2026-08-14
InicioAcción SindicalGrebetan gutxieneko zerbitzuak arautzeko Lege Proiektuarekin protesta soziala kriminalizatu nahi dute

Grebetan gutxieneko zerbitzuak arautzeko Lege Proiektuarekin protesta soziala kriminalizatu nahi dute

LABen premiazko lehen balorazioa Espainiako presidente Mariano Raxoik Grebetan gutxieneko zerbitzuak arautzeko Lege Proiektuaren inguruan egin berri dituen adierazpenen aurrean.

Grebetan gutxieneko zerbitzuak arautzeko Lege Proiektuaren iragarpena
PROTESTA SOZIALA KRIMINALIZATU NAHI DUTE

Espainiako presidente Mariano Raxoik egin berri dituen adierazpenen aurrean premiazko lehen balorazio bat egin nahi dugu LAB sindikatutik:

Informazio gutxi eman du oraingoz Gobernuak, eraso berri baten iragarpena. Baina emandako informazio horrekin jada kezkatzeko motiboak baditugu.

Gutxieneko zerbitzuak arautzeko beharraz hitz egiten lehena ez da Raxoi izan. Oso adierazgarria da norabide horretan lehenengo CEOEk hitz egin izana. Eta ondotik, hurrengo egunean bertan Espainiako presidentea atera da eskaera hori bere egiten duela eta gutxieneko zerbitzuak arautzeko lege baten aldekoa dela esanez. Horretan hasiak direla ere baieztatu du.

Beste behin ere garbi ikusten da Gobernua noren zerbitzura dagoen: CEOEk agindu eta Gobernuak bete.

Gure ustez hau ez da beroaldi kontu bat, hemen ez dago inprobisaziorik. Ez da lehen aldia Madrilgo Gobernuaren ahotan dabilena greba eskubidea arautzen duen legea berritzearen beharra. Mehatxu hori beti hor egon da, azken batean zerbitzu minimoak beste modu batean arautzea greba eskubidea erasotzeko beste bide bat baino ez da.

Egun instituzioetatik legea aldatu gabe ere, zerbitzu minimoen gehiegizko erabilpena egiten da eta horrek praktikan milaka eta milaka langile greba eskubiderik gabe uzten ditu. Gainera, ezarritako prozedura ez da batere justua, zerbitzu minimoak inposatzen dizkigute, errekurritu daitezke, behin baino gehiagotan epaitegiek arrazoi ematen digute, baina ordurako berandu da, greba eguna pasata dagoelako.

Urrutirago joan gabe Jaurlaritzaren aurka sartu izan ditugu gehiegizko zerbitzu minimoen kontrako errekurtsoak, baita irabazi ere.

Esan behar da, gainera, hau guztia lotua dagoela Herritarren Segurtasunerako Legearekin. Azken finean norabide berdinean doazen neurriak dira guztiak: protesta sozialaren kriminalizazioa.

Inposatu zaizkigun erreforma desberdinen bidez gure laneko eskubideak eta eskubide sozialak suntsitu dituzte. Gure eskubideen defentsarako tresna garrantzitsua den negoziazio kolektiborako eskubidea ezerezean utzi dute eta orain, gainera, protestatzeko eskubidea ere kendu nahi digute.

Eta gero esango digute demokrazian bizi garela. Egoerak demokratikotik gero eta gutxiago du.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos que la combinación de los riesgos de movilidad y la precariedad supone un cóctel laboral mortal

El sindicato LAB ha sabido que Said El Hadi, vecino de Funes de 42 años, fallecido el día 5 en Azkoien en un accidente...

Las trabajadoras de Konecta BTO reclaman la readmisión de sus 13 compañeras despedidas

Han realizado un paro y se han movilizado ante la sede de El Correo en Bilbo. Vocento es, junto con Iberdrola, el principal cliente...

Osasunbidea no valora los idiomas en convocatorias del personal facultativo

Esto se debe a la aplicación de la nueva normativa que rige la valoración de los idiomas, el conocido como “decreto del euskera”. En...