2024-09-25

Langileon aldeko neurriak aldarrikatzeko dinamika abiatuko dugu mugaren bi aldeetan

Bilbon eta Baionan egindako agerraldi banaren bidez, Hego zein Ipar Euskal Herrian garatuko dugun kanpaina aurkeztu dugu gaur. Datozen asteetan ehunka ordezkari sindikal bilduko ditugu hamalau batzarretan eta milaka esku-orri banatuko ditugu lantokietan. Era berean, hainbat mobilizazio egingo ditu, horien artean nagusia Bilbon, abenduaren 12an.

Vicarliko batzordeak kaleratzeak eta erabateko ziurgabetasuna salatu ditu enpresaren egoeraren aurrean

Dagoeneko bost langilek jaso dute kaleratze-gutuna, eta datozen egunetan gehiago kaleratuko dituzten beldur dira. Langileek salatu dutenez, oso harreman txarra dute enpresarekin, eta nabarmena da konpainiako langile guztien egonezina. Inbertsio-funts batena den enpresa berehala saldua izateko zain dago.

Arabako egoitzetako egoeraren harira, administrazioaren erantzukizuna azpimarratu dugu

Sektorearen egoera prekarioaren ardura langileen gain jartzea ez dugu begi onez ikusten, hain zuzen ere beharginak baitira zerbitzua behar bezala ematea zailtzen dieten lan-baldintza prekarioak salatzen dihardutenak.

EAEko Hezkuntza Sailak eskola jangelak arautzen dituen agindu bat argitaratu du, alde bakarretik, sindikatuokin eta hezkuntza-eragileekin adostu gabe

Joan den ostiralean, Begoña Pedrosa Lobato Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berriak agindu berri bat argitaratu zuen, EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eskola jangelak arautzen dituena. Agindu hori sektoreko langileen ordezkariokin eta hezkuntza-eragileekin hitz egin gabe onartu du.

Lan eta bizitza duinen aldeko dinamika eskualdez eskualde zabaltzen hasi gara

Lan eta bizi baldintza duinen aldeko neurriak aldarrikatu, eta horien gainean Euskal Herrian bertan erabakitzearen aldeko aldarria erdigunean jarriko du LABek aurtengo ikasturtean, pasa...
42
2024an hildako langileak
59
2023an hildako langileak

#IkusgarritasunLesbikoa #VisibilidadLesbica