2026-09-07
InicioIndustriaMetal5. lanuztea eta mobilizazioak CAFen enpresak unilateralki aplikatu nahi duen EEEaren aurka

5. lanuztea eta mobilizazioak CAFen enpresak unilateralki aplikatu nahi duen EEEaren aurka

Gaur goizeko 7.30etatik 11.30etara bosgarren lanuztea egin dute CAFeko langileek enpresak unilateralki aplikatu nahi duen EREaren aurka. 9.30etan manifestazioa egin dute CAFeko sarrera nagusitik Ordiziara. Bihar, osteguna, Donostiara eramango dituzte haien aldarrikapenak 10:30etan Autobus Geltokitik aterako den manifestazio baten bitartez.

Gaurkoan ere lanuztea erabatekoa izan da CAFen, ekoizpen lerro guziak geldirik egon direralik. Lanuztearekin batera Ordiziara egin duten manifestazioan oso jendetsua izan da, bertan, Irungo CAFeko lankideak eta Goierriko udaletako hainbat ordezkarik, Beasain eta Ordiziako alkateak besteak beste, parte hartu dute.

Manifestazio garaian CAFeko Enpresa Batzordeak Ordiziako Kutxako zuzendariari Kutxabankeko administrazio kontseiluari helarazteko idatzi bat eman dio, bertan Kutxabank CAF taldeko bigarren akziodun nagusi den heinean, zuzendaritzaren aurrean bitartekari izan dadin eskatuz espedinetea bertan beharra gera dadin.

Bestetik, Komitea eta enpresa bilduta egon ziren atzo eta momentuz, enpresak EREa aplikatzeko intentzioari eusten dio. Honen aurrean, mobilizazioei eusteko intentzioa erakutsi du Enpresa Batzordeak.

 

BOSTGARREN LANUZTE ETA MOBILIZAZIOA EGUNA

LAUGARREN LANUZTE ETA MOBILIZAZIO EGUNA

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nuevo curso pero el cuento de siempre en la enseñanza de Nafarroa

Ha comenzado el nuevo curso 2026/2027 y las y los trabajadores de educación afrontan con ilusión los retos que tienen por delante. Sin embargo,...

LAB exige que se garantice la atención traumatológica en Lizarraldea

El sindicato LAB lleva monitorizando desde hace meses la situación del servicio de Traumatología del Área de Salud de Lizarra. Nos encontramos con periodos...

[OPINIÓN]: Lecciones desde Cardiff: soberanía, clase y cultura

A continuación podéis leer el artículo de opinión de Koldo Sáenz, responsable de Relaciones Internacionales de LAB. Este 15 de agosto LAB participó, junto con...