2024-05-02
InicioSecretaríasSecretaría FeministaAski da! Indarkeria sexistarik ez!! Ekainak 14 Manifestazioa Bilbon Arriaga plazatik

Aski da! Indarkeria sexistarik ez!! Ekainak 14 Manifestazioa Bilbon Arriaga plazatik

Emakumeon Mundu Martxak eta Euskal Herriko mugimendu feministak indarkeria sexista salatu, eta honen inguruan erakunde eta komunikabideek egiten duten trataeraren aurrean beren haserrea adierazi zuten atzo Bilbon. Era berean, bihar, ekainak 14 indarkeria sexistaren aurka deitutako Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu zuten.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako Plataforma

Gaurko prentsaurrekoa Emakumeon Mundu Martxak eta EH-ko mugimendu feministak deitu dugu. Arrazoia, indarkeria sexista salatzea, eta honen inguruan erakunde eta komunikabideek egiten duten trataeraren aurrean gure haserrea adieraztea.

Beste behin ere egiaztatzen dugu indarkeria sexista ez dela gertaera isolatu bat, baizik eta bizi garen jendarte heteropatriarkal, sexista, klasista eta arrazistaren egiturazko arazo bat. Ondorioz, emakumeok eta gizonok ez dugu balio berdina eskubide eta beharrei dagokionez.

Emakume guztiok indarkeria sexista jasateko arriskua badugu, azalaren kolorea edo klase soziala ezberdina izanik ere. Eta egunero indarkeria matxista pairatzen dugu geure bizitzetako eremu ezberdinetan, irain, txiste, gutxiespenak eta ikusezintasunetik, ukitzeak, bortxaketak, jipoiak eta erailketak arte.

Horregatik adierazten dugu emakumeon aurkako indarkeria lehen mailako arazo politiko, ekonomiko, soziala eta kulturala dela. Aldiz, erakundeetatik, komunikabide batzuekin batera, modu kontziente batean eraso isolatuak direla sinestarazi nahi diguzue, behin eta berriro, ikusezinak bihurtuz, isilean mantenduz eta desitxuratuz.

Indarkeria mota hau egungo sistema kapitalista eta heteropatriarkala mantentzeko oinarrizko zutabea da. Emakume eta gizonen arteko botere harreman berezitua ezarriz, eraso horiek ahalbideratu eta justifikatzen dira.

Erakundeak zarete, komunikabide, botere judiziala, botere ekonomikoa eta elizako hierarkiaren laguntzaz, emakumeok ahultasunean kokatzen gaituzuenak, biktima papera emanez, eta lege “babesleak” deitutakoekin zuen kontzientziak garbitzen.

Bilbon, azken asteetan muntatu den zirko mediatiko handi honen aurrean gure haserrea adierazi nahi dugu. Antolatu diren mobilizazio batzuetara hainbat politikari, erakunde eta komunikabide joan dira, argazkietan agertzeko lehen lerroan jarriz eta edukirik gabeko adierazpen antzuak eginez.

Heriotzez hitz egiten duzue, baina ez erailketez, Bilbo hiri segurua dela esanez… Noiz onartuko duzue arazoa egiturazkoa dela? Hartu beharreko neurriak integralak izan behar direla? Berehalako esku hartzea behar duen lehen mailako arazoa dela?

Erakundeentzat indarkeria sexistaren aurreko alternatiba bakarra emakumeen gaineko kontrola areagotzea da. Baina kontrolatuak izan behar garenok ez gara gu, gu ez gara erasotzaileak, erasotuak baizik. Horregatik ez dugu kontrola eskatzen. Erakundeei eskatzen dieguna da benetako konpromiso eta borondate politikoa, lanean jar daitezela politika eta legeen bidez jendarte parekide bat lortzeko, indarkeria sexista erabiliko ezta justifikatuko ez duen jendartea.

Era berean, indarkeria sexistaren aurrean egiten duzuen erabilera aldakorra gaitzetsi nahi dugu. Non egon zineten duela bi aste Amagoiaren erailketa eta gizarte langile bat pairatutako eraso bortitzaren aurrean mobilizatu ginenean? Eta beste zenbait kasuetan?

Ez dugu nahi puntu morea urtean behin, baizik eta urteko 365 egunetan. Noiz jarriko duzue arazo hau zuen agenda politikoen lehen gaia bezala? Jakin nahiko genuke eraildakoak enpresariak edo bankeroak izango balira zer gertatuko litzateke. Eraildako emakumeen kasuan bezala, pasatzen utziko zenukete egoera normalizatuz?

Errealitate honen aurrean erantzuteko garaia da, beharrezkoak diren neurri eta erabaki politikoak hartzekoa. Behingoz emakume guztiok bizitzako eremu guztietan bizi dugun indarkeria sexistarekin amaitu dezagun. Nazkatuak gaude arazo honek merezi duen dimentsioa ematen ez diezuelako.

Euskal Herrian gertatu diren eraso eta erailketa sexisten aurrean erasotuak eta eraildakoak izan diren emakumeei, euren familia, lagun eta gertuko pertsonei geure babesa eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu.

Salatzen dugu:
Erakundeek egindako adierazpenak edukirik izan ez dutela. Heriotza edota “gertakariez” hitz egin dutela, erailketa matxistak izan direla onartu gabe, indarkeriarekin amaitzeko duten ardura bere gain hartu gabe.
Exijitzen dugu: 
Behingoz onar dezatela indarkeria sexistaren izaera. Onar dezatela erailketa hauek egiturazko arazo baten ondorioak direla, lehen mailako afera izan behar duela, neurri integralak martxan jartzea beharrezkoa dela, etxean, kalean, lanean edo edozein lekutan pairatzen ditugun erasoekin amaitzeko.

Salatzen dugu:
Udaletxe honek inposatutako espazio publikoen erabilerarako ordenantza bezalako neurrien bitartez ez dela prostituzioan jarduten diren emakumeen arazoak konpontzen, baizik eta beraien bizi baldintza eskasak inbisibilizatu eta okertzen dituztela, estigmatizazioa areagotuz eta jarrera sexista eta arrazistak legitimatuz.
Exijitzen dugu:
Indarkeria sexista egungo sistema patriarkala mantentzeko oinarrizko zutabea den neurrian, erakundeek erantzun koherente eta eraginkorra eman dezatela honekin amaitzeko. Oso kezkatuak gaude errealitate honen aurrean dauden alternatiba eskasak eta irmotasun falta ikusita. Beraien alternatiba bakarra emakumeengan kontrola areagotzea da.
Honez gain, emakumeon eskubideak zuzenean zein zeharka urratzen dituzten edozein ordenantza edota lege bertan behera uztea. Eta hartzen diren neurriak dituzten genero inpaktua kontutan hartzea.

Salatzen dugu:
Komunikabide batzuek gertaera hauen aurrean izan duten tratu sexista, bortitza, suntsitzailea eta etika zein gizatasunik gabekoa. Eta praktika informatibo txarra zigortzea eskatzen dugu.
Komunikabide batzuek benetan lotsagarria izan den zirko mediatikoaren muntaketa. Bereziki Ada eta Jennyren kasuan estigmatizazioa bultzatu dute, soilik morboa piztu eta interesekoak ez diren informazio batzuk eman dituztelarik.
Hiltzailea modu ezberdinetan justifikatzen ahalegindu direlako. Indarkeria sexistari tratu aldakorra ematen diotelako, daukan dimentsio politikoa inbisibilizatuz. Zergatik ez ziren egon duela bi aste Amagoiaren erailketa eta gizarte langile batek pairatu zuen eraso bortitza salatzeko egin genituen mobilizazioetan?
Exijitzen dugu:
Indarkeria sexista instrumentalizatu ez dezatela, emakumeon aurkako eraso guztiak ikustarazi ditzatela eta inolako justifikaziorik egin ez dezatela.
Onar dezatela erasotzaileak erasotzaile direla patriarkatuaren funtzionamendua ondo ikasia dutelako, barneratuta daukatelako emakumeen gainetik daudela eta gurekin nahi dutena egin dezaketela.

Salatzen dugu:
Erakunde eta komunikabide batzuen aldetik jaso izan dugun mugimendu feministaren ikusezintasuna.
Exijitzen dugu:
Mugimendu feminista erabakitzeko eta iritzia emateko eskubidea duen subjektu politiko bezala aintzat hartzea.

Amaitzeko, ez gaude prest egoera larri hau jasaten segitzeko eta gure esku dagoen guztia egingo dugu indarkeria matxistaren aurkako borroka agenda politikoan lehentasuna izan dezan. Gatazka politikoaren parte ere badelako, emakume eta mugimendu feminista subjektu politiko bezala aitortuz, gatazkaren konponbidean lehen lerroan lanean egon behar dugula exijitzen dugu.

Bilbon, 2013ko ekainaren 12an

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La plataforma de sindicatos de Naciones sin Estado abre una nueva fase en Iruñea

Hoy, 2 de mayo, se ha celebrado en la sede de LAB en Iruñea una reunión de sindicatos de naciones sin Estado en la que han participado, además de LAB, STC de Córsega, SAVT de Aosta, USTKE de Kanakia, SLB de Bretaña, CSS de Cerdeña, Intersindical Catalana y CUT de Galicia. Telemáticamente también han estado presentes en la reunión Intersindical Canarias, UGTG de Guadalupe y UGTM de Martinica.

Denunciamos el lawfare patronal: la policía española detiene a Oscar Reina en Iruñea para notificarle la fecha de juicio tras una denuncia interpuesta en...

Al día siguiente de participar en la manifestación y acto nacional que LAB ha organizado en Iruñea con ocasión del Primero de Mayo, agentes de la policía española se han personado en el hotel de Iruñea donde se hospedaba el portavoz del sindicato andaluz SAT, Oscar Reina, y se lo han llevado detenido.
00:04:13

Vamos a impulsar desde el sindicalismo la liberación nacional y social

La crisis ecosocialista tiene alternativa y es hora de apostar por el reparto del empleo, de los cuidados y de los bienes, tal y como hemos reivindicado hoy en el Anaitasuna, en un Primero de Mayo que ha dejado margen no solo para la lucha sino también para la celebración.