2026-05-05
InicioSindicato LAB30.000 langiletik gora irten dira kalera Euskal Herrirako eredu propio bat aldarrikatzeko

30.000 langiletik gora irten dira kalera Euskal Herrirako eredu propio bat aldarrikatzeko

LAB sindikatuaren deialdiari jarraituz 30.000 langile inguru atera dira kalera Euskal Herrirako eredu propio baten alde eta langile borrokaren garrantzia eta beharra aldarrikatzera. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, Durangoko mobilizazioan izan da eta bertan egindako interbentzioan, euskal langileriaren borroka goraipatu eta etorkizuenan eskubideak izan nahi baditugu modu kolektiboan defendatu beharko ditugula adierazi du.
 
 

Murgildurik gauden krisitik atera nahi badugu, "bide bakarra Euskal Herrian inbertitzea" dela aldarrikatu du Etxaidek, hau da, "Euskal Herrian irtenbide propio eta demokratiko bat eraikitzea". Honetarako, urrats politikoak ematea ezinbestekoa dela azpimarratu du eta zentzu honetan, Urkulluk aurkeztu berri duen proposamena kritikatu du. Etxaideren hitzetan, "Estatu espainolari lotuta eta haren menpe egoteko euskal herritarrei bizkarra ematea da, Euskal Herriaren borondateari uko egitea da, eta batez ere, ezinbestekoak diren aldaketa politiko eta sozialei ezezko borobila ematea". 

MOBILIZAZIOEN ARGAZKIAK

{flickr-album}Type=Photoset, User=38841381@N08, Photoset=72157633394488966, Cols=4{/flickr-album}

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB convoca una manifestación el 16 de mayo para exigir el cese del consejero Gimeno

En pocas semanas hemos recabado casi 2.000 adhesiones de personal del ámbito educativo a un manifiesto en el que se afirma que “Gimeno es...

LAB hace un llamamiento a participar en las jornadas sobre cuidados que ha organizado la dinámica Denon Bizitzak Erdigunean

Dentro de la lucha por el sistema de cuidados público y comunitario que viene manteniendo desde tiempo, la dinámica Denon Bizitzak Erdigunean celebrará unas...

LAB exige a Toquero, alcalde de Tudela, que recupere la cordura y dimita por su censura ilegal

La exposición 1974tik etorkizunera LAB zabaltzen que resume la historia del sindicato debía estar expuesta en el centro cívico La Rua de Tudela del...