2026-08-02
InicioSecretaríasSecretaría FeministaIrailak 28, Abortatzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna

Irailak 28, Abortatzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna

1990etik eta Latinoamerikako eta Karibeko erakunde feministen proposamenaren ondoren, irailak 28an Abortatzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten PPren gobernuaren aintzinako garaietako erreforma ultramontanoak kalera aldarrikatzen ateratzera behartu gaitu, berriz ere emakumeok gure gorputzen eta bizitzaren gainean erabakitzeko eskubidearen alde.

Emakume-mugimenduaren eta, orokorrean, gizarte osoaren erantzuna oso jendetsua izan da, eta argi utzi du ez dugula emakumeon oinarrizko eskubideen aurkako eraso zuzena suposatzen duen lege hau nahi.

PPren aurre aurreproiektuak emakumeon erabakitzeko eskubidea ekidin nahi du, berau osasun langileen zein abortatzen lagundu nahi duten inguruko edozeinen aurkako zigor eta zehapenen bitartez burutu nahi dute. Emakumeak, berriz, ez dituzte zigortuko, ez behintzat zigor-epaitegietan, biktima moduan hartzen dituzte eta, ondorioz, ama moduan bakarrik azaltzen dira, eskubideen sujetu eta hiritar moduan desagertuz. Emakumeen tutela eta gaitasungabetze honek aintzinako garaietara garamatza.

Inguruabar honetan, osasuneko profesionalen eta mugimendu feministaren arteko hartuemana ezinbestekoa da. Eta marko horretan publikoki lege atzeragoi hau salatu nahi dugu eta argi utzi, legeak aurrera jarraituz gero, emakumeek abortatzeko eskubidea burutzeko diktadurako eta Francoren ondorengo sareak berrerabiltzeko prest gaudela.

Lege honen benetako borondatea emakumeen gorputzaren gaineko kontrola da, gizakion erreprodukzioaren gaineko kontrola eta, haatik, sistema kapitalistaren eskulanarena. Lege klasista da, baliabiderik gabeko emakumeak berriz ere klandestinitatera daramatza eta bere osasunerako arriskua dakar, baliabideak dauzkaten emakumeek atzerrian abortatuko duten bitartean. Abortatzeko eskubidearen ukapena oinarrizko eskubideen planaren barnean kokatu behar dugu, baita PPk inposatu nahi duen eskubiko ideologiaren barnean ere.

Horregatik guztiarengatik, Abortatzeko Eskubidearen aldeko Plataformak eta ESK, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok bat egiten dugu irailak 28ko aldarrikapenarekin eta dei egiten dugu irailak 26an ospitale zein osasun-zentruetan burutu behar diren 10 minutuko kontzentrazioetan parte hartzera, abortatzeko eskubidearen praktika askea ekidin eta kriminalizatzen duen araudi honen aurka eta exijitzen dugu:
– Alberto Ruiz Gallardon ministroak aurkeztutako Sortutakoaren eta Haurdun den Emakumearen Eskubideen Babeserako Lege Organikoa berehala baztertzea.

– Abortua Zigor Kodetik desagertzea eta berau osasun publikoaren barruan eskubide eta prestazio moduan arautzea.
– Emakumeek dohainik aborturako eskubidea ziurtatuko duen araudia sortzea, bere gorputza eta sexualitatea disfrutatzea ziurtatuko duena, erreprodukzioaz gain eta edozein sexu-aukeratik aske.

– Prebentziorako politika publikoak ezartzea, bereziki sexu-hezkuntza eta antisorgailuen sarbiderako gaietan.
– Eusko Jaurlaritzari legea onartuz gero berau ez aplikatzeko alternatiba eta estrategia guztiak bila ditzala, baita emakumeek dohainik modu askean erabakitzeko eta abortatzeko eskubidea ziurta dezala ere.

ABORTUA ESKUBIDEA DA ETA ESKUBIDEAK EZ DIRA NEGOZIATZEN

BORROKAN JARRAITZEN DUGU!!!

GORA EMAKUMEON BORROKA!!!
 


 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Recurrimos los macropliegos de ambulancias de un costo estimado en más de 1.200 millones y denuncia la apuesta del Gobierno Vasco por consolidar la...

Desde el sindicato hemos interpuesto un recurso especial frente a los pliegos del Departamento de Salud para los servicios de Soporte Vital Básico y Transporte Programado y Concertado. Denunciamos que el consejero Alberto Martínez ignora las directrices del Plan de Salud, desoye la demanda social y hace caso omiso de las experiencias exitosas de recuperación de la gestión pública en otras comunidades autónomas para seguir favoreciendo a empresas piratas con un historial de incumplimientos laborales.

La patronal presenta una propuesta para el convenio de Conservas y Salazones de Pescado de Bizkaia que LAB someterá la decisión de las trabajadoras

Los avances recogidos en la propuesta son el resultado de más de año y medio de negociación y, especialmente, de la lucha y de las huelgas de las trabajadoras.

LAB logra un acuerdo que protege al personal de varias escuelas infantiles municipales tras la decisión unilateral del Departamento de Educación de retirarles la...

LAB ha firmado un acuerdo para que el personal de las escuelas infantiles de Andoain, Usurbil, Oiartzun, Ordizia, Aretxabaleta y Gaubea continúe desempeñando sus...