6»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las y los trabajadores de Intervención Social de Bizkaia, exigimos a Gizardatz y Geroan que abandonen la posición boicoteadora que lleva a que el...

Los y las trabajadoras de Intervencion Social de Bizkaia llevamos desde el año 2022 sin convenio y con más de 8 días de huelga, varios días de movilización, incluidos ayunos, con la determinación de lograr un convenio que dé reconocimiento a la labor que realizamos.

Exigimos medidas para garantizar la salud laboral en el caso del amianto en CAF

Con motivo de la celebración ayer del Día de la Salud Laboral, los trabajadores y las trabajadoras de CAF han comparecido para informar sobre una cuestión relacionada directamente con el tema: el amianto.

Denunciamos la actitud de la empresa con las y los huelguistas de Imegar y reivindicamos la legitimidad de la lucha

Durante estos días las y los trabajadores de Imegar (Laudio) han estado movilizándose y pidiendo a la empresa que readmita a sus compañeros de trabajo y que de solución a este conflicto.