2026-06-17
InicioSecretaríasSecretaría FeministaEmakumeon aurkako indarkeria salatzeko manifestazioa Abadiñon

Emakumeon aurkako indarkeria salatzeko manifestazioa Abadiñon

Abadiñon gertatutako erailketa sexistak salatzeko, bihar hilak 12, arratsaldeko 19:00etan Matienako Traña Plazatik manifestazioa deitu dugu Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako Plataformako kideok. Egin diezaiogun aurre emakumeon aurkako indarkeriari. Gainontzeko herrialdeetan ere mobilizazioak ostiralean ohiko ordu eta lekuetan.

ABADIÑON ERAILDAKO BI EMAKUMEEN HARIRA, EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXAREN ADIERAZPENA

«Atzo Abadiño asaldatuta jaiki zen eta horrekin batera, Euskal Herri osoa. Jakin genuen bi emakume, ama-alaba, haren gizon eta suhiak erail zituela haien etxean. Emakumeon aurkako beste eraso honen aurrean Euskal Herriko Mundu Martxaren Plataformak honako hau adierazi nahi du:

– NAZKATUTA gaude. Haserre ez, oso haserre. Beste behin ere, emakumeon aurkako indarkeria kasu baten aurrean gaude, eta gainera, kasu honen krudelkeria aintzat hartuta, gure gaitzespen osoa eta salaketa irmoa egin nahi dugu ezer baino lehen.

– Kontziente gara, emakumeon aurkako indarkeriak ez duela etenik, eta honen aurrean ezin dugu gure amorrua, nekea eta haserrea besterik adierazi.

– Salatu nahi dugu, beste behin ere kasu honi eman zaion trataera publiko zein mediatikoa. Salatu nahi dugu, hasiera batetik genero indarkeriarekin lotzeko jarritako erresistentziak hainbat kargu publiko, adierazpen zein komunikabideengatik. Besteak beste, herriko alkatearen lehen hitzak “oso arraroa litzatekeela” esanez, edo hainbat telebista kateetan bestelako teoriei emandako pisua “gizon bakar batek hori dena ezin egin” zezakeela argudiatuz.

– Ba gogorarazi nahi dugu, tamalez ez dela hain arraroa eta berriz ere, ardura publikoa duten horiei prudentziaz jokatzeko ardura exijitzen diegu.

– Azken aste hauek gogorrak izaten ari dira emakumeon aurkako indarkeria dela medio, eta ezin dugu ahaztu Euskal Herrian urtea amaitzear doala 5 emakume erail dituztela dagoeneko, Bilboko gizon batek bere bi alabak erail zituela Asturiasen berriki eta eta egunero ditugula bortxaketa, eraso eta abarren berri.

Beraz, ozen diogu: nazkatuta gaude eta ez gara isilduko! Emakumeok aske bizitzeko eskubidea dugulako,

Elkarretaratzeak deitu ditugu ABENDUAK 12 ostiralerako, Euskal Herriko herri eta hiriburuetan, eta bereziki deialdia luzatu nahi dugu Matienako Traña Plazatik irtengo den manifestaziora joateko ostiralean bertan izango dena 19.00etan (Bizkaiko mobilizazio guztiak Matienako manifestaziora bideratuko dira).

GORA BORROKA FEMINISTA!
GORA EMAKUMEON BIZITZAK!

Euskal Herrian 2014ko abenduaren 10ean»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Paro laboral en la Diputación Foral de Bizkaia: más de 600 personas movilizadas por un nuevo acuerdo y convenio y a favor del teletrabajo

Hoy, 17 de junio, las personas trabajadoras de la Diputación Foral de Bizkaia han realizado un paro laboral de dos horas convocados por la Junta de Personal y el Comité de Empresa, con el apoyo de los sindicatos ELA, LAB, UGT y CCOO.

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Nos hemos movilizado para defender los convenios propios del comercio de alimentación

Denunciamos que la iniciativa impulsada por la patronal y las grandes cadenas de distribución amenaza las condiciones laborales pactadas en Hego Euskal Herria en...