2025-06-21
HomeEkintza PolitikoaUrtarrilaren 9ko zein egunotako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu, euskal presoen...

Urtarrilaren 9ko zein egunotako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu, euskal presoen eskubideen defentsan

LAB sindikatutik bat egin dugu datozen egunotan presoen eskubideen defentsan antolatuko dituzten mobilizazioekin. Hala, Sarek sustatutako Izan Bidea dinamikaren baitan mobilizatu gara Bilbon, Donostian eta Iruñean, hainbat sindikaturekin batera. Garbiñe Aranburu idazkari nagusia Bilboko Plaza Eliptikoan egindako elkarretaratzean egon da, eta, bertan jakinarazi bezala, presoen afera konpontzeak lehentasun behar duela izan aldarrikatu du.

Garbiñe Aranbururen hitzetan, “Euskal Herritik oso garbi hitz egin dugu presoen aferari buruz, mezu garbi bat bidali diegu estatuei, eta eurei dagokie aldarriei bide ematea”. Idazkari nagusiaren esanetan, “presoak Euskal Herriko espetxeetara ekarri behar dira, gaixo dauden presoak askatu behar dira eta guztiz ankerra den salbuespenezko espetxe politika honekin amaitu behar da. Horretarako, jarraitu beharko dugu eragile desberdinen arteko adostasunak eraikitzen, baina, honekin batera, oso garrantzitsua iruditzen zaigu kalera ateratzea, presio soziala areagotzea. ldo honetan, urtarrilaren 9ko mobilizazioan parte hartzeko dei berezia egiten dugu”.

Garbiñe Aranburu, Bilbon, adierazpenak egiten.

Hain zuzen ere, gero eta zabalduago dago euskal presoen eskubideen aldeko jarrera euskal jendartean. Horrela, salbuespeneko espetxe politika bertan behera utzi behar dela eskatu dugu sindikatu guztiok Izan Bidea dinamikaren barruko mobilizazioan; hala egin genuen ere, Bilbon, abenduaren 11n Etxerat-ek antolatutako agerraldian. Espetxean dauden presoek jasaten duten urruntzeari amaiera emateko premia eta, oro har, espetxe politikan oraindik indarrean dagoen salbuespen egoera gainditu beharraren premia azpimarratu genituen orduan eta orain. Honen inguruan, aldarrikapenok kalean egotea garrantzitsu ikusten du LABek, presoak etxeratze bidean jartzeko bidearen barruan.

LAB modu aktiboan mobilizatu da presoen eskubideen alde, eta orain, aktibazio soziala mantendu eta zabaltzearen garrantzia azpimarratu nahi du. Langileak kalera atera behar gara presoen eskubideen eta hauen euskal herriratzearen alde, espetxe-politika aldatzea helburu. Horrela, datozen egunotarako antolatuta dauden ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu, eta Sarek urtarrilaren 9rako deitutako mobilizazio egunari babes osoa luzatu diogu. Era berean, mobilizazio propioak deituko ditugu egunotarako, “Etxean eta bizirik nahi ditugu” lemarekin; Gasteizen, esaterako, abenduaren 22an egingo dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osasun Mahaiko kolaborazio publiko-pribatuaren eta zerbitzu zorroaren lan-taldeetan erabakitakoa baztertu eta bere planteamenduak inposatu ditu Osasun Sailak

Pribatizazioaren aldeko lobbyak agintzen duenaren menpe ari da Osasun Saila, berak mahaian ezarritako metodologia nahieran aldatuz. Asteartean eta asteazkenean bildu ziren hurrenez hurren kolaborazio publiko-pribatuaren...

Behin betiko konponbidea eta euskal presoen etxeratzea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

LAB, ELA, ESK, STEILAS, CGT/LKN, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatzeko.

LABek Bilboko Portuko zamaketarien soldata-diskriminazioarekin amaitzea dakarren garaipen judiziala lortu du

LABek beste garaipen bat lortu du langileen eskubideen aldeko borrokan. 2025eko ekainaren 18an, asteazkenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak epaia eman zuen, Bilboko Portuko...