2026-08-08
InicioIndustriaFederacionesGure industriaren defentsan, hitzarmenak orain

Gure industriaren defentsan, hitzarmenak orain

Gaur, apirilak 11, LAB sindikatuaren Industria Federazioa berriro mobilizatu da Bilboko kaletan, “Gure industriaren defentsan, hitzarmenak orain” lelopean. Mobilizazio berri hau gure sindikatuak, bakarka, azken urtean, sektoreko hitzarmenak eta negoziazio kolektiboa babestuz egin dituen hamaika mobilizazioei gehitzen zaie.

Mobilizazio honen bidez, gure herriko industriaren etorkizuna babestu nahi dugu. Industriak eskubiderik gabe, negoziazio kolektiborik gabe ez duelako etorkizunik. Langileek mobilizazio hau eginez ardura erakutsi dute; aldiz, CONFEBASK, Madriletik sustatu diren lana desarautzeko politikak erabiliz, arduragabekeriaz jokatzen ari da, bien bitartean, patronal horren buruzagi batzuk, Pello Gibelalde eta Juan Jose Artetxe jaunek (ADEGI-ren presidenteak, FVEM-ko presidente-ordeak, hurrenez hurren) euren enpresetan aldarrikatzen dutenaren kontrakoa sinatu dute. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak bakar-bakarrik utzi du langileria, bankuen eta enpresaburuen elkarteen esanetara jarri da; ez dezagun ahantz patronal horrek guztiz arbuiatu zuela Eusko Jaurlaritzaren proposamena hitzarmen kolektiboak babesteko.

Prekarietate eta ezberdintasun handiagora eramaten ari zaigun korapilo honetan, LABek badu alternatiba Euskal Herriko langileentzat. LAB erakusten ari da eraman nahi gaituzten bidetik at badela bestelako bat. Eta hori, erakutsi, enpresetan nahiz sektoretan erakusten ari gara.

Geldiarazi nahi gaituzten honetan, ausardiaz jokatzeko garaia da eta egiazko borondaterik balute, ez genuke arazorik izan behar, industria esparruan, sektoreko hitzarmenak izan daitezkeela nabarmenduko luketen proposamenak aurkezteko. LABek, datozen asteotan, proposamena aurkeztuko du metalgintza sektorearen egoera desblokea dadin. Proposamenean, lan erreforma mugatuko dituzten klausulak, beste sektoretan jadanik onartu diren klausulak, eta KPI-ri dagozkion soldata igoerak ekarriko ditugu. Proposamena onartuko ez balitz, agerian utziko luke CONFEBASKen asmo hutsala sektoreko hitzarmenak izan daitezen eta Eusko Jaurlaritzaren konplizitatea.

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia
LABeko idazkari nagusiak bere interbentzioan langabezia gora egitearen arrazoi nagusienen artean ematen ari den industriaren suntsiketa dela esan, eta honen aurka eta egoera honi aurre egiteko prest langileok eta sindikatuak soilik daudela aipatu du.

Suntsiketa honen atzean zuzenki Confebasken hartutako jarrera kokatu du, non egun ordezkatzen duen botere ekonomiko-finantzieroaren mesedetan, Euskal Herriko industriaren finikitatzearen hautua hartu duen. 

Industriaren finikitatzea bi lerrotan kokatzen direla esan du Etxaidek, bata desregularizazioan, horregatik ez dira hitzarmenak sinatzen industrian, eta bigarrena, itxierak bultzatzean eta industria deslokalizatzean.

Confebask patronalak erabaki hori hartzeko eskubiderik ez duela salatzearekin batera, estrategia horren bultzatzaile eta berme nagusia den Eusko Jaurlaritzak darabilkin industria planaren atzean ez dela politika errealik ez eta enplegua defendatu eta ziurtatzeko inolako apusturik azpimarratu du.

Honi aurre egiteko, industria defendatuz, aukerarik onena lanpostuak defendatzea dela azpimarratu du Etxaidek. Bide horretan LABek borrokan jarraitzeko konpromezua hartzen duelarik .

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las trabajadoras de la empresa de telemárketing Konecta BTO realizarán paros los días 11 y 17 de agosto en contra del ERE encubierto

Exigirán responsabilidad a Vocento e Iberdrola, principales clientes de la empresa La plantilla de Konekta BTO, empresa de telemárketing con sede en Güeñes, denuncia que...

Las condiciones laborales matan

Hoy hemos tenido conocimiento de que J.A.A.T., trabajador del sector forestal de 44 años, falleció en el día de ayer en un accidente laboral...

Navarrabiomed sale a la calle para dar a conocer su labor y exigir un convenio digno que fortalezca la capacidad investigadora del Sistema Público...

El Comité de la fundación pública reclama voluntad para poner fin a 40 años de carencia de un convenio propio que recoja las peculiaridades...