Hauteskunde sindikaletan emaitzak hobetzen jarraitzen dugu

Hauteskunde sindikalen aldi trinkoan jarraitzen dugu, eta duela lau urte lortutako emaitzak hobetzea lortu dugu hainbat lan zentrotan.

Oraingoan ere lehen indarra izan gara Euskal Telebistan

Atzo hauteskunde sindikalak izan ziren Euskal Telebistaren bi egoitzetan, eta bietan irabazi genuen inoizko parte hartzerik handienarekin, EITB Median ere lehen indarra izaten jarraituz. Bilbon...

Hauteskunde sindikaletan azken lau urte hauetan gehien hazi den sindikatua gara

Lau urtean behin egiten den hauteskunde sindikaleko epealdi trinkoaren lehen txanpa amaituta (2022ko iraila eta abenduak 31 bitartekoa), honako hauek dira ondorio nagusienak: EAEn %20ko langara gerturatu eta bigarren sindikatu gisa indartu da LAB; Nafarroan, berriz, %17aren gainetik egonkortu da, lehen sindikatutik 8 puntu baino gutxiagora.

Hauteskunde eremuen proposamen bateratua aurkeztu diogu Osakidetzari

LAB, SATSE, ELA, SME, UGT USAE eta UTESE sindikatuok aurkeztu dugun hirugarrena da, 2019an luzatu genuen azkenaren harira inolako erantzunik jaso ez genuelarik. Osakidetzak hauteskunde esparru berriak negoziatzeari uko egin dio, eta horrek beste hauteskunde sindikal batzuk egitea eragotzi du. Berriki emandako epai baten arabera, aurreko eremuak indargabetuta geratu ziren Erakunde Sanitario Integratuetan (ESI) antolakuntza berra indarrean sartu zen unean.

2018ko hauteskunde sindikaletako emaitzak hobetzen ari gara hainbat lan zentrotan

Irailetik hona lantoki ugaritan egin dira hauteskunde sindikalak eta hainbat lan-zentro garrantzitsutan sindikaturik bozkatuena izan da LAB, euren artean, CAFeko Irun eta Beasaingo lantokiak eta Gipuzkoako Foru Aldundia, 2018ko hauteskundeetan lortutako lehen postuari eutsiz.

Ekimen ibiltari bat abiatu dugu Donibane Garazin, Ipar Euskal Herriko zerbitzu...

Kurtso berriaren etorrerarekin, hauteskunde sindikalak dira sindikatuaren erronka nagusietako bat, lan eta bizi baldintzen defentsan dugun eskaintza are eta gehiago zabaltzeko helburuarekin, Hego zein Ipar Euskal Herrian.

2020an gehien hazi den sindikatua gara Hego Euskal Herrian

Azken hamarkadan, LAB ia 4 puntu eta 549 ordezkari igo da Hego Euskal Herrian, gainontzeko sindikatuek ehunka ordezkari galdu dituzten bitartean.

Tokiko errealitatea eta beharrak kontutan hartuko ditugula jakinarazi dugu, Ipar Euskal...

Erabakitzeko eskubidea berreskuratzeko eta tokiko alternatiba baten alde egiteko, Enpresa Oso Txikietako (TPE) hauteskundeetan izango da LAB Ipar Euskal Herrian, martxoaren 22tik apirilaren 6a bitartean. Hain zuzen ere, enpresa oso txikietako langileak nahi duten sindikatuarentzat bozkatzera deituak daude datozen asteetan. Bada, egunerokotasunean, LABek tokiko errealitatea, bertako beharrak eta langileen kezkak kontutan hartzen ditu. Hala, gure iritziz, enpresa oso txikietako langileetatik hurbilago dauden erabakiguneak sortzea beharrezkoa da, eta hori izango da gure helburuetako bat.

Berriz irabazi ditugu hauteskundeak Iruñeko Udalean

Duela lau urte egindako hauteskunde sindikaletan bezala, oraingoan ere LAB izan da Iruñeko Udalaren zenbaketa orokorrean boto gehien lortu dituen sindikatua; izan ere, 10 ordezkari lortu ditu: zazpi, funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen artean, eta hiru, lan-kontratudunen artean. Horrela, bigarren indarrak baino lau ordezkari gehiago izanen ditugu.