2026-06-21
InicioServicios PúblicosSanidadEAJren Gobernuak Osakidetzan lanpostu publikoak suntsitzen dituela salatu du LABek

EAJren Gobernuak Osakidetzan lanpostu publikoak suntsitzen dituela salatu du LABek

Gaur, LABek Donostia Ospitalean EAJko Gobernuak enplegu suntsiketen inguruan daraman politika murriztatzailea salatzeko elkarretaratzea burutu du. Aldi berean sindikatuak martxoan aurrera eramango dituen ekimen ezberdinen berri eman du.

LABen irakurketa
EAJren Gobernuak Osakidetzan lanpostu publikoak suntsitzen ditu

«Bost urte pasa dira krisi ekonomikoaren aitzakiapean langileon kontrako neurriak inposatzen ari direla eta, honen ondorioz, urtez urte langabezi tasa eta pobrezia hedatzen ari dira eta emergentzia sozialeko egoeran bizi garela esan genezake. Horrekin batera, zerbitzuetako langileen baldintzak okertzea eta herritarrok jasotzen ditugun zerbitzu publikoen kaltetzea ekarri du.

PPren Gobernuak Madriletik agindu eta bere garaian PSEk bezala, orain EAJk betetako neurriak dira azken urte hauetan EAEko sektore publikoan emandako lanpostu galeraren arrazoi ezberdinak. Bereziki salatu nahi duguna da, estatuaren nagusitasun konpetentziala aitzakiatzat hartuta, EAJ Gobernuak inongo oztoporik jarri ez izana hartzen ari diren neurrien aplikazioari. Izan ere, kasu askotan, ez gara bertako arduradun instituzionalen “nahi eta ezin” batez ari; Madrilgo eta Gasteizko agintariek administrazio publikoan konpartitzen duten proiektuaz baizik.

Osakidetzari dagokionez, bertan aplikatu dira neurri murriztatzaile ezberdin hauek : aurrekontuetan osasun publikora bideratutako dirua gutxitzea; aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileen ordezkapen irizpideak zorroztu izana; bajak %100 ez ordaintzea; egun libreak kendu; eta noski, langileei lanaldia dekretuz 1.614,5 orduetara luzatzeak eragin dute. Bestetik, orain dela gutxi, Osakidetzak eta Sindikatu Medikuak sinatutako 67 urte arte jubilatzeko aukera jasotzen duen akordioak ere langile ebentualen kontratazioa gutxitzea ekarriko du. Osakidetzan 2012ko urtarriletik 2013ko azarora bitartean, 2906 kontratazio gutxiago burutu dira, hau da: kontratazio partzialak handitu egin dira eta ondorioz kontratazio kopuruak “mozorrotu” egiten dituzte. Izan ere, 600 kontratazio gutxiago egiten dira bataz beste hilabetean. Osakidetzan, azken hamarkada honetan ezagututako enplegu suntsiketarik handiena eman da.

Bestetik, Osakidetzako Mahai sektorialean behin eta berriro aldarrikatu dugu Osakidetzak eta EAJk murrizketak gauzatzeari eta lanaldia luzatzeari uzten ez badio, LAB sindikatuak ez duela negoziatzeko aukerarik ikusten. Beraz, eskenatoki honetan LAB sindikatuarentzat ezinbestekoa da Osakidetzan enplegua publikoaren defendatzea eta enplegu publikoaren sorrera. LAB moduan martxoan zehar enpleguaren aldeko bi ekimen burutuko ditugu:

• Bata, gaur, hemen Donostia Ospitalean burututako ekimenaren antzera, 2013 urtean suntsitutako 2906 enpleguen salaketa irudikatuko dugu. Ekimen honekin, hasiera emango diogu Osakidetzan martxoan zehar EAEko beste herrialdeetako ospitale eta lan zentroetan egingo ditugun ekimen-sortari.
• Bestea, lanaldiaren luzapena salatzeko abiatuko dugun ekimen nominala. Ekimen hau Osakidetzako langile bakoitzari inposatutako lanaldi luzapenaren aurrean Osakidetzako Zuzendaritzari bere jarreraren aurrean desadostasuna azaltzeko aukera emango dio. »
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

PNV y PSE vuelven a bloquear hoy la mesa de Udalhitz por falta de compromisos por su parte, tanto en el tema del euskera...

PNV y PSE, con la excusa del debate sobre la modificación de la Ley vasca de Empleo Público, no han querido avanzar en las...

Exigimos que el personal de servicios generales de las EEII sea sustituido en cuanto se produzca la necesidad

Llevamos ya dos cursos enteros con serios problemas para sustituir al personal de servicios generales de las escuelas infantiles del Gobierno de Nafarroa. Lamentablemente, se ha vuelto habitual que estas lleguen muy tarde, si lo hacen. Y a veces incluso echan mano de empresas privadas. Eso provoca, de manera totalmente innecesaria, una grave tensión y una gran sobrecarga a la plantilla.

Las trabajadoras de limpieza de edificios municipales de Bilbo exigen al ayuntamiento que asuma de una vez su responsabilidad en el conflicto

Tras nueve semanas de huelga para mejorar sus condiciones laborales, les ha llegado el momento de descansar, pero advierten de que el próximo curso retomarán la lucha con fuerza.