2026-08-14
InicioIndustriaMetalLABek FVEMen azken proposamena salatu du

LABek FVEMen azken proposamena salatu du

Pasadan ekainaren 25ean, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen Bilbon, FVEMen, metal arloko enpresen Bizkaiko Federazioaren egoitzan aurrean, patronal honek hitzarmenaren negoziazioaren testuinguruan egindako azken proposamena salatzeko.

LABen Oharra
FVEM-EK 4.391 LANPOSTU SUNTSITU NAHI DITU

«LABek, gaurko mobilizazioaren bidez, FVEMek metaleko hitzarmenaren negoziazioan aurkeztu duen proposamenaren atzean dagoen enplegu suntsiketa salatu du. Patronalak 250 orduko malgutasuna nahi du. Horrek Bizkaian, metalgintzako sektorean 4.391 lanpostu suntsitu dezake, gure kalkuluen arabera.

Proposamen honek gainera lan baldintzen erabateko prekarizazioa ekarriko du, erabat suntsituz bizitza laborala eta familia zein sozial bizitzaren arteko uztartzea.

Gogoratu behar dugu Bizkaian dagoen langabezi tasa %19koa dela, zehazki egun 98.615 pertsona daude langabezian.

Beraz, FVEMen proposamena erabat onartezina da. Patronalaren proposamena enplegua suntsitzeko tresna bat besterik ez dela ikusirik, Eusko Jaurlaritzari galdera argi bat egin nahi diogu: Eusko Jaurlaritzak bat egiten al du FVEMeko proposamenarekin?

Pasa den astean Urkullu lehendakariak harrotasunez esan zuen aurreikusten duela datorrean urtean 5.000 lanpostu sortuko direla EAE osoan. FVEMen proposamenak soilik Bizkaian ezerezean utzi du aurreikuste hori. Eusko Jaurlaritza ados al dago 4.391 lanpostu suntsitzearekin? Ez al du ezer esan behar?

Eusko Jaurlaritzak aukera paregabea dauka orain arteko ixiltasuna hausteko eta esateko ez dela onargarria enplegu suntsiketa ekarriko duen proposamenik aurkeztea, are gutxiago koiuntura honetan.

Enplegua zein aberastasuna banatzeko akordioak egiteko garaia da. LABek metaleko negoziazio mahaian aurkeztutako proposamenak ahalbideratzen du hori.

LABen iritziz, ez dago beste biderik, erreformaren kontrako klausulak eduki behar ditu, soldata igoerak KPIaren erreferentziari eutsi behar dio eta noski lanpostuak babestu behar ditu.»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos que la combinación de los riesgos de movilidad y la precariedad supone un cóctel laboral mortal

El sindicato LAB ha sabido que Said El Hadi, vecino de Funes de 42 años, fallecido el día 5 en Azkoien en un accidente...

Las trabajadoras de Konecta BTO reclaman la readmisión de sus 13 compañeras despedidas

Han realizado un paro y se han movilizado ante la sede de El Correo en Bilbo. Vocento es, junto con Iberdrola, el principal cliente...

Osasunbidea no valora los idiomas en convocatorias del personal facultativo

Esto se debe a la aplicación de la nueva normativa que rige la valoración de los idiomas, el conocido como “decreto del euskera”. En...