2026-05-03
InicioIndustriaMetalTDN-Troquenor enpresako langileen mobilizazioa kaleratzeen aurka ekainaren 18an

TDN-Troquenor enpresako langileen mobilizazioa kaleratzeen aurka ekainaren 18an

Enpresaren itxiera eta 120 langileren kaleratzearen aurka mobilizazioa iragarri dute ELA, LAB eta UGT sindikatuek ekainaren 18rako goizeko 8:30etan enpresaren aurrean. 

ATZO ENPRESA KOMITEAK EMANDAKO PRENTSAURREKOAREN EDUKIAK

Bihar, ekainak 18, goizeko 8:30ean, TROQUENORen kaleratzea emateko eguna da. Kaleratzea horrela ematen bada, gizarte osoaren aurkako ekintza baten burutzearen aurrean egongo gara, hurrengo arrazoiengatik:

TROQUENOR / TDNko langileak beraien lanpostuetatik at eta kale gorrian geratuko dira.

Beraien kudeaketa tamalgarriaren ondorioz enpresa hondoratu zuten TROQUENOR zenaren ugazabek, erakunde publikoei, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Ogasuna eta gizarte segurantzari batipat, sortu zituzten zorrei muzin egin eta lantegiaren tresneri baliotsua eskuratzeko aukera izango dute.
Aipatu erakundeek eta beraz gizarte osoak, jendilaje horren artean banatu den diru laguntza publikoak berreskuratzeko aukera galduko dugu.

Guzti honengatik;

Eusko Jaurlaritzari kaleratzea geldi dezan exijitzen diogu. Eusko Jaurlaritzak , beregain dituen zorrak direla medio, Giménez-Bretón familiak desahuzioa geldi dezan eksijitu diezaiola eskatzen dugu.

Enpresariek, Eusko Jaurlaritzari 7 milioi €, Bizkaiko ogasunari 3,6 milioi € eta gizarte segurantzari beste 7 milioi € zorretan utzi dion bitartean, langilegoa 250.000 €ko zor baten ondorioz kaleratuak izango garela ezin dezakegu ahaz.

EUSKO JAURLARITZAK, BEHINGOZ GAI HONETAN PARTE HARTU ETA PABELIOIAREN JABEARI KALERATZEA BEHIN BETIKO GELDIARAZTEA DERRIGOR DEZAN EKSIJITZEN DUGU.

Hortik aurrera, enpresarentzako etorkizuneko plan bat jorratzeko konpromisoa hartzen dugu. Lantegi honek, bere tresneriarengatik, bere langileen jakinduriarengatik eta sektorearen suspertzearekin etorkizuna baduela uste dugu eta guk, etorkizun hori gorpuztu nahi dugu.

Gaur jada ez dago astirik; Eusko Jaurlaritzak hautua euskal industriaren eta kalitatezko enpleguaren alde edo diru publikoa arduragabeki xahutzen duten ugazaben ondarea aberastearen aldekoa den erabaki beharra dauka.

Gaur edo inoiz ez; KALERATZEA GELDI EZAZUE GAUR!!

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak gure eskariei jaramon egin ez eta kaleratzea gauzatzea erabakitzen badu, jakin dezala, kaleratzen duten langileak ez dugula inolako zorrik erakundeekin, gu garela beraien soldatak ordaintzen ditugunak eta kale gorrira kondenatzen ari gaituztela, gertakari hauen onuradunak direlarik Bizkaitarrei hainbeste diru zor dietenak.

Bihar Sondikan, gure lanpostuak defendatuko ditugu. 8:30ean DANOK TROQUENORrera

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[GALERÍA DE FOTOS]: Hemos reivindicado políticas de redistribución y medidas a favor de los trabajadores y las trabajadoras en 26 manifestaciones por toda Euskal...

Este Primero de Mayo en el cual las movilizaciones se han llevado a cabo por comarcas las reivindicaciones del sindicato se han centrado en el derecho a la vivienda, en los servicios públicos de calidad y en pensiones y salarios dignos.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: «La mejor manera de responder al fascismo y a la ofensiva reaccionaria es no dejar a nadie atrás»

El lema de este año es “Langileok eragin”. Estamos impulsando cambios. Hoy volvemos a estar en las calles en toda Euskal Herria, comarca a comarca. Una mención especial a nuestra militancia de Ipar Euskal Herria, el incansable trabajo de años ha dado sus frutos y, junto con los sindicatos de la intersindical, también nos hemos movilizado en Baiona y Maule.

LAB firma el primer preacuerdo de residencias de Navarra tras seis años de lucha sindical

El sindicato LAB ha firmado el primer preacuerdo del convenio colectivo de residencias de Navarra, un acuerdo que llega tras seis años de movilización...