2026-04-30
InicioServicios PrivadosTransporte de MercancíasNanuk enpresako langileek zuzendaritzak txantaia egin nahi diela salatu dute

Nanuk enpresako langileek zuzendaritzak txantaia egin nahi diela salatu dute

Transportes Nanukek txantaia berria egin die langileei. Akordioa lortzeko egon diren momentuan, kaleratutako pertsonek beraien aurkako demanda erretiratu behar dutenaren eskaera jarri du mahaiaren gainean. Hau da, pertsona horrek ukaezin eta norberarena den eskubide bati uko egin behar diola edozein akordio egon dadin. Egoera hau salatzeko prentsaurrekoa eman dute langileek.

NANUK enpresako langileen irakurketa

NANUKeko langileok ozen eta publikoki salatu nahi dugu enpresaren zuzendaritzak, EROSKIren laguntzarekin, erabili dituen trikimailuak, adostutako aurreakordioak ezerezean gelditzeko, eta ondorioz, irailaren 2an hasitako grebari amaiera eman ahal izateko.

Gure borrokari esker, eta Eusko Jaurlaritzak egindako bitartekotza dela eta, NANUK berriro negoziaketa mahaian eseraraztea lortu genuen, negoziatzear zeuden gaiak adosteko; Enpresa Hitzarmena eta kaleratutako langilearen berronarpena, hain zuzen ere. Ez baita ahaztu behar langileon borondate ona dela medio, aurreakordioa zegoela zor diren aparteko paga eta soldata jaitsierari dagokionean.

Behin eta berriz azpimarratuko ditugu zeintzuk izan ziren Xabier Gallastegiren kaleratzearen inguruabarrak, aurreabisurik gabe, jakinarazpenik gabe, greba deialdia egin eta bi egunetara, ez kontratu amaiera batengatik, bidegabeko kaleratzea zela onartuz, espediente garbiarekin, laburbilduz, greba deialdiaren aurkako mendeku gisa kaleratua izan zen.

Langileok hainbat proposamen egin ditugu kaleratua berronartua izan dadin, mahai gainean jarri da lankide bolondres bat bere ordez enpresatik alde egingo zuena. Baina enpresak beti EZETZ erantzun digu, kaleratutako langilearen berronarpenak ezin zituela akordio orokorrak baldintzatu argudiatuz.

Egindako azken bileran, Enpresa Hitzarmenari zegokionez, aurreakordioa lortuta, kaleratutako langilearen berronarpena Epaitegietan erabakitzea planteatu genuen, horrela lan gatazkari bukaera eman ahal izateko. Enpresak ordurarte kaleratzea grebarekin inolako harremanik ez zeukala defendatzen zuen, baina azkeneko bileran, aurreakordioak sinatzeko, kaleratutako langileak bere oinarrizko eskubidea den berronarpen demanda atzera botatzearekin baldintzatu dute.

Honek argi eta garbi adierazten du kaleratzea eta greba estuki elkarloturik daudela.

Grebalariok argi daukagu, kaleratutako langilearen alde borrokatzeak langile kolektiboaren alde borrokatzea dela. Errepresalia hauek etorkizunean gutariko edozeinen aurka erabili daitezke eta hori ezin dugu onartu.

Eroskiren jarrera ere, aipatzekoa da, %98an beraientzat lan egiten dugulako. Grebaren hasieratik, behin eta berriro, greba komiteari bere instalazioetan sartzea ukatu digute, hau da, gure lan zentroara, ondorioz, grebarako oinarrizko eskubidea urratu du, lan ikuskaritzak zigor bat ezarri diolarik. Eroskik elkartasuna balore gisa duen Kooperatiba izanik, lan ikuskaritzaren errekerimenduak bete ordez, santzioa errekurrituko duela aitzakiatzat hartuta, sartzea ukatzen jarraitzen digu behin eta berriz.

Hau dela eta, aipaturiko eskubidea urratzeaz gain, ezin dugu egiaztatu greban gauden langileon lan postuak ez direla eskirolen bitartez ordezkatzen.

Eroski bezalako enpresa batek horrelako jarrera bat izateak amorratzen gaitu.

Eroskiren erantzukizuna haratago doa. Nanuk autonomo batzuek sortutako enpresa bat izan zen, Eroskik bere merkantzien garraiorako zuen beharrari erantzuteko. Eroskigaitik eta Eroskirentzat jaio ginen eta horretan mantentzen gara.

Horregatik, legez kontrako langileen lagapenagatik salaketa tarteratu dugu. Ez dugu Eroskiren jarrera oztopatzailea ulertzen, etengabe gatazkan bitartekari lana egitea eskatu zaio, baita eurekin bilera bat burutzea, baina Eroskik ez gaitu kontutan hartu, ez dugu erantzunik jaso. Guztiz konbentzituta gaude Eroskik Nanukengan daukan eraginagatik, euren esku dagoela gatazka honen konponbidea.
Azaldutakoagatik, grebalariok indartsuago, gure borrokan berresten gara, eta gure eskuetan dagoena egingo dugu, Nanuk eta Eroski behingoz erakartzeko gatazka honen konponbiderako borondatearekin negoziatu dezaten, hau da, orainarte egin ez dutena.
 

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA y Steilas llaman a superar la campaña de presión del PSE-EE y otros agentes euskarófobos en la Ley del Empleo Público

Los partidos políticos, los sindicatos y los medios de comunicación euskarafobos están ejerciendo una presión organizada para impedir la euskaldunización de las administraciones; frente...

LAB firma el preacuerdo del Convenio de Gestión Deportiva de Navarra que garantiza los 1.500 euros

Los sindicatos con representación en la mesa negociadora —LAB, ELA, CCOO y UGT— han firmado este 21 de abril un preacuerdo que establece, entre...

Ezkaba se moviliza contra la descalificación de 190 viviendas protegidas

Los vecinos y vecinas de Ezkaba (Chantrea), acompañadas por LAB, han denunciado la inminente descalificación de 190 viviendas de Protección Oficial en el año...