2026-08-06
InicioServicios PúblicosServicio SociocomunitarioAdinduen egoitzetan atentzioaren eta langileen osasuna kolokan dagoela salatu du LABek

Adinduen egoitzetan atentzioaren eta langileen osasuna kolokan dagoela salatu du LABek

LAB sindikatuak parodia bidez Gasteizen adinduen egoitzetan ematen diren lan eta bizi baldintzen okertzea salatu zuen pasadan ostegunean. Umorea erabiliz indarrean dagoen ratioen dekretua aldatzea exijitu zen, Europako bataz beste dagoen ratioen mailara homologatzeko.

EAEn, Eusko Jaurlaritzak dauka egoitza hauetan bete beharreko ratioak finkatzeko ardura. Eta egin egin zuen, 1998an argitaratu zuen dekretu baten bidez. Baina ratio horiek oso bajuak dira (toki askotan 100 lagun artatzeko 50 langileen plantilla dago, bertan egin behar diren lan guztiak eta bete behar diren eguneko 24 orduan kontuan harturik). Eta gainera, gaur egun egoitzetan dagoen egoiliarren izaera ere asko aldatu da: gero eta dependentzia handiagoak.

Egoera honek lan baldintzak okertzea ekarri du: estresa, lesioak, lanaldi partzial asko, pertsonak duintasunez artatzeko aukerarik ezak sortzen duen ezintasuna… Egoiliarrengan ere, nola ez, eragina du, bizitzeko ezinbesteko diren gauzak korrika eta presaka egiten zaizkie, jarduera oso gutxi dituzte, berordainketa altua…

Kanpaina bati ekin dio LABek Hego Euskal Herrian. Lehenik eta behin, adinduen egoitzei kristalezko ormak ezarri nahi izan die, gizarteak ikus dezan gaur egungo egoerak ez duela ahalbidetzen bertan eman behar zen kalitatezko arreta lortzea. Hortik aurrera, zera lortu nahi dugu: indarrean dagoen ratioen dekretua aldatzea, Europako bataz beste dagoen ratioen mailara homologatzeko. Egoitzetan langile gehiago behar dira, egoiliarrei arreta ematen denbora gehiago eman ahal izateko. Egoitzetan, bizi kalitatea erabat lotuta dago enpleguaren kalitatearekin, eta gaur egun bietan hobetzeko beharra dago.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed sale a la calle para dar a conocer su labor y exigir un convenio digno que fortalezca la capacidad investigadora del Sistema Público...

El Comité de la fundación pública reclama voluntad para poner fin a 40 años de carencia de un convenio propio que recoja las peculiaridades...

Los y las trabajadoras de la gasolineras de Moeve en Gipuzkoa irán a la huelga del 14 al 16 de agosto por la mejora...

Los y las 150 trabajadoras de las 16 gasolineras que tiene Moeve en Gipuzkoa harán huelga desde las 22:00 del 14 de agosto a...

El descenso de la afiliación y el aumento del paro muestran el deterioro del sistema

El número de personas paradas ha aumentado en 902 en Hego Euskal Herria respecto al mes de julio del año pasado, con lo que...