2025-12-05
InicioAcción PolíticaUrtarrilaren 9ko zein egunotako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu, euskal presoen...

Urtarrilaren 9ko zein egunotako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu, euskal presoen eskubideen defentsan

LAB sindikatutik bat egin dugu datozen egunotan presoen eskubideen defentsan antolatuko dituzten mobilizazioekin. Hala, Sarek sustatutako Izan Bidea dinamikaren baitan mobilizatu gara Bilbon, Donostian eta Iruñean, hainbat sindikaturekin batera. Garbiñe Aranburu idazkari nagusia Bilboko Plaza Eliptikoan egindako elkarretaratzean egon da, eta, bertan jakinarazi bezala, presoen afera konpontzeak lehentasun behar duela izan aldarrikatu du.

Garbiñe Aranbururen hitzetan, «Euskal Herritik oso garbi hitz egin dugu presoen aferari buruz, mezu garbi bat bidali diegu estatuei, eta eurei dagokie aldarriei bide ematea». Idazkari nagusiaren esanetan, «presoak Euskal Herriko espetxeetara ekarri behar dira, gaixo dauden presoak askatu behar dira eta guztiz ankerra den salbuespenezko espetxe politika honekin amaitu behar da. Horretarako, jarraitu beharko dugu eragile desberdinen arteko adostasunak eraikitzen, baina, honekin batera, oso garrantzitsua iruditzen zaigu kalera ateratzea, presio soziala areagotzea. ldo honetan, urtarrilaren 9ko mobilizazioan parte hartzeko dei berezia egiten dugu».

Garbiñe Aranburu, Bilbon, adierazpenak egiten.

Hain zuzen ere, gero eta zabalduago dago euskal presoen eskubideen aldeko jarrera euskal jendartean. Horrela, salbuespeneko espetxe politika bertan behera utzi behar dela eskatu dugu sindikatu guztiok Izan Bidea dinamikaren barruko mobilizazioan; hala egin genuen ere, Bilbon, abenduaren 11n Etxerat-ek antolatutako agerraldian. Espetxean dauden presoek jasaten duten urruntzeari amaiera emateko premia eta, oro har, espetxe politikan oraindik indarrean dagoen salbuespen egoera gainditu beharraren premia azpimarratu genituen orduan eta orain. Honen inguruan, aldarrikapenok kalean egotea garrantzitsu ikusten du LABek, presoak etxeratze bidean jartzeko bidearen barruan.

LAB modu aktiboan mobilizatu da presoen eskubideen alde, eta orain, aktibazio soziala mantendu eta zabaltzearen garrantzia azpimarratu nahi du. Langileak kalera atera behar gara presoen eskubideen eta hauen euskal herriratzearen alde, espetxe-politika aldatzea helburu. Horrela, datozen egunotarako antolatuta dauden ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu, eta Sarek urtarrilaren 9rako deitutako mobilizazio egunari babes osoa luzatu diogu. Era berean, mobilizazio propioak deituko ditugu egunotarako, “Etxean eta bizirik nahi ditugu” lemarekin; Gasteizen, esaterako, abenduaren 22an egingo dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...